Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2019ko apirilaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1825

AGINDUA, 2019ko martxoaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita 2019-2020 eta 2021-2022 arteko ikasturteetarako planifikazioa aldatzea eta itun berrien izenpetzea.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen 2016-2017 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzeko eta berriak izenpetzeko, eta 2016-2017 ikasturtean itundu beharreko taldeak zehazteko.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2018ko urriaren 4ko Ebazpenaren bidez, 2019-2020 eta 2021-2022 arteko ikasturteetako planifikazioa aldatzeko eta itun berriak egiteko eskabideak aurkezteko epea ireki zen.

Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak aztertu, eta ikasketa ezberdinetan proposamenak egin ostean, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2019-2020 eta 2021-2022 arteko ikasturteetarako itunpeko ikastetxeek duten planifikazioaren aldaketa onartzea, hezkuntza-maila bakoitzeko talde kopurua zehaztuta, I. eranskinaren arabera.

2. artikulua.– Agindu honen II. eranskinean azaltzen diren ikastetxeei 2019-2020 eta 2021-2022 arteko ikasturteetarako planifikazioa onartzea, hezkuntza-maila bakoitzeko talde kopurua zehaztuta.

3. artikulua.– Agindu honen III. eranskinean azaltzen diren ikastetxeei hezkuntza-ituna ukatzea. Eranskinean bertan azaltzen dira erabaki hori hartzeko arrazoiak.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, EAEko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 21a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

I. ERANSKINA
PLANIFIKAZIO ALDAKETA ONARTUTAKO ITUNPEKO IKASTEETXEEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

II. ERANSKINA
HEZKUNTZA-ITUNA ONARTU ZAIEN IKASTETXEEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

III. ERANSKINA
HEZKUNTZA-ITUNA UKATZEN ZAIEN IKASTETXEEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala