Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2019ko apirilaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKADIKO EKONOMIA ETA GIZARTE ARAZOETARAKO BATZORDEA
1631

ERABAKIA, 2019ko martxoaren 22koa, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Osoko Bilkurarena, zeinaren bidez zuzentzen baita Funtzionamendu Erregelamenduaren 30.2 artikuluaren a) apartatuan dagoen errakuntza.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Osoko Bilkurak, 2019ko martxoaren 22ko saioan, Funtzionamendu Erregelamenduaren 30.2 artikuluaren a) apartatuan dagoen errakuntza zuzentzea erabaki du. Erregelamendu hori 2013ko azaroaren 22an onartu zen, eta 2013ko abenduaren 11ko EHAAn argitaratu (235. zk.).

Erregelamendu horrek 30.2 artikuluaren a) apartatuan, alegia 2013/5375 orrian (16/11)

honela dio:

«Hori dela eta, b) taldean hasiko da errotazioa, hari c) taldeak jarraituko dio agintaldiaren lau urteak ahituta, eta horrela aurrerantzean ere.»

Baina honela esan behar du:

«Hori dela eta, b) taldean hasiko da errotazioa, hari a) taldeak jarraituko dio agintaldiaren lau urteak ahituta; gero, lau urte gehiago ahituta, c) taldeak jarraituko dio, eta horrela aurrerantzean ere.»

Bilbao, 2019ko martxoaren 22a.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako batzordeburua,

FRANCISCO JOSÉ HUIDOBRO BURGOS.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana