Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2019ko apirilaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
1776

EBAZPENA, 2019ko martxoaren 27koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako lau irakurle hautatzeko deialdiaren Hautapen Batzordeko kideak izendatu eta batzorde horren osaera argitaratzen duena.

2019ko martxoaren 7an argitaratu zen EHAAn 2019ko otsailaren 8ko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Bartzelonako Unibertsitateko eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko (Katalunia-Espainiar Estatua), Veneziako Ca’Foscari Unibertsitateko eta Boloniako Alma Mater Studiorum Unibertsitateko (Italia), Santa Barbarako UCSB Unibertsitateko (AEB) eta Chicagoko Unibertsitateko (AEB) Euskara eta Euskal Kulturako irakurleak hautatzeko lehiaketa publikoaren deialdia irekitzeko zena.

Ebazpen horren 9. artikuluan xedatzen da deialdira aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko Hautapen Batzordea eratuko dela.

Hori dela eta, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Aipatutako hautapen batzordea osatuko duten kideak izendatu eta ezagutzera ematea. Honako hauek izango dira batzordekideak:

Lehendakaria: Garbiñe Iztueta Goizueta andrea, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria edo ordezkoa.

Kideak:

– Monika Madinabeitia Medrano andrea, edo ordezkoa.

– Estibaliz Amorrortu Gomez andrea, edo ordezkoa.

– Lourdes Otaegi Imaz andrea, edo ordezkoa.

Idazkaria: Eneko Agirre Maiora jauna, Etxepare Euskal Institutuko euskara eta kultura sustatzeko teknikaria, edo ordezkoa.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Donostia, 2019ko martxoaren 27a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala