Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2019ko apirilaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
1777

EDIKTUA, apelazioaren gainean bideratutako 131/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 131/2018 apelazio-errekurtsoa, prozedura arrunta, PZL 2000.

Alderdi apelatzailea eta apelatzailea: Caixabank SA eta Miren Agurtzane Echaniz Garcia.

Alderdi apelatua eta apelatua: Xabier Gutierrez Barquin Etxaniz eta Isve Video SA.

Gaia: prozedura arrunta.

Aipatutako errekurtsoan, ebazpena eman da, eta honela dio:

EPAITZA

Ezesten dut Miren Agurtzane Etxaniz Garciaren ordezkaritzak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, eta baiesten Caixabank SArenak aurkeztutakoa, biak Barakaldoko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaileak 38/17 judizio arruntean 2018ko urtarrilaren 23an emandako epaiaren aurka aurkeztuak. Horrenbestez, ebazpen hori partez errebokatzen dugu, hau da, indarrik gabe uzten dugu demandatukideei egindako diruzko kondena, eta, horren ordez, hau erabakitzen dugu: aintzat harturik lehen aipatutako errekurtsogileak aurkeztu duen demandako eskakizun nagusia eta hitzartutako hipoteka-maileguaren (eta fidantza) kontratua (alderdiek adostua 2008ko urriaren 27ko eskrituraren bidez) ordaintzeko betebeharra erabat epemugaratzeko adierazpena, Xabier Gutiérrez-Barquín Etxaniz, Miren Agurtzane Etxaniz García eta Isve Video SA kondenatzen ditugu auzi-jartzaileari 230.426,90 euro ordaintzera solidarioki, banakapenaren arabera eta epai honen hirugarren zuzenbide-oinarrian ezarritako interesekin, eta eutsi egiten zaie epai horren gainerako erabakiei, baldin eta ez badoaz honen aurka. Ez dugu berariazko erabakirik hartzen gora jotzeko errekurtso honen kostuen inguruan.

Errekurritzeko ezarri duen gordailua galtzen du Miren Agurtzane Etxaniz Garciak. Justizia Administrazioaren letraduak transferi beza gordailu hori errekurtso ezetsien gordailu-kontura.

Errekurritzeko ezarri duen gordailua osorik itzul bekio Caixabank SAri.

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.

Epai honen aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu, Auzitegi Goreneko Zibilaren Salaren aurrean kasazio-errekurtsoa izan ezik; betiere, kasazio interesa egiaztatzen bada (PZLb, 477.3 artikulua). Kasu horretan, errekurtso berezia ere aurkeztu ahal izango litzateke sala berean, prozesuan arau-haustea egoteagatik (PZL, azken xedapenetako hamaseigarrena).

Errekurtso bat edo bestea idazki bidez aurkeztuko da epaitegi honetan, hogei eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera (PZL, 477. eta 479. artikuluak).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez zaizkio izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Hau da kontuaren zenbakia: 4738 0000 00 013118. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu egin beharko da kontsignazioa (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epai honen egiaztagiria erroiluari batuko zaio. Epai honen bidez behin betiko epaituz, eman, agindu eta izenpetzen dugu.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, 2019-03-14ko autoa jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2019ko martxoaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala