Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2019ko apirilaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1820

IRAGARKIA, Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan izendapen askearen bitartez Legazpiko Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostua betetzeari buruzkoa.

Goierri-Urola Garaiko ESIko zuzendari gerenteak Goierri-Urola Garaiko ESIn izendapen askearen bitartez Legazpiko Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostua betetzeko deialdia egin du. Deialdiaren oinarriak zein lanpostuaren profila web-orri honetan daude argitaratuta: www.osakidetza.euskadi.net

Eskabideak deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraikiz aurkeztu beharko dira, bertan adierazitako epearen barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Zumarraga, 2019ko martxoaren 22a.

Goierri-Urola Garaiko ESIko zuzendari gerentea,

LAURA AGUIRRE ALBERDI.


Azterketa dokumentala