Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2019ko apirilaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1856

EDIKTUA, 1085/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Nik, Yolanda Mendia Rodriguezek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak, jakinarazten dut:

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, 1085/2018 hitzezko judizioa bideratu da, Eduardo Jorge Elorriaga de Ruedak eskatuta, Iñaki Andoni Vadillo Velascoren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen haren idazpurua eta epaitza:

Ikusi dira, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, epaitegi honetan bideratu den 1085/2018 hitzezko judizioaren autoak; prozedura, Eduadro Jorge Elorriaga De Ruedak eskatuta bideratu da, Iñaki Andoni Vadillo Velascoren aurka, zeina auzi-ihesean baita.

EPAITZA

Ezesten dut diru-zenbateko bat erreklamatzeko Eduadro Jorge Elorriaga De Ruedak aurkeztutako hitzezko judizioko demanda, Iñaki Andoni Vadillo Velascoren aurkakoa, zeina auzi-ihesean baita. Horrenbestez, demandatua absolbitzen dut haren aurka formulaturiko eskaera guztietatik.

Kostuak auzi-jartzaileari ezartzen dizkiot beren-beregi.

Eta Iñaki Andoni Vadillo Velasco demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hemeretziko martxoaren hamahiruan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala