
59. zk., 2019ko martxoaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (328 KB - 11 orri.)
- EPUB (660 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1540
EBAZPENA, 2019ko martxoaren 11koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baitira 2018ko ekainaren 13ko Aginduaren babespean emandako dirulaguntzak, jendeak horren berri izan dezan.
2018ko ekainaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Hezkuntzako sailburuaren 2018ko ekainaren 13ko Agindua argitaratu zen, zeinaren bidez dei egiten baitzen hezkuntza-premia bereziko ikasleak eskolatzen dituzten eta 2018-2019 ikasturterako hezkuntza-laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuetarako laguntzetarako.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak eman du deialdi-ebazpena, eta banan-banan jakinarazi zaie ebazpena interesdunei. Hori eginda, onartutako laguntzak jakinarazi behar dira, jende guztia jakinaren gainean egon dadin, hala xedatuta baitago agindu horren 11.2 artikuluan.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Hezkuntzako sailburuaren 2018ko ekainaren 13ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda, eranskinean jasota dagoena, jende guztia jakinaren gainean egon dadin. Agindu haren bidez, dei egiten zen hezkuntza-premia bereziko ikasleak eskolatzen dituzten eta 2018-2019 ikasturterako hezkuntza-laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuetarako laguntzetarako.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 11.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,
LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.
RSS