Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2019ko apirilaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1767

EBAZPENA, 2019ko martxoaren 28koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, honako hau aldatzeko dena: Ebazpena, 2019ko otsailaren 25ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko ekainaren 29ko Aginduaren babesean 2017ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda; agindu horren bidez, nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2017ko deialdiaren oinarriak onartu ziren.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2019ko otsailaren 25eko Ebazpenean, zeinaren bidez argitaratzen baita Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko ekainaren 29ko Aginduaren babesean 2017ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda; agindu horren bidez, nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2017ko deialdiaren oinarriak onartu ziren. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Laburpenean, «2019/58 (3/2)» orrialdean, eta tituluan eta ebazpenaren testuan, 2019/1522 (5/1) orrialdean, «2017ko ekainaren 29ko Agindua»ri egindako aipamenak kendu, eta, haien ordez, «2017ko ekainaren 28ko Agindua» aipatu behar da.

Halaber, Ebazpenaren eranskina, 2019/1522 (5/2) orrialdetik 2019/1522 (5/5) orrialdera, oker dago, eta honako honek ordezkatu behar du:

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 28a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.


Azterketa dokumentala