Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2019ko apirilaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
1774

61/2019 DEKRETUA, apirilaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeko burua eta bokalak izendatzen dituen Dekretua aldatzeko dena.

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legeak, 15/1998, 6/2000, 1/2003, 4/2005 eta 11/2015 Legeek aldatutakoak, 18.4 artikuluan ezarritakoa betetzeko, maiatzaren 2ko 151/2017 Dekretua eman zen, Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeko burua eta bokalak izendatzen dituena (2017ko maiatzaren 5eko EHAA, 84. zk.).

Dekretu honek maiatzaren 2ko 151/2017 Dekretua aldatzen du, Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeko bokal ez-judizial bat izendatzeko. Eusko Legebiltzarreko Mahaiak aukeratu du, lekua hutsik geratzeagatik, ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 18.1 c) artikuluak zehazten duenaren arabera.

Horregatik, Segurtasuneko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2019ko apirilaren 2an egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– José Manuel Salinero Feijoo jauna Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeko bokal izendatzea. Eusko Legebiltzarreko Mahaiak aukeratu du, Jose Maria Mugica Heras jaunaren ordez.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko apirilaren 2an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.


Azterketa dokumentala