Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2019ko apirilaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

HEZKUNTZA SAILA
1822

EBAZPENA, 2019ko apirilaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, Irakasleen Hizkuntza Eskakizunetako Azterketa-Batzordeko kide batzuk izendatzen dituena.

Hezkuntzako sailburuordearen 2019ko urtarrilaren 15eko Ebazpenak (2019-02-01eko EHAA) Irakasleen Hizkuntza Eskakizunetarako azterketa-batzordeak izendatu zituen lurralde bakoitzerako. Era berean, 2018ko irailaren 6ko Ebazpenak (2018-09-17ko EHAA) Azterketa Batzorde Bateragileko kideak izendatu zituen. Ebazpen honen xedea azterketa-batzorde horietako kide berri batzuk izendatzea da.

Horren ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Irakasleen Hizkuntza Eskakizunen Azterketa-batzorderako kide hauek izendatzea:

Araban:

Alaba Izurrategi, Nerea

Etxeberria Mendizabal, Eider

Santamaria Martin, Sara

Bergara Aretxabaleta, Amaia

2. artikulua.– Aztertzaile hauek urte beterako izendatuta gelditzen dira, izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita. Nolanahi ere, epe hori amaituta, izendapen hau luzatu ahal izango da.

3. artikulua.– Azterketa-batzordeetako partaideek beharrezko isiltasuna gordeko dute batzordearen jardueren inguruan eta ez dute hirugarren pertsonarik informatuko azterketekin lotutako barne-gaiez (lanketa, materialak, zuzenketa, kalifikazioak, etab.). Atal honetan ezarritakoa ez betetzea hutsegite larritzat hartuko da.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitara eman eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 1a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN MAITE ALONSO ARANA.


Azterketa dokumentala