Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2019ko apirilaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AGIRI GARBIKETAKO BATZORDEA
1827

IRAGARKIA, espediente judizialen garbiketari buruzkoa.

Aner Uriarte Codon jaunak, EAEko Garbitze Batzordearen presidentea naizen honek

JAKITERA EMATEN DUT:

EAEko Espediente Judizialen Garbitze Batzordeak, 2019ko otsailaren 13an egindako bileran, honako espediente hauek garbitzea erabaki duela: jatorriko organo judizialek bidalitako zerrenda eta ofizioetan agertzen diren amaitutzat jotako espedienteak, dagozkion artxiboetako arduradunek adierazi dutenarekin bat; era berean, erreserba bat ezarri da, hots, ez direla suntsituko Ondare Historikoaren zuzendariak balio historiko-dokumentalagatik gorde behar diren espedienteei buruz txostena egin arte, zeina hurrengo garbitze-batzordea egin baino lehen aurkeztu behar baita.

EAEko AUZITEGI NAGUSIA

Lan-arloko Sala, 2000tik 2007ra arte hasitako prozedurak eta hurrengo sorta-zk.etan sartuta daudenak: 14/18 eta 17/18.

Administrazioarekiko auzien Salako 1. Atala, 1994tik 1998ra arte hasitako prozedurak eta hurrengo sorta-zk.an sartuta daudenak: 15/18

Administrazioarekiko auzien Salako 2. Atala, 1994tik 1998ra arte hasitako prozedurak eta hurrengo sorta-zk.etan sartuta daudenak: 23/18 eta 16/18.

Administrazioarekiko auzien Salako 3. Atala, 1994tik 1998ra arte hasitako prozedurak baldin eta hurrengo sorta-zk.etan sartuta badaude: 23/18 eta 16/18.

ARABA

Arabako Probintzia Auzitegiko Kudeaketa Artxiboaren 1995etik 2008ra arteko zibileko eta zigor-arloko apelazio-erroiluak baldin eta artxibatze-data 2010 baino lehenagokoa badute; 1/18 sorta.

VITORIA-GASTEIZ

Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegia, 346/93, 422/93, 435/93, 694/93 eta 1764/92 aurretiazko eginbideak.

Zigor-arloko 1, 2 eta lehengo 3 zk.etako (egun Lehen Auzialdiko 6 zk.koa dena) Epaitegiak. Artxibatze-data 2004-12-31 baino lehenagokoa dutenak eta, betearazpen-prozedura izanez gero, horren behin-betiko artxibatze-data 2013-12-31 baino lehenagokoa dutenak; 2/18 sorta

Instrukzioko 1, 2, 3 eta 4 zk.etako Epaitegiak, betearazpenak sor ditzaketen prozedurak: falta-judizioak, presako falta-judizioak eta horien betearazpenak, baldin eta behin-behineko edo behin-betiko artxibatze-data 2010-12-31 baino lehenagokoa badute eta gainerako prozedurak behin-behineko edo behin-betiko artxibatze- edo largespen-data 2004-12-31 baino lehenagokoa badute; 3/18 sorta.

Administrazioarekiko auzien 1, 2 eta 3 zk.etako Epaitegiak, baldin eta artxibatze-data 2008-12-31 baino lehenagokoa badute; 4/18 sorta.

Lan-arloko 1, 2, 3 zk.etako Epaitegiak, baldin eta artxibatze-data 2003-12-31 baino lehenagokoa badute; 5/18 sorta.

Lehen Auzialdiko 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8 zk.etako Epaitegiak eta Merkataritza-arloko 1 zk.ko Epaitegia. Artxiboan 2009an sartutako espedienteak behin-betiko artxibatuta ez dauden betearazpen-prozedurak izan ezik; 6/18 sorta.

BIZKAIA

BARAKALDO

Zibileko 1 eta 5 zk.etako ZULUP, 1980ko urtarrilaren 1etik 1995eko abenduaren 31ra arteko prozedurak, dagozkien sortetan aipatutakoak.

Zibileko 2 eta 3 zk.etako ZULUP, 1980ko urtarrilaren 1etik 1995eko abenduaren 31ra arteko prozedurak, dagozkien sortetan aipatutakoak.

Zibileko 4 zk.ko ZULUP, 1980ko urtarrilaren 1etik 1995eko abenduaren 31ra arteko prozedurak, dagozkien sortetan aipatutakoak.

BILBAO

Espetxeratuen Zaintzarako Epaitegia, 2006 eta 2007an hasitako espedienteak eta aurreko urteetako hondarrak.

Lan-arloko 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8 eta 9 zk.etako Epaitegiak, 2003, 2004 eta 2005 urteetan hasitako espedienteak eta hurrengo garbitze-sortetan jasota daudenak:

– Lan-arloko 1 zk.ko Epaitegia, 1, 2 eta 3/18 sortak.

– Lan-arloko 2 zk.ko Epaitegia, 4/18 sorta.

– Lan-arloko 3 zk.ko Epaitegia, 5/18 sorta, 2003an hasitako deklarazio-prozedura guztiak.

– Lan-arloko 4 zk.ko Epaitegia, 6/18 sorta.

– Lan-arloko 5 zk.ko Epaitegia, 7/18 sorta.

– Lan-arloko 6 zk.ko Epaitegia, 8/18 sorta.

– Lan-arloko 7 zk.ko Epaitegia, 9/18 sorta.

– Lan-arloko 8 zk.ko Epaitegia, 10/18 sorta.

– Lan-arloko 9 zk.ko Epaitegia, 11/18 sorta.

Instrukzioko 1 eta 6 zk.etako Epaitegiak, aurretiazko eginbideak eta bestelako auzi penalak baldin eta artxiboan 2006 eta 2007an sartu baziren eta falta-judizio arrunt eta presakoak baldin eta artxiboan 2010 eta 2011n sartu baziren eta hurrengo garbitze-sortetan jasota daudenak:

Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegia, 2018ko 1, 2, 4, 6, 15 eta 16 zk.etako sortak.

Instrukzioko 6 zk.ko Epaitegia, 2018ko 7, 8, 9, 10, 12 eta 13 zk.etako sortak.

Zigor-arloko 3, 4, 5 eta 6 zk.etako Epaitegiak, behin-betiko artxibatutako prozedurak baldin eta artxiboan 2008 eta 2009an sartu baziren eta hurrengo garbitze-sortetan jasota daudenak, zenbait espediente izan ezik:

– Zigor-arloko 3 zk.ko Epaitegia, 21/18 zk.ko sorta.

– Zigor-arloko 4 zk.ko Epaitegia, 22/18 zk.ko sorta.

– Zigor-arloko 5 zk.ko Epaitegia, 23/18 zk.ko sorta.

– Zigor-arloko 6 zk.ko Epaitegia, 24/18 zk.ko sorta.

BILBOKO EFEKTU JUDIZIALEN GORDAILUA, behin-betiko artxibatzea erabaki den espedienteak, amaituta daudelako eta suntsitu egingo direnak honako urte hauei dagozkielarik: 1996, 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2004 ,2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2014 eta 2015.

DURANGO

3 zk.ko ZULUP, 2000-2010eko zigor-arloko prozedurak, 2000-2010eko zibileko prozedurak, salbuespenak izan ezik.

GETXO

1, 3, 4 eta 5 zk.etako ZULUP, 2000ko abenduaren 31 arte hasitako zibileko prozedurak eta 2007ko urtarrilaren 1etik izapidetu ez direnak, familiako prozedurak izan ezik.

5 zk.ko ZULUP, 2001eko otsailaren 1a baino lehen hasitako DIP eta FAL direlakoak, behin-behinean artxibatuta eta data horretatik aurrera horiekin lotuta inolako jarduketarik egin ez bada.

1, 2, 3, 4, 5 eta 6 zk.ko ZULUP, 2005eko urtarrilaren 1a baino lehen hasitako DIP eta FAL direlakoak, salbuespenak izan ezik, behin-betiko eta behin-behinean artxibatuta eta 2006ko abenduaren 31tik aurrera horiekin lotuta inolako jarduketarik egin ez bada.

Betearazpeneko Zerbitzu Erkidea, 2014ko abenduaren 31 arte behin-betiko artxibatuta dauden zibileko betearazpen-espedienteak.

GIPUZKOA

BERGARA

– Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegia ZULUP, 1992tik 1996ra arteko urteetatik artxibatutako prozedurak.

– Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegia ZULUP, 1988tik 1996ra arteko urteetatik artxibatutako prozedurak.

– Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegia ZULUP, 1990etik 1996ra arteko urteetatik artxibatutako prozedurak.

– Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegia ZULUP, 1991tik 1996ra arteko urteetatik artxibatutako prozedurak.

DONOSTIA

– Emakumearen aurkako indarkeria-arloko Epaitegia, 2009an artxiboan sartu eta behin-betiko artxibatuta dauden prozedurak.

– Lan-arloko 1, 2, 3, 4 eta 5 zk.etako Epaitegiak, 2013an artxiboan sartu eta behin-betiko artxibatuta dauden prozedurak.

– Administrazioarekiko auzien 1, 2 eta 3 zk.etako Epaitegiak, 2013an artxiboan sartu eta behin-betiko artxibatuta dauden prozedurak.

– Lehen Auzialdiko 1, 2, 4, 5, 6, 7 eta 8 zk.etako Epaitegia, 2013an artxiboan sartu eta behin-betiko artxibatuta dauden prozedurak.

– Zigor-arloko 1, 2, 3, 4 eta 5 zk.etako Epaitegiak, 2013an artxiboan sartu eta behin-betiko artxibatuta dauden prozedurak.

– Instrukzioko 1, 2, 3, 4 eta 5 zk.etako Epaitegiak, 2013an artxiboan sartu eta behin-betiko artxibatuta dauden prozedurak.

– Adingabeen Epaitegia eta Merkataritza-arloko Epaitegia, 2013an artxiboan sartu eta behin-betiko artxibatuta dauden prozedurak.

– Zigor-arloko 4 zk.ko Epaitegia – IBPBE, 2003, 2004, 2006, 2008 eta 2009 urteetan artxiboan sartu eta behin-betiko artxibatuta dauden prozedurak.

– ZEPO, Donostiako Epaitegi Dekanoan 1989 eta 2005 artean erregistratutako eta artxiboan behin-betiko gisa sartutako gobernu-espedienteak.

IRUN

– Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra:

1/16 garbiketa-sorta: behin-betiko artxibatutako ZBZEren ETJ, EJH, ENJ eta EAR direlakoak, baldin eta2012ko urtarrilaren 1a baino lehen artxibatu badira.

ZZZ 2/18: Irungo Eskualde, Udal eta Barrutiaren Epaitegietako 1948tik 1989ra arteko prozedurak (adiskidetze-ekitaldiak, isunak, borondatezko jurisdikzio- eta gobernu-espedienteak), eta Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegia (1990eko exhorto penalak), baldin etea artxiboan 1997 baino lehen sartu badira.

Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1, 2, 3 eta 4 zk.etako ZULUP:

ZZZ 2/16: 1991tik 2006ra arteko aurretiazko eginbideak eta prozedura laburtuak.

1, 2 eta 3 zk.etako ZULUP: 1/17 garbiketa: ZAD, ZAP, ZSL eta ZSP egoeran dauden PABak, 1996ko abenduaren 31 artekoak.

1, 2 eta 3 zk.etako ZULUP: ZZZ 1/18: Artxiboan 1992ko urtarrilaren 1a baino lehen sartutako zibileko prozedurak.

1 zk.ko ZULUP: 1/18 garbiketa: 1996tik 1997ra arteko aurretiazko eginbideak, baldin eta artxiboan 1999ko abenduaren 31 arte sartu baziren.

2 zk.ko ZULUP: 2/18 garbiketa: 1996tik 1997ra arteko aurretiazko eginbideak, baldin eta artxiboan 1999ko abenduaren 31 baino lehen sartu baziren.

1, 2, 3 eta 4 zk.etako ZULUP: 3/18 garbiketa: ZAP, ZSP, ZSL edo ZAD egoeran dauden faltak eta berehalako faltak, baldin eta artxiboan 2010eko abenduaren 31 arte sartu baziren.

1, 2 eta 3 zk.etako ZULUP: 4/18 garbiketa: ZAD egoeran dauden MYC, MNC, COG, VRB, 131 eta EJC prozedura zibilak, baldin eta artxiboan 2000ko abenduaren 31 arte sartu baziren.

3 zk.ko ZULUP: 6/18 garbiketa: 1996tik 1997ra arteko aurretiazko eginbideak, baldin eta artxiboan 1999ko abenduaren 31 arte sartu baziren.

ZEPO Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1, 2 eta 3 zk.etako Epaitegietako zibileko auziak, baldin eta artxiboan 1992ko urtarrilaren 1a baino lehen sartu baziren.

TOLOSA

Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra eta Betearazpenekoa, 2001 eta 2002ko zibileko auziak; 1997ko zigor-arlokoak eta behin-betiko artxibatuta dauden 2001etik 2005era arteko falta-judizio eta betearazpen penalak eta artxiboan 1999an eta 2000n erregistratutako eta behin-behinean artxibatuta dauden 1, 2 eta 3 zk.etako ZULUPetako faltak.

Goian adierazitakoa publiko egiten da, uztailaren 18ko 937/2003 Errege Dekretuko 16. artikuluan xedatutakoarekin bat, interesdunek bi hilabeteko epean prozesura ekarritako agiriak berreskuratu ahal izan ditzaten. Era berean, ohartarazten da, epea interesdunek agiriak itzultzeko eskatu gabe igaroz gero, prozesura ekarritako agiriak berreskuratzeko eskubidean atzera egin dutela ulertuko da.

Hori guztia publiko egiten da, Artxibo judizialak modernizatzeari buruzko uztailaren 18ko 937/2003 Errege Dekretuaren 20. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Bilbao, 2019ko otsailaren 13a.

EAEko Garbitze Batzordearen presidentea,

ANER URIARTE CODÓN.


Azterketa dokumentala