Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2019ko martxoaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
1620

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak irekitako B-1/2019-AD zehapen-prozeduran emandako ebazpen-proposamena.

X4008979X AIZ duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpen-proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Iragarki honen bidez jakinarazten zaio interesdunari ezen 2019ko otsailaren 18an izapidegileak ebazpen-proposamena egin zuela, irekitako zehapen-espedientearen barruan (espediente hura osasun-araudiaren balizko arau-hauste batengatik ireki zen: tabakoa erretzen uztea, debekatutako leku batean).

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunak hamabost eguneko epea du alegazioak aurkezteko, bai eta espedientearen edukia ezagutu eta espedientean dauden agirien kopiak eskuratzeko ere (espedientea Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzan gordailatuta dago, Aholkularitza Juridikoan: Recalde zumarkalea 39 A, 5. solairua, Bilbao).

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2019ko martxoaren 14a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala