Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2019ko apirilaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1826

EBAZPENA, 2019ko martxoaren 14koa, Hezkuntzako sailburuordearena, Euskadiko Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordeko idazkaria kargutik kendu eta idazkari berria izendatzen duena.

Otsailaren 9ko 22/1988 Dekretuak (EHAA, 1988ko otsailaren 18koa) sortu zuen Euskadiko Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordea, eta haren helburu nagusitzat ezarri zuen Eusko Jaurlaritzan hezkuntza arloan eskumena duen sailari aholkuak ematea Euskadiko musika-ikasketen arautzeari buruz, araututako irakaskuntzetan nahiz arautu gabekoetan.

Dekretu horretan arautzen dira, gainera, Batzordeko kideen kargu-uzteak eta izendapenak (3. artikuluko c letran). Horren arabera, idazkaria Batzordearen bileretara joango da, hitzarekin baina botorik gabe, eta hezkuntzako sailburuordeak izendatuko du Saileko zerbitzu zentraletako langileen artean.

Hezkuntzako sailburuordearen 2017ko urtarrilaren 9ko Ebazpenaren bidez, M.ª Luisa Helena Sabín andrea, Irakaskuntza Espezializatuen Zerbitzuko arduraduna, Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordeko idazkari izendatu zen. Aldaketak egin dira Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzaren egituran, eta Irakaskuntza Espezializatuen Zerbitzuaren osaketan; ondorioz, Hezkuntza Saileko zerbitzu zentraletan kide bat kargutik kendu behar da eta beste pertsona bat izendatu behar da haren ordez.

Beraz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Euskadiko Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordeko idazkari lanpostutik kentzea M.ª Luisa Helena Sabín andrea, orain ez delako Irakaskuntza Espezializatuen arduraduna, eta eskerrak ematea orain arte egin duen lanagatik.

2. artikulua.– 22/1988 Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoa betez, M.ª Luisa Helena Sabín andrea Euskadiko Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordeko idazkari izendatzea, Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzako Ikastetxeen zerbitzuaren arduraduna delako Hezkuntza Saileko zerbitzu zentraletan.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 14a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN MAITE ALONSO ARANA.


Azterketa dokumentala