Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2019ko apirilaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1765

EBAZPENA, 2019ko martxoaren 15ekoa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, mahastia berregituratu eta birmoldatzeko laguntzei dagozkien konpentsazioen –errenta-galeraren ondoriozkoen– zenbatekoak espezifikatu eta ezagutzera ematen dituena, 2019ko kanpainarako eta Euskal Autonomia Erkidegoko jatorrizko deitura bakoitzerako.

Otsailaren 26ko 26/2017 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatu eta aplikatzeko araudia ezartzen du.

Dekretu honen 10.2 artikuluan, mahastia berregituratu eta birmoldatzeko planean parte hartzen duten pertsonak konpentsatzeko laguntza bat ezartzen da, plan hori aplikatzeak eragindako diru-sarreren galerak konpentsatzeko. Konpentsazioa berregituratu edo birmoldatutako lursaila kokatuta dagoen lurralde historikoko kalitatezko ardoaren eremuan azken hiru kanpainetan mahatsak izan duen batez besteko balioaren % 25ekoa izango da.

Foru-aldundiek edo jatorrizko deituren kontseilu arautzaileek emandako datuetan oinarriturik Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak prestatutako txostenak aztertu dira, eta, otsailaren 26ko 26/2017 Dekretuko 10.2 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, ebazpen honen bidez espezifikatu eta ezagutzera ematen dira mahastia berregituratu eta birmoldatzeko laguntzei dagozkien konpentsazioen –errenta-galeraren ondoriozkoen– zenbatekoak, 2019ko kanpainarako eta Euskal Autonomia Erkidegoko jatorri-deitura bakoitzerako direnak.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2019ko kanpainarako eta Euskal Autonomia Erkidegoko jatorrizko deitura bakoitzerako, mahastia berregituratu eta birmoldatzeko laguntzei dagozkien konpentsazioen –errenta-galeraren ondoriozkoen– zenbatekoak honako hauek izango dira:

– Errioxa JDK: 1.578,69 euro/ha.

– Arabako txakolina/Txakolí de Álava/Chacolí de Álava JD: 1.424,92 euro/ha.

– Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia JD: 2.179,29 euro/ha.

– Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria JD: 2.945,70 euro/ha.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 15a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.


Azterketa dokumentala