Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2019ko martxoaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1608

EDIKTUA, 841/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, fede ematen dut:

Prozedura honetan epaia eman dela 2018ko abenduaren 12an eta autoa 2019ko urtarrilaren 11n. Maria Jesus Portomeñe Vazquez non bizi den ez dakigunez, ediktu honen bidez jakinarazten zaizkio ebazpen horiek.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, organo honetako bulego judizialean.

Ediktu honek betetzen ditu Justizia Administrazioan izaera pertsonaleko datuak babesteko irizpideak. Irizpide horiek honako arau hauetan ezarrita daude: Botere Judizialaren Lege Organikoaren 236 bis artikulua eta ondorengoak; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB), Datu pertsonalak tratatzeari eta datu horiek aske zirkulatzeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 95/46/EE Zuzentaraua, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrari buruzkoa, indargabetzen duena.

Maria Jesus Portomeñe Vazquez behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non bizi den, ediktu hau eman eta sinatzen dut, zeina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko baita.

Bilbao, 2019ko martxoaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala