Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2019ko martxoaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1613

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bideratutako, 99/2019 eta 107/2019 zenbakidun prozedura arruntetan interesa duten hirugarrenak epatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 99/2019 eta 107/2019 prozedura arruntei buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Prozedura horiek dira, hain zuzen ere, Cooperativas Agro-Alimentarias de España U de Coop-ek eta Asociación Nacional de Instalaciones de Servicio Automáticasek –hurrenez hurren– jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoen ondoriozkoak, zeinak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailaren azaroaren 20ko 165/2018 Dekretuaren auka ezarri baitziren. Dekretu horrek langilerik gabeko instalazioek ibilgailuentzako erregaiak eta motor-erregaiak txikizka saltzeko bete behar dituzten eskakizunei buruzkoa arautzen ditu.

Administrazio-espedientea igorrita eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatzen duenarekin bat etorriz, prozeduran interesdun direnak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, demandatu gisa pertsonatu daitezen aipatutako prozedura horietan, betiere euren interesak defendatzeko komenigarritzat jotzen badute.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 20a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala