Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2019ko martxoaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1616

EDIKTUA, 2019ko martxoaren 15ekoa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzak arautzeko martxoaren 17ko 30/2015 Dekretuan eta uztailaren 30eko 121/2018 Dekretuan bildutako dirulaguntzei dagozkien dokumentu-errekerimenduak.

Ezinezkoa izan da aipatutako errekerimenduak pertsonalki jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Horretarako, ediktu honen bidez, interesdunei edo haien ordezkariei jakinarazten zaie, eskatutako dirulaguntza zehaztu ahal izateko, haien espedientearekin lotutako zenbait dokumentu aurkeztu beharko dutela, 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren egoitzan (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao), zuzenean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein bitarteko erabilita. Halaber, interesdunei jakinarazten zaie ezen, epe hori igaro eta gero ez badute eskatu zaien dokumentazioa aurkeztu, ulertuko dela laguntza-eskaeran atzera egin dutela, edota, hala badagokio, eskatutako laguntzaren gutxieneko zenbatekoa onartzen dutela.

Horrez gainera, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela adierazitako errekerimenduen testu osoa, aipatutako helbidean.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 15a.

Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,

ERNESTO SAINZ LANCHARES.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala