Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2019ko apirilaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
1837

IRAGARKIA, prozedura judizial bateko epatzea jakinarazteko dena.

Epatzea aurrez aurre jakinarazteko saiakera eginda, emaitzarik izan ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikulua betetzeko.

Hori argitaratzen da eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten, eta banakako jakinarazpentzat har dezaten; gainera, honako ohartarazpen hau egiten da:

2017ko abenduaren 14an, Administrazioarekiko Auzien Bilboko 3. Epaitegiak probidentzia bat eman du Carlos Alonso Garciak abiarazitako 372/2017-R zenbakiko prozeduran. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak emandako 2017ko irailaren 18ko Ebazpenaren kontrakoa da prozedura hori. Ebazpen horren bidez, ezesten da gora jotzeko errekurtso bat, Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2017ko ekainaren 23ko Ebazpenaren aurkakoa, zeinaren bitartez judoko eta defentsa pertsonaleko kirol-irakaskuntzen bloke espezifiko moduluak irakasteko irakasle espezialisten zerrenda eratzeko prozedura deialdia egiten baita.

Probidentzia horretan, interesdun guztiak epatzea erabaki da; hain zuzen ere, errekurtso-egilearen uzi guztiak baietsiz gero, horren eraginpean leudekeen interesatu guztiak. Izan ere, bederatzi eguneko epea izango dute, euren eskubideari dagokion aldetik, legez ezarritako moduan ager daitezen, beren interesen alde egiteko.

Horrenbestez, aipatutako prozeduran interesdun gisa dei egiten zaio, egoki iritziz gero, aipatutako epaitegian aurkeztu eta agertzeko; horretarako, bederatzi eguneko epea dago, jakinarazpen hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 22a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala