Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2019ko apirilaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1851

EDIKTUA, zibileko prokuradorearen kontuari buruzko 10/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia – Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 10/2018 zibileko prokuradorearen kontua.

Alderdi demandatzailea: Oscar Mejias Abad.

Alderdi demandatua: Luis Rodriguez Ochotorena.

Gaia: prokuradorearen kontua.

Aipatutako judizioan, ebazpena eman da, eta hau diote xedapenek:

XEDAPENAK

1.– Amaitutzat deklaratzen da Oscar Mejias Abad prokuradoreak Luis Rodriguez Ochotorenaren aurka hasitako intzidente hau, aurkeztutako kontuaren zenbatekoa erreklamatzekoa, 126,89 euro, hain zuzen.

2.– Helaraz bekio hartzekodunari, betearazpena abiaraz dadila eska dezan, hala badagokio.

Alderdi demandatuaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jakinarazpen-eginbidea gauzatu ahal izateko.

Donostia, 2019ko martxoaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala