70. zk., 2019ko apirilaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSASUN SAILA
1813
AGINDUA, 2019ko martxoaren 20koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez Osasun Sailean behin-behineko langilea izendatzen baita.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluan ezarritako ahalmenez baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua badagoenez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Mireia Elkoroiribe Zenikaonandia andrea erakundearteko harremanetarako aholkulari izendatzea Osasun Sailean; kodea: 5230; dotazioa: 4; maila: zuzendaria.
Bigarrena.– Egin beharreko zereginak aholkularitza-lanpostu bati dagozkionak izango dira, eta atxikitzen zaion esparruaren berariazkoak.
Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, legez horretarako eskatzen diren betekizunak betetzen baditu, Goren Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 edo 5.1 edo 5.2 artikuluetan jasotako aurreikuspenen bat edo guztiak aplika diezazkioten.
Laugarrena.– Izendapen honek 2019ko martxoaren 20an izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.
Halaber, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki iraungita geratuko da izendapena egiten duen organoaren titularrak kargua uzten duenean, hargatik eragotzi gabe lehenago ere errebokatu ahal izatea.
Bosgarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio organo honi hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 20a.
Osasuneko sailburua,
MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.