Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2019ko martxoaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1567

EDIKTUA, 2019ko martxoaren 13koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten batira zenbait agiriren errekerimenduak, seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzak arautzen dituen uztailaren 30eko 121/2018 Dekretuko dirulaguntzei dagokienez.

Ezinezkoa izan da errekerimendu horien jakinarazpen pertsonala egitea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Horretarako, ediktu honen bidez, interesdunei edo euren ordezkariei jakinarazten zaie, eskatutako dirulaguntza zehaztu ahal izateko, euren espedientearekin lotuta adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko dutela 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzan (Samaniego 2, 01008 Vitoria-Gasteiz), zuzenean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurrez ikusitako edozein bitarteko erabilita. Halaber, interesdunei jakinarazten zaie epe hori igaro eta gero ez badute eskatu zaien dokumentazioa aurkeztu, ulertuko dela laguntza-eskaeran atzera egin dutela, edota, hala badagokio, eskatutako laguntzaren gutxieneko zenbatekoa onartzen dutela.

Horrez gain, jakinarazten da adierazten diren errekerimenduen testu osoa interesdunen eskura dagoela aipatutako zuzendaritzan.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 13a.

Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,

ERNESTO SAINZ LANCHARES.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala