Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2019ko martxoaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1492

EBAZPENA, 2019ko martxoaren 7koa, HABEko zuzendariarena, 2019. urterako deialdi irekia egiten duena Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOCean) zedarritutako euskararen B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatu ahal izateko.

Uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko azaroaren 23ko Aginduak araututakoaren babesean, HABEk bi motatako deialdiak bidera ditzake, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean zedarritutako komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko, HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegi eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetan matrikulaturik diren ikasleei zuzendutako deialdiak, batetik; eta deialdi bereziak, bestetik, gizarte-behar edo arlo jakinei erantzuna eman ahal izateko bideratuak eta interesaturik dauden herritar guztiei zuzenduak. Egungo egoeran, HABEren zuzendaritzak gizarte-behar jakina irizten dio ezein herritar helduk euskara-agiria eskuratzeko aukera irekia izateari.

Bestalde, helduen euskalduntzearen araubide akademikoaren baitan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2015eko uztailaren 22ko Agindu bidez HEOCaren egitura eta deskribapena onartu zituen: helduen euskalduntzearen ikasprozesua sei mailatan eratua (A1, Hasierako erabiltzailea; A2, Oinarrizko erabiltzailea; B1, Erabiltzaile independentea; B2, Erabiltzaile aurreratua; C1, Erabiltzaile gaitua eta C2, Erabiltzaile aditua); elkarreragin soziodiskurtsiboan ardaztua; hizkuntzaren ikuspegi komunikatiboan oinarritua; ekintza komunikatibotan definitua, eta euskararen ezaugarri eta egoera soziolinguistikora egokitua. Ikuspegi horiei jarraikiz, Agindu horrek jasotzen ditu mailaz maila zehaztutako helburuak, edukiak (testuinguru soziolinguistikoa, gaiak, testu-generoak, funtzioak, adierazpide testualak, adierazpide linguistikoak, estrategiak...), ildo metodologikoak eta ebaluazio-irizpideak.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– HEOCean zedarritutako B1, B2, C1, eta C2 mailak egiaztatzeko 2019ko deialdi irekia egitea, Ebazpen honen I. eta II. eranskinetan jasotako oinarrien eta irizpideen arabera.

Bigarrena.– Deialdi hori burutzeko, HABEren zuzendari nagusiak 2018ko otsailaren 1eko eta martxoaren 6ko Ebazpenez izendatutakoak izango dira maila bakoitzean arituko diren epaimahaiak, lurralde-arduradunak, tutoreak eta aztertzaileak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen euskal eta erdal idazkien arteko edozein interpretazio-auziren aurrean, jatorrizkoa euskaraz idatzitakoa dela kontuan izanik, euskal idazkiari dagokion irakurketari lehentasuna ematea.

Laugarrena.– Interesdunei jakinaraztea administrazio-bidea agortzen ez duen Ebazpen honen aurka egiteko, gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epearen barruan.

Donostia, 2019ko martxoaren 7a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

I. ERANSKINA
B1, B2, C1 ETA C2 GAITASUN-MAILAK EGIAZTATZEKO DEIALDI IREKIAREN OINARRI OROKORRAK

1. oinarria.– Xedea.

Oinarri hauen xedea da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2016ko azaroaren 23ko Aginduak xedatutakoaren arabera, deialdi irekian matrikulatutakoek HEOCean zedarritutako B1, B2, C1 eta C2 mailei dagokien gaitasun komunikatiboa egiaztatu ahal izan dezaten, 2019. urteko deialdi irekiaren zehaztapenak egitea.

2. oinarria.– Deialdirako oinarrizko esparrua.

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma eta Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Marko Bateratua izango dira azterketariaren hizkuntza-gaitasuna egiaztatzeko oinarri eta barruti, hurrenez hurren.

Horrela, HEOCean ezarritako B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailei dagozkien ziurtagiriak lortzera bideratutako gaitasun-probak HEOCean zedarritutako ebaluazio-irizpideetara eta II. eranskineko edukietara bilduko dira.

3. oinarria.– Deialdian matrikulatzeko baldintzak.

3.1.– Deialdi honetan matrikulatu ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira:

a) Gutxienez 17 urte izatea edo 2019an betetzea.

b) C2 mailarako matrikulatzeko C1 mailako euskara-agiria izatea, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzen dituen uztailaren 4ko 187/2017 Dekretuaren baitako irizpide eta jarraibideen arabera egiaztatua; edota C1 mailako euskara-agiria izatetik salbuetsita izatea, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko den apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

c) Interesduna, gehienez ere, bi gaitasun-mailatarako matrikula daiteke deialdi honetan.

d) Matrikula egoki egin eta jarritako epean ordaintzea.

3.2.– Bateraezina izango da deialdi honetan eta zuzendaritza nagusi honen 2018ko azaroaren 12ko Ebazpenaren bidez egindako 2019ko bigarren deialdian parte hartzea maila berean. Beraz, euskaltegietako eta autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleek 2019ko bigarren deialdian mailaren bat egiaztatzeko baldintzak betetzen dituztenean, aukeratu egin beharko dute deialdi batean zein bestean matrikulatu, gaitasun-maila jakin bat egiaztatzeko.

4. oinarria.– Matrikula egiteko izen-ematea, ordaina eta ordainketa.

4.1.– B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatzeko deialdi honetan parte hartzeko izen-ematea eta dagokion ordainketa burutzeko epea 2019ko ekainaren 26tik uztailaren 9ra bitartekoa izango da, biak barne. C2 mailaren kasuan, azterketariak norberaren espezialitate akademiko edo teknikoa zehaztuko du matrikulazioan, azterketa egiteko.

Hala ere, deialdi irekiko matrikula egina izan eta, udako ikastaroetan gainditutako gaitasun-mailen ondorioz, HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegietako eta autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleentzako 2019ko bigarren deialdian ere maila berean egiaztatze-probetara aurkezteko matrikula eginez gero, bertan behera utziko da deialdi irekiko matrikula eta itzuli egingo du HABEk deialdi irekiko matrikula-eskubideengatik ordaindutako dirua. Eta bi deialdietarako matrikula egin eta deialdi irekiko probetara aurkeztuz gero, 2019ko bigarren deialdiko maila bereko matrikula indargabetuko du HABEk.

4.2.– Deialdi honetan B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatzeko gaitasun-proba egiteko izen-ematea www.habe.euskadi.eus atarian egingo da, matrikula-inprimakia betez, horretarako ezarritako epearen barruan.

4.3.– Matrikularen ordainari dagokionez, deialdi honen matrikula-epealdia irekitzen denean indarrean dauden prezio publikoak aplikatuko dira, HABEk eskaini eta betetzen dituen jardueren prezio publikoak finkatzeko onartutako araudiaren arabera. Zenbatekoak www.habe.euskadi.eus atariaren bidez emango ditu ezagutzera HABEk. Gutxienekoak bete eta maila batera baino gehiagotara aurkeztu nahi duen azterketariak zenbat matrikula, hainbat matrikula-ordain egin beharko ditu.

4.4.– Matrikularen ordainketa ere epe horretan egin beharko da, Internet bidez edo, bestela, horretarako bidea ematen duten finantza-erakundeetan (Kutxabank, Sabadell, Laboral Kutxa, Bankoa, BBVA, Banco Santander, CaixaBank, Banco Popular, Caja Rural de Navarra), izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz.

4.5.– Matrikulatze-prozesua osatu dela ulertuko da izen-ematea eta matrikula-ordainketa emandako epearen barruan eginak daudenean. Beraz, izen-ematea edo ordainketa matrikula-epearen barruan ez egin izanak automatikoki egiaztatze-prozesutik kanpo gelditzea ekarriko du.

4.6.– Arrazoiak arrazoi, behin matrikula-eskubideak ordainduz gero, ez da dirurik itzuliko. Salbuespen gisa, lau kasu hauetan itzuliko da:

a) Oker bat izan eta maila bereko matrikula birritan ordaindu bada.

b) Okerreko maila baterako burutu baldin bada matrikula, baina, betiere, itzulketarako eskaria matrikula-epearen barruan egin baldin bada.

c) 2019ko lehen deialdian lortutako kalifikazioen aurkako gora jotzeko errekurtsoa ebaztearen ondorioz, egindako matrikulak baliorik ez badu deialdi ireki honetan, eta

d) Oinarri honen lehen atalean xedatutakoaren arabera, udan gainditutako ikastaroen ondorioz, matrikula berri bat egin eta maila bereko matrikula bat bertan behera uzten bada.

4.7.– Matrikula egitearekin batera, oinarri hauetara bildutako irizpide eta jokabide guztiak bere egiten dituela onartu eta aditzera ematen du izena emana duen azterketariak.

5. oinarria.– Deialdia burutzeaz.

5.1.– Matrikula-epea itxi eta hamar egun baliodunen epean emango du argitara HABEk www.habe.euskadi.eus atarian deialdi hau burutzeko maila bakoitzerako aurreikusitako egutegia: onartuen zerrenda argitaratzeko data, probak egiteko egunak eta lekuak, eta proben emaitzak jakinarazteko datak.

5.2.– HABEk azterketen egutegia eta azterketak egiteko tokiak egokituko ditu, betiere eskaera-kopurua eta azterketak egiteko behar diren baliabideak kontuan hartuta. Baldintza bi horiek aintzat hartuta, aukera egongo da azterketa bat baino gehiago egun eta ekitaldi bakarrera bateratzeko.

5.3.– Egiaztatze-prozesuan matrikula egin eta gero, azterketariak egiaztatze-proba egiteko egutegian ezarritako azterketa-data aldatu ahal izateko, inguruabar eragileak eman beharko dira, eta emandako egunean azterketariari proba egitea galarazten dion arrazoiak ustekabekoa eta ezinbestekoa beharko du izan. Halaber, azaldutako karia dagokion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko da, ezinbestez. HABEk gertaera hori berariaz ontzat emanez gero, proba egiteko eguna aldatzeko aukera eskainiko dio azterketariari. Horrelakoetan, data berriak egiaztatzegintzaren antolaketaren ardatzetara egokitu beharko du, ezinbestez.

5.4.– Azterketa-lekua aldatzeko eskabidea posta elektronikoz egingo da www.habe.euskadi.eus atarian finkatutako prozedurei jarraikiz, eskari hori egiteko arrazoiak azalduz eta, betiere, deialdiaren egutegian ezarritako epeetan.

6. oinarria.– Onartuen zerrenda.

Matrikula egiteko epea amaitu ondoren, HABEren zuzendari nagusiak argitaratuko du egiaztatze-proba hauetan parte hartzeko onartuen zerrenda eta azterketari bakoitzak www.habe.euskadi.eus atarian ikusi ahal izango du norberari dagokion matrikula zertan den.

7. oinarria.– Berariazko egoerak.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko azaroaren 23ko Aginduaren 16. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, egiaztatze-probetan parte hartu nahi duten eta egokitzapen jakinak behar dituzten azterketarien kasuan, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu HABEk, desgaitasunen bat duten azterketari horien aukera-berdintasuna bermatzeko; betiere, azterketaren edukia indargabetzeke edota eskatu beharreko gaitasun-maila murrizteke.

Gaitasun-proba berariazko behar horietara egokitu ahal izateko, azterketariak azterketaldirako matrikula egiteko garaian, HABEren lurralde-arduradunari egin beharko dio eskaera eta duen desgaitasuna agiri ofizialez zuritzeaz gain, eskatzen duen egokitzapena azalduko du (aulki, mahai edo ordenagailu berezia, entzungailuak, braille-sistema, etab.), kasuan kasuko antolaketa-moduaren arabera.

Eskari hauen aurrean, HABEk denbora nahiz baliabideak egokituko dizkio behar bereziak dituen azterketariari, betiere 2006ko ekainaren 9ko Orden/PRE/1822/2006 Aginduari edota gaitasun-probok izan egunean indarrean egon daitekeen arautegiari jarraikiz.

8. oinarria.– Gaitasun-proben ezaugarriak, antolamendu-modua, ebaluazio-irizpideak eta atalez ataleko kalifikazioa.

8.1.– Gaitasun-maila bakoitza ebaluatzeko prestatutako probek azterketariaren euskarazko gaitasun komunikatiboaren zenbatekoa eta nolakoa neurtuko dute: azterketariak euskaraz entzundakoa ulertzeko eta irakurritakoa bereganatzeko duen gaitasuna, batetik, eta euskaraz aditzera eman nahi dituen testuak ahoz zein idatziz egiteko duena, bestetik.

8.2.– HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuko Ebaluazio Atalak lau trebetasunak neurtzeko probak prestatuko ditu, II. eranskinean zehaztutakoa oinarri hartuz, eta Zerbitzuak berak aplikatuko ditu proba horiek, lurraldeka eta lurralde bakoitzean eremu bateratuan antolatuta, egutegian zehaztutako datetan.

8.3.– Maila bateko probak gainditzeko, 100 puntutik gutxienez 50 lortu beharko ditu azterketariak, II. eranskineko puntuazio-sistemari jarraikiz. Azterketariak maila gainditzeko azaldu beharreko hizkuntza-gaitasuna, HEOCaren «Ebaluazio-irizpideak eta eskalak» atalean, mailaz maila eta trebetasunez trebetasun zehazten diren ebaluazio-irizpideen balioespen-eskalako bigarren deskriptoreak adierazitakoa da. Maila bat gainditzeko, ikasleak lau trebetasunetako probak gainditu beharko ditu, aipatutako eranskinean jarritako irizpideak betez.

Ezinbesteko baldintza izango da irakurmen-proba gainditzea idazmen-proba zuzendua izateko.

Nolanahi ere, B1, B2, C1 eta C2 mailetako probetan azterketariak irakurmen-proban 9 puntu ateratzen baditu, idazmen-proba zuzendu egingo da, eta idazmen-proban gutxienez 16 puntu ateratzen baditu, konpentsatu egingo da irakurmen-probako kalifikazioa. Era berean, azterketariak entzumen-proban 9 puntu atera eta mintzamen-proban gutxienez 16 puntu ateratzen baditu, konpentsatu egingo zaio entzumeneko kalifikazioa.

Horrezaz gain, B1, B2 eta C1 mailetako idazmen-probako emaitzan 15 puntura iritsi ez, baina gutxienez 13 lortzen dituen azterketariak mintzamen-proban ateratako puntuekin konpentsatu ahal izango du puntu-gabezia hori, baldin eta mintzamen-proba gainditzeko gutxienekoa lortu eta idazmen-proba gainditzeko eskatzen den gutxienekora iristen bada mintzamen-proban lortutako soberakinarekin. Edozelan ere, maila horietan ezinbesteko baldintza izango da gutxienez 13 puntu ateratzea idazmen-proban, mintzamen-probara aurkeztu ahal izateko.

8.4.– Egiaztatze-prozesua bideratzeko jardunak, bestalde, gailu elektronikoek (telefono, ordenagailu, argazki-kamera, MP3 grabagailu, haririk gabeko entzungailu, irakurtresnadun ordulariak eta entzungai edo ikusgai diren edukietara sarbidea eskaintzen duten betaurrekoek) eskain dezaketen edukietarako sarbiderik izan gabe daude aurreikusita eta Interneterako konexiorik gabe.

8.5.– Idazmen-probetan, irakurgarria izango da idazketa eta ulergarria kaligrafia. Mintzamenekoetan, berriz, argi ahoskatu eta zuzen ebakiko dira hitzak.

8.6.– Probak egiterakoan, azterketariak ematen zaizkion jarraibideak zuzen eta egoki bete behar ditu.

9. oinarria.– Gaitasun-proben zuzenketa-prozesua.

9.1.– Hizkuntza-arauak eta euskalkiak.

Lau hizkuntza-trebetasunak neurtzeko azterketariek egindako probek Euskaltzaindiak indarrean dituen arauak beteko dituzte, eta, betiere, euskara-eredu landu eta jantzian emanak etorriko dira.

Ahozkotasuna neurtzeko probetan, azterketariak bere euskalkia erabiltzeko gaitasuna eta jariotasuna erakuts dezake, betiere, egitekoaren testuinguruari hala badagokio. Honelakoetan, aztertzaileek azterketarion gaitasun- eta jariotasun-maila hori aintzat hartu eta balioetsiko dute azken emaitza jartzean.

9.2.– Izengabetasuna.

Gaitasun-probak norenak diren jakin gabe zuzenduko dituzte aztertzaileek zein tutoreek, zuzenketa izengabea bermatzeko. Aztertzaileak ezin izango du berak izandako ikasleen gaitasun-probarik zuzendu. Horrelakorik gertatuz gero, aztertzaileak berak laga beharko du zeregin hori azterketaldiaren antolaketa-garaian. Mintzamena neurtzeko saioetan, ahalegina egingo da azterketaria bere irakasle ez diren beste aztertzaile batzuekin jartzeko, eta, irakaslea epaimahaian aztertzaile moduan aritzea saihestezina den kasuetan, azterketariei jakinaraziko zaie aztertzaile horrek ez duela jardun hori kalifikatuko eta ondoren beste aztertzaile batek kalifikatuko duela proba hori.

9.3.– Irakurmen- eta entzumen-proben zuzenketa.

Gaitasun-probaren atal hauen zuzenketa izendatutako aztertzaileen artean egingo da, II. eranskinera bildutako irizpideen arabera, eta emaitzak akta batera bilduko dituzte kalifikazio-proposamen gisa.

Irakurmen-proba eta idazmen-proba batera zuzenduko dituzte aztertzaileek eta entzumen-proba mintzamen-probarekin batera.

Azterketok, HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuak zaindu eta gordeko ditu.

9.4.– Idazmen-probaren zuzenketa.

a) Idazmen-proba, gutxienez, bina aztertzailek zuzenduko dute, eta irizpen arrazoitua emango dute adostutako kalifikazio-fitxan. Informazioa berariazko fitxa digital batera bilduko da, bertan jarritako kalifikazioak azterketariak argi eta egoki ulertzeko moduan.

b) Idazmen-proban eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoari dagokionez, aztertzaileak irizpideok beteko ditu eta ondoriozko kalifikazioa emango:

– Azterketariak eskatutako hitz-kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

– Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak baloratzerakoan, % 10 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, ondoren zehazten denaren arabera:

(Ikus .PDF)

Halaber, % 10 hitz baino gehiago falta zaizkion idazmen-proba horrela kalifikatuko da:

(Ikus .PDF)

c) Aztertzaileak idazmen-proba zuzendu ondoren, jarraibide hauei lotuko zaizkie:

– Bi aztertzaileen kalifikazioak proba gainditzeko behar diren gutxienekoak baino handiagoak direnean, Epaimahaiari bi aztertzaileek adosturiko emaitza proposatuko zaio, eta kalifikazio-fitxa bakarrean emango da irizpen arrazoitua.

– Bi aztertzaileen kalifikazioak proba gainditzeko behar diren gutxienekoetara iristen ez direnean, Epaimahaiari bi aztertzaileek adosturiko emaitza proposatuko zaio, eta kalifikazio-fitxa bakarrean emango da irizpen arrazoitua.

– Gutxienekoak bete diren ala ez erabakitzean bi aztertzaileak bat ez badatoz edo tutorea ohartzen bada kalifikazio-proposamena ez dela egokitzen mailako irizpideetara, hirugarren zuzenketa bideratuko da tutorearen eskutik. Horrelakoetan, tutoreak ofizioz ebaluatuko ditu probak, aztertzaileei emango die horren berri, eta irizpen arrazoitu propioa proposatuko dio Epaimahaiari.

d) Idazmen-proba berariazko aplikazio informatikoen bidez banatuko zaie aztertzaile zein tutoreei euskarri digitalean.

9.5.– Mintzamen-probaren zuzenketa.

a) Mintzamen-proba bina aztertzailek bideratu eta zuzenduko dute, eta kalifikazio-fitxa bakarrean emango dute irizpen arrazoitua. Informazioa berariazko fitxa digital batera bilduko da, bertan jarritako kalifikazioak azterketariak argi eta egoki ulertzeko moduan.

b) Gutxienekoak bete diren ala ez erabakitzean bi aztertzaileak bat ez badatoz, bigarren zuzenketa bideratuko da tutorearen eskutik. Tutoreak irizpen propioa eman eta gero, jarritako emaitzen proposamena Epaimahaiaren eskura jarriko du.

c) Mintzamen-proba guztiak grabatu egingo dira, zuzenketa-prozesuaren euskarri eta ikerketa-helburu zein aztertzaileen trebakuntzarako.

10. oinarria.– Gaitasun-proben emaitzak onartzea.

Epaimahaiek gaitasun-proben zuzenketan aztertzaile eta tutoreek egindako balorazioak aztertuko dituzte, eta probei dagozkien emaitzak onartu eta Azterketa Batzordeari igorriko dizkiote.

Jarraian, Azterketa Batzordeak emaitza guztiak HABEko zuzendariari aurkeztuko dizkio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko azaroaren 23ko Aginduaren 10.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

11. oinarria.– Gaitasun-proben emaitzak argitaratzea.

HABEk gaitasun-proben emaitzak argitaratuko ditu www.habe.euskadi.eus atarian, mailaz maila, egutegian zehaztutako datetan, emaitzok trebetasunez trebetasun adieraziz.

12. oinarria.– Ziurtagiriak.

Gaitasun-probak gaindituz mailaren bat egiaztatu duen azterketariak dagokion ziurtagiria eskuratzeko eskaria www.habe.euskadi.eus atariaren bitartez egin behar du. HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuak eskabidean eman helbidera igorriko dio ziurtagiria edo duplikatua, finantza-erakundeen bidez edo Internet erabiliz, dagokion tasa ordaindua duela frogatu ondoren.

Maila bakoitzeko agiria eskuratzeagatik, eskari-egunean indarrean dagoen tasa ordaindu beharko da, mailaren egiaztapena aurreko urteetan egin bada ere. Agirien eta duplikatuen tasen unean uneko zenbatekoak www.habe.euskadi.eus atariaren bidez jakinaraziko ditu HABEk.

13. oinarria.– Erreklamazioak eta gora jotzeak.

Egiaztatze-prozesu honetako interesdunak erreklamazioa jar dezake HABEren zuzendariaren aurrean onartuen zerrendaren aurka aurkezten denean, eta dagokion Epaimahaiaren aurrean, prozeduran edo puntuazioen zenbatzean edota emaitzetan nolabaiteko errakuntzarik gertatu dela uste badu; betiere, jarraian azaltzen diren datu zein agiriak aurkezten baditu:

– Erreklamatzailearen izen-deiturak eta jakinarazpenetarako helbidea.

– Nortasun-agiriaren zenbakia.

– Egiten duen eskaera edo erreklamazioa.

– Gertaera edo errakuntza hori izan dela erakusten duten agiriak edo frogak.

– Lurraldea, lekua, data eta egiaztatze-maila.

– Erreklamaziogilearen izenpea.

Erreklamazioak hiru egun baliodunen epean aurkeztu beharko dira, onartuei buruzko erabakia hartu edota proben emaitzak ezagutzera eman eta biharamunetik kontatzen hasita.

Interesdunek, halaber, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute HABEren zuzendari nagusiaren aurrean, azterketen behin betiko emaitzak argitaratu eta hurrengo hilabetean, edo, horrela dagokionean, aurkatutako egintza gertatu den egunetik aurrera. Errekurtsoak ebazteko, HABEren zuzendari nagusiak lurralde-arduradunari, mailaz mailako epaimahaiburuari edota Azterketa-Batzordeko buruari eska liezaieke errekurtsoaren mamiari buruzko txostena; txosten hori, gehienez, hamar eguneko epean emango dute. Halaber, deialdi honetan parte hartzen ez duen kanpoko adituren baten irizpena ere eska lezake.

Erreklamazioak zein gora jotzeko errekurtsoak HABEren Donostiako Erregistro Nagusira igorriko dira; honako helbide honetara: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a, 20018 Donostia. Horretarako, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 16. artikuluaren 4. paragrafoan ezarritako baliabideak erabil ahal izango dira.

Edozein modutan, erreklamazioek zein gora jotzeko errekurtsoek ez dituzte etengo deialdi honetan jasotako ohiko prozedurak eta egutegia.

14. oinarria.– Informazioa eta tramitazioa on line.

Deialdi honetan aurreikusitako prozeduren ondoriozko argitaratze eta jakinarazpenak www.habe.euskadi.eus atariaren bidez egingo dira, azterketen gaineko erreklamazioak eta Administrazioarekiko errekurtso eta gora jotzeen ebazpenei dagozkienak izan ezik.

Era berean, azterketariak www.habe.euskadi.eus ataria erabiliz gauzatuko ditu oinarri hauetan horrela xedatutako izapideak.

15. oinarria.– Espedienteak ikusteaz.

Idazmen-ataleko eta mintzamen-ataleko kalifikazio-orriak eta azterketariak egindako irakurmen- eta idazmen-probak ikusgai izango ditu azterketariak www.habe.euskadi.eus atarian, baita bere mintza-saioa entzungai ere.

16. oinarria.– Datu pertsonalen babesa.

Egiaztatze-deialdi honetan adierazitako datu pertsonalak eta egiaztatze-prozeduran sortzen direnak Europako Legebiltzarraren eta Batzordearen 2016/679 (UE) Erregelamenduak eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak araututakoaren arabera tratatuko dira, «Euskara-maila egiaztatzeko deialdi irekien kudeaketa» izeneko tratamendu-jardueretan, ondoren zehazten diren helburuetarako:

– Deialdi honetan aurreikusitako prozeduren kudeaketa.

– Euskararen ezagutza egiaztatzeko HABEren agirien erregistroan gordetzea, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2016ko azaroaren 23ko Aginduaren 19. artikuluak dioenari jarraikiz.

– Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratura emandako ziurtagiriak helaraztea, urriaren 16ko 222/2012 Dekretuak agintzen duen moduan, deialdi honetan gaitasun-maila egiaztatzen dutenen datuak. Erregistro horretan dauden datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Herri Administrazioen Hizkuntza Normalkuntzaren zuzendaria da. Bertan jasotako datu pertsonalen gaineko eskubideak Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu zuzendaritzaren aurrean gauzatu behar dira.

– HEOCaren araberako maila edo baliokideren bat egiaztatu duten ikasleei zuzendutako dirulaguntzen proposamena egitea, horretarako deialdia onartzen bada.

HABEren zuzendari nagusia izango da tratamenduaren administrazio-organo arduraduna.

Tratamendua beharrezkoa da legez ezarritako betebeharrak gauzatzeko.

Interesdunak bere datuak ikusteko, zuzentzeko zein ezabatzeko eskubidea izango du, baita haien tratamendua mugatzeko nahiz haren aurka egiteko, informazio gehigarrian adierazten den moduan.

Halaber, bere datuen tratamenduari buruzko informazio osagarria eskura dezake helbide honetan: http://www.habe.euskadi.eus/datu-pertsonalen-babesa-haben/s23-edukiak/eu

Egiaztatze-prozesua amaitu ondoren, lau trebetasunak neurtzeko egin probak prestakuntza eta ikerketarako erabili ahal izango dira, betiere datu pertsonalak bereizi ondoren, indarrean dagoen araudiak agintzen duen moduan.

17. oinarria.– Jarduerak isilpean gorde beharra.

Egiaztatze-deialdian parte hartuko duten aztertzaile, tutore, maila bakoitzeko epaimahaikide, Lurralde Batzordeetako kide, zein Azterketa Batzordeko kideen eta administrazio-langileen betebeharra da isilpean gordetzea, egiaztatzegintzari lotutako ezein eragileri buruz, beren egitekoen jardunean jakindako datu pertsonal, gertaera, ezagututako dokumentu, kalifikazio-proposamen, izandako eztabaida eta emandako egoerak.

II. ERANSKINA
2019. URTEKO DEIALDI IREKIAN B1, B2, C1 ETA C2 MAILAK EGIAZTATZEKO AZTERKETAK: EBALUAZIO-IRIZPIDEAK, EZAUGARRIAK, ANTOLAMENDU-MODUA ETA ATALEZ ATALEKO KALIFIKAZIOAK

1.– Ebaluazio-irizpideak.

B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatzeko azterketetan oinarri hartuko dira B1, B2, C1 eta C2 mailetako ebaluazio-irizpideak eta eskalak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren Aginduz 2015eko uztailaren 22an indarrean jarritako HEOCaren «Ebaluazioa» atalean jasotakoaren arabera.

2.– Maila bakoitzaren ezaugarriak, antolamendu-modua, eta atalez ataleko kalifikazioak.

B1 maila: erabiltzaile independentea

Entzumen-proba:

Azterketariak eguneroko bizitzako edo ohiko gaien inguruko testu grabatua entzungo du, eta ulertu duela frogatzeko zenbait egiteko burutu beharko ditu: ideia nagusia jaso, informazio garrantzitsua bereizi, xehetasun batzuk nabarmendu... Entzungaia testu luze bat izan liteke edo zenbait testu labur. Entzun aurretik, azterketariak galderak irakurtzeko denbora jakin bat izango du eta, entzungai-motaren arabera, grabazioak behin edo bitan entzuteko aukera izango du.

Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira, izan aurrez aurreko solasaldietatik jasotakoak (elkarrizketa sinpleak, ipuinak, gertaerak, errezetak...), izan komunikabideetatik jasotakoak (albiste laburrak, eguraldi-iragarpenak, kontaketak, iragarkiak...) eta HEOCean B1 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

Proba honek 20 puntu izango ditu denera, eta gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira.

Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da; eta betiere, 25 minutu ingurukoa.

Mintzamen-proba:

Probak hiru atal izango ditu:

a) Sarreran, azterketariak aztertzailearekin elkarrizketa motz bat izango du eta hainbat gairi buruzko galderei erantzungo die (norberaren ezaugarriak, familia, zaletasunak, lana, bidaiak...).

b) Jarraian, aurrez prestatutako gai bati buruzko ekintza komunikatibo bat gauzatuko du. Enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (azalpen laburra, pertsonen, gauzen zein tokien deskribapenak, kexa edo erreklamazioa...) eta B1 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

c) Bukatzeko, elkarrizketa izango du aztertzailearekin edo beste azterketari batekin elkarreraginean, emandako argazki bat oinarri hartuta.

Mintzamena neurtzeko irizpideak hauek izango dira: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egoki jardun duen; 2) azalpenean zein elkarreraginean diskurtsoa koherentea, argia eta ongi lotua den; 3) jarioduna eta ongi ahoskatua den; 4) aberatsa den eta 5) zuzen adierazi duen.

Proba honek, gehienez, 30 puntu izango ditu, eta gainditzeko 15 puntu beharko dira.

Azterketariak 10 minutu izango ditu bigarren atala prestatzeko eta 10 minutu inguru proba egiteko.

Irakurmen-proba:

Azterketariak, emandako testua edo testuak irakurri ondoren, zenbait egiteko burutu beharko ditu. Testuaren ulermen orokorra eta xehea eskatuko zaio, eta betiere, testutik informazioa ateratzea. Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira (lagunen gutunak, errezetak, ipuin eta kontaketa errazak, gai ezagunetako azalpen-testuak...), eta HEOCean B1 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

Proba honek 20 puntu izango ditu denera, eta gainditzeko 10 puntu lortu beharko dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko. Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da; eta betiere, 35 minutu ingurukoa.

Idazmen-proba:

Azterketariak, gutxienez, 140 hitzeko testu bat edo 100 inguruko bi testu idatziko ditu, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatuz. Probaren enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (mezu laburrak, pertsonen, tokien eta gauzen deskribapen laburrak, gutun pertsonalak, kontaketa laburrak, eskari-gutunak, aholkuak eta gomendioak, curriculum vitaea...), eta B1 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

Idazmen-proban eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoari dagokionez, aztertzaileak irizpideok beteko ditu eta ondoriozko kalifikazioa emango:

– Azterketariak eskatutako hitz-kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

– Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak baloratzerakoan, % 10 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, ondoren zehazten denaren arabera:

(Ikus .PDF)

Halaber, % 10a baino hitz gehiago falta zaizkion idazmen-proba horrela kalifikatuko da:

(Ikus .PDF)

Ekintza komunikatiboaren ebaluaziorako irizpide hauek hartuko dira kontuan: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egokitasuna; 2) koherentzia; 3) kohesioa; 4) aberastasuna eta 5) zuzentasuna.

Proba honek 30 puntu izango ditu gehienez, eta gainditzeko 15 puntu lortu beharko dira.

Probaren iraupena 60 minutukoa izango da.

Hitzak zenbatzeko, irizpideok erabiliko dira:

– Eskainitako izenburua ez da kontuan hartuko.

– Eskutitz zein inprimaki erako testuetan (ohar, e-posta, eskabide-orri...) hasierako agurretik hasi eta amaierako agurrean amaituko da kontatzen. Beraz, ez dira zenbatuko igorle zein hartzailearen datu hutsak (izen-abizenak, helbidea...). Datari dagokionez, lau hitz zenbatuko dira gehienez.

– Sortutako testuari erreparatuko zaio soilik. Beraz, proposaturiko egoera komunikatibotik hitzez hitz kopiatutako esaldiak ez dira kontuan hartuko.

Horrez gain:

– Hitz-elkarketak: hitz bakar bezala zenbatuko dira, kontzeptuak berak adierazten duen bezala.

– Araua bete gabe idatzitako hitzak zuzen idatzita baleude bezala zenbatuko dira.

– Zenbakiak hitz bakar bezala zenbatuko dira.

Antolaketa:

Azterketak lurraldeka eta lurralde bakoitzean barruti bateratuan egingo dira bi une ezberdinetan: lehenik, irakurmen-proba eta idazmen-proba egingo dira, hurrenez hurren, egun berean, eta ondoren, entzumen-proba eta mintzamen-proba.

Kalifikazioak, konpentsazioa, ponderazioa eta emaitzak:

a) B1 mailako proben kalifikazioak honela emango dira:

(Ikus .PDF)

b) Konpentsazioa:

Ezinbesteko baldintza izango da irakurmen-proba gainditzea idazmen-proba zuzendua izateko.

Nolanahi ere, idazmen-probako emaitzan 15 puntura iritsi ez, baina gutxienez 13 lortzen dituen azterketariak mintzamen-proban ateratako puntuekin konpentsatu ahal izango du puntu-gabezia hori, baldin eta mintzamen-proba gainditzeko gutxienekoa lortu eta idazmen-proba gainditzeko eskatzen den gutxienekora iristen bada mintzamen-proban lortutako soberakinarekin. Edozelan ere, ezinbesteko baldintza izango da gutxienez 13 puntu ateratzea idazmen-proban, mintzamen-probara aurkeztu ahal izateko.

Horrezaz gain, irakurmen-proban 9 puntu ateratzen baditu, idazmen-proba zuzendu egingo da, eta idazmen-proban gutxienez 16 puntu ateratzen baditu, konpentsatu egingo da irakurmen-probako kalifikazioa. Era berean, azterketariak entzumen-proban 9 puntu atera eta mintzamen-proban gutxienez 16 puntu ateratzen baditu, konpentsatu egingo zaio entzumeneko kalifikazioa.

c) Ponderazioa:

Idazmenari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taularen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 10; koherentzia, % 25; kohesioa, % 15; aberastasuna, % 20; eta zuzentasuna, % 30.

Mintzamenari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taularen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 10; koherentzia eta kohesioa, % 20; jariotasuna, % 25; aberastasuna, % 20; eta zuzentasuna, % 25.

d) Emaitzak:

Irakurmen-proba: Gai/Ez gai.

Idazmen-proba: Gai/Ez gai.

Entzumen-proba: Gai/Ez gai.

Mintzamen-proba: Gai/Ez gai.

Guztira: Gai/Ez gai.

B2 maila: erabiltzaile aurreratua

Entzumen-proba:

Azterketariak eguneroko bizitzako edo ohiko gaien inguruko hainbat testu grabatu entzungo ditu, eta ulertu duela frogatzeko zenbait egiteko burutu beharko ditu: ideia nagusia jaso, informazio garrantzitsua bereizi, xehetasun batzuk nabarmendu... Jakin ere jakin beharko du hizlariaren jarrera bereizten eta testuari dagozkion ondorioak ateratzen. Entzungaia testu luze bat izan liteke edo zenbait testu labur. Entzun aurretik, azterketariak galderak irakurtzeko denbora jakin bat izango du eta, entzungai-motaren arabera, grabazioak behin edo bitan entzuteko aukera izango du.

Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira, izan aurrez aurreko solasaldietatik jasotakoak (gertaerak, kronikak, azalpen didaktikoak, prozesuen deskribapenak...), izan komunikabideetatik jasotakoak (albisteak, elkarrizketak, dokumentalak, kantak, bertsoak...) eta HEOCean B2 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

Proba honek 20 puntu izango ditu denera, eta gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira.

Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da; eta betiere, 25 minutu ingurukoa.

Mintzamen-proba:

Probak hiru atal izango ditu:

a) Sarreran, azterketariak aztertzailearekin elkarrizketa motz bat izango du eta hainbat gairi buruzko galderei erantzungo die (norberaren ezaugarriak, familia, zaletasunak, lana, bidaiak, osasuna...).

b) Jarraian, aurrez prestatutako gai bati buruzko ekintza komunikatibo bat gauzatuko du. Enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (azalpena, argudiozko adierazpena, kexa edo erreklamazioa, gertaeren kontaketak, pasadizo barregarriak...) eta B2 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

c) Bukatzeko, elkarrizketa izango du aztertzailearekin edo beste azterketari batekin elkarreraginean, emandako argazki bat oinarri hartuta.

Mintzamena neurtzeko irizpideak hauek izango dira: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egoki jardun duen; 2) azalpenean zein elkarreraginean diskurtsoa koherentea, argia eta ongi lotua den; 3) jarioduna eta ongi ahoskatua den; 4) aberatsa den eta 5) zuzen adierazi duen.

Proba honek, gehienez, 30 puntu izango ditu, eta gainditzeko 15 puntu beharko dira.

Azterketariak 10 minutu izango ditu bigarren atala prestatzeko eta 10 minutu inguru proba egiteko.

Irakurmen-proba:

Azterketariak, emandako testua edo testuak irakurri ondoren, zenbait egiteko burutu beharko ditu. Testuaren ulermen orokorra eta xehea eskatuko zaio eta betiere, emandako testutik informazioa ateratzea. Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira (toki publikoetako instrukzio edo argibideak, hitzaldi baten laburpena, katalogoak, prospektuak eta agiri ofizialak, administrazioko idazkiak, bilera-aktak, egunkariko erreportajeak, lan-egitasmoak...), eta HEOCean B2 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

Proba honek 20 puntu izango ditu denera, eta gainditzeko 10 puntu lortu beharko dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da; eta betiere, 45 minutu ingurukoa.

Idazmen-proba:

Azterketariak, gutxienez, 200 hitzeko testu bat edo 150 inguruko bi testu idatziko ditu, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatuz. Probaren enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (administrazioko idazkiak, jakinarazpen-gutunak, erreportaje edo albiste baten laburpena, argudio-testu laburrak, biografiak...), eta B2 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

Idazmen-proban eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoari dagokionez, aztertzaileak irizpideok beteko ditu eta ondoriozko kalifikazioa emango:

– Azterketariak eskatutako hitz-kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

– Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak baloratzerakoan, % 10 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, ondoren zehazten denaren arabera:

(Ikus .PDF)

Halaber, % 10a baino hitz gehiago falta zaizkion idazmen-proba horrela kalifikatuko da:

(Ikus .PDF)

Ekintza komunikatiboaren ebaluaziorako irizpide hauek hartuko dira kontuan: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egokitasuna; 2) koherentzia; 3) kohesioa; 4) aberastasuna eta 5) zuzentasuna.

Proba honek 30 puntu izango ditu gehienez, eta gainditzeko 15 puntu lortu beharko dira.

Probaren iraupena 75 minutukoa izango da.

Hitzak zenbatzeko, irizpideok erabiliko dira:

– Eskainitako izenburua ez da kontuan hartuko.

– Eskutitz zein inprimaki erako testuetan (ohar, e-posta, eskabide-orri...) hasierako agurretik hasi eta amaierako agurrean amaituko da kontatzen. Beraz, ez dira zenbatuko igorle zein hartzailearen datu hutsak (izen-abizenak, helbidea...). Datari dagokionez, lau hitz zenbatuko dira gehienez.

– Sortutako testuari erreparatuko zaio soilik. Beraz, proposaturiko egoera komunikatibotik hitzez hitz kopiatutako esaldiak ez dira kontuan hartuko.

Horrez gain:

– Hitz-elkarketak: hitz bakar bezala zenbatuko dira, kontzeptuak berak adierazten duen bezala.

– Araua bete gabe idatzitako hitzak zuzen idatzita baleude bezala zenbatuko dira.

– Zenbakiak hitz bakar bezala zenbatuko dira.

Antolaketa:

Azterketak lurraldeka eta lurralde bakoitzean barruti bateratuan egingo dira bi une ezberdinetan: lehenik, irakurmen-proba eta idazmen-proba egingo dira, hurrenez hurren, egun berean, eta ondoren, entzumen-proba eta mintzamen-proba.

Kalifikazioak, konpentsazioa, ponderazioa eta emaitzak:

a) B2 mailako proben kalifikazioak honela emango dira:

(Ikus .PDF)

b) Konpentsazioa:

Ezinbesteko baldintza izango da irakurmen-proba gainditzea idazmen-proba zuzendua izateko.

Nolanahi ere, idazmen-probako emaitzan 15 puntura iritsi ez, baina gutxienez 13 lortzen dituen azterketariak mintzamen-proban ateratako puntuekin konpentsatu ahal izango du puntu-gabezia hori, baldin eta mintzamen-proba gainditzeko gutxienekoa lortu eta idazmen-proba gainditzeko eskatzen den gutxienekora iristen bada mintzamen-proban lortutako soberakinarekin. Edozelan ere, ezinbesteko baldintza izango da gutxienez 13 puntu ateratzea idazmen-proban, mintzamen-probara aurkeztu ahal izateko.

Horrezaz gain, irakurmen-proban 9 puntu ateratzen baditu, idazmen-proba zuzendu egingo da, eta idazmen-proban gutxienez 16 puntu ateratzen baditu, konpentsatu egingo da irakurmen-probako kalifikazioa. Era berean, azterketariak entzumen-proban 9 puntu atera eta mintzamen-proban gutxienez 16 puntu ateratzen baditu, konpentsatu egingo zaio entzumeneko kalifikazioa.

c) Ponderazioa:

Idazmen-probari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taularen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 13; koherentzia, % 24; kohesioa, % 17; aberastasuna, % 20; eta zuzentasuna, % 26.

Mintzamen-probari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taularen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 10; koherentzia eta kohesioa, % 20; jariotasuna, % 25; aberastasuna, % 20; eta zuzentasuna, % 25.

d) Emaitzak:

Irakurmen-proba: Gai/Ez gai.

Idazmen-proba: Gai/Ez gai.

Entzumen-proba: Gai/Ez gai.

Mintzamen-proba: Gai/Ez gai.

Guztira: Gai/Ez gai.

C1 maila: erabiltzaile gaitua

Entzumen-proba:

Azterketariak lagunarteko, lan-esparruko edota komunikabideetako gaien inguruko hainbat testu grabatu entzungo ditu, eta ulertu duela frogatzeko zenbait egiteko burutu beharko ditu: ideia nagusia jaso, informazio garrantzitsua eta xehetasunak bereizi eta nabarmendu... Era berean, informazioa eta iritzia bereizi edo ondorioak ere atera beharko ditu. Egiteko horiek jarduera-mota hauek erabiliz egingo dira: aukera anitzekoak, egia/gezurra erakoak, erantzun laburrekoak, esaldiak osatzekoak, taulak osatzekoak edo loturak egitekoak. Entzun aurretik, azterketariak galderak irakurtzeko denbora jakin bat izango du eta, entzungai-motaren arabera, grabazioak behin edo bitan entzuteko aukera izango du.

Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira (lan-prozedurak, iragarkiak, kantak eta bertsoak, erreportajeak, hedabideetako iruzkinak, eztabaidak, esketxak, antzezlanak...) eta HEOCean C1 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

Proba honek 20 puntu izango ditu, eta gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira.

Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da; eta betiere, 25 minutu ingurukoa.

Mintzamen-proba:

Probak bi atal izango ditu:

a) Aurrez prestatutako gai bati buruzko ekintza komunikatibo bat gauzatuko du. Enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (egoera psikologikoen, izaeren eta sentipenen deskribapenak, iruzkinak, jendaurreko adierazpenak, laburpenak, aholkuak, argibideak eta jarraibideak, balioespen eta kexuak, eztabaidak, galdeketak...) eta C1 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa). Egiteko hau prestatzeko testu-aipamenak, elementu grafikoak edo irudiak eman dakizkioke azterketariari.

Azterketariak 20 minutu izango ditu gaia prestatzeko, eta 5 minutuz hitz egitea eskatuko zaio aztertzaileen aurrean. Azterketaria gaia garatzeko eskemaz balia daiteke, baina ez da onartuko aldez aurretik prestatutako testurik irakurtzea. Aztertzaileek, tarteka, gaiaren inguruan egin ditzaketen galderei ere erantzun beharko die azterketariak.

b) Bat-bateko elkarrizketa izango du aztertzailearekin edo beste azterketari batekin argazki edo beste elementu grafikoez baliatuz. Bat-bateko elkarrizketak 10 minutu inguru iraungo ditu (azterketari bakoitzak 5 minutu).

Mintzamena neurtzeko irizpideak hauek izango dira: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egoki jardun duen; 2) azalpenean zein elkarreraginean diskurtsoa koherentea, argia eta ongi lotua den; 3) jarioduna eta ongi ahoskatua den; 4) aberatsa den eta 5) zuzen adierazi duen.

Proba honek, gehienez, 30 puntu izango ditu, eta gainditzeko 15 puntu beharko dira.

Irakurmen-proba:

Azterketariak, emandako testuak irakurri ondoren, zenbait egiteko burutu beharko ditu. Testuaren esanahi orokorra, ideia nagusiak nahiz bigarren mailakoak edo xehetasunak, edota espresuki testuan adierazten ez diren ideiak, hala nola komunikazio-xedea, idazlearen jarrera, ikuspuntua edo iritzia antzematea eskatuko zaio, besteak beste. Egiteko horiek jarduera-mota hauek erabiliz egingo dira: aukera anitzeko galderak, erantzun laburrekoak, egia/gezurra erakoak, testu-zatiei dagozkien ideiak aukeratu, lotura egokiak egin, testua ordenatu, laburtu, ideiak edota paragrafoak lotu. Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira (azalpen-artikuluak, alegiak eta kondairak, editorialak, lan-egitasmoak, lan-hitzarmenak, iritzi-artikuluak...), eta HEOCean C1 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

Bestalde, zenbait testu baliatuko dira azterketariaren sintaxiaren eta lexikoaren erabilera neurtzeko. Horretarako, honako jarduerei erantzutea eskatuko da: azpimarratutako hitzen sinonimoak jarri emandako testuan, aukera anitzekoen bidez lexikoa aukeratu, hitz eratorri eta elkartuak erabiliz testuak berridatzi, aukera anitzen bidez egitura sintaktikoak osatu, proposatutako esaldien baliokideak eman edota egitura koherenteak sortu testua osatzeko.

Proba honek 20 puntu izango ditu, eta gainditzeko 10 puntu lortu beharko dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da; eta betiere, 60 minutu ingurukoa.

Idazmen-proba:

Azterketariak, gutxienez, 300 hitzeko testu bat edo 180 inguruko bi testu idatziko ditu, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatuz. Probaren enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (azalpen-artikuluak, bilera-aktak, erabilera-gidak, iritzi-artikuluak, kontaketak eta ipuinak, lan-proposamenak, erreportaje edo albiste baten laburpena...), eta C1 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

Idazmen-proban eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoari dagokionez, aztertzaileak irizpideok beteko ditu eta ondoriozko kalifikazioa emango:

– Azterketariak eskatutako hitz-kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

– Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak baloratzerakoan, % 10 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, ondoren zehazten denaren arabera:

(Ikus .PDF)

Halaber, % 10a baino hitz gehiago falta zaizkion idazmen-proba horrela kalifikatuko da:

(Ikus .PDF)

Ekintza komunikatiboaren ebaluaziorako irizpide hauek hartuko dira kontuan: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egokitasuna; 2) koherentzia; 3) kohesioa; 4) aberastasuna eta 5) zuzentasuna.

Proba honek 30 puntu izango ditu gehienez, eta gainditzeko 15 puntu lortu beharko dira.

Probaren iraupena 90 minutukoa izango da.

Hitzak zenbatzeko, irizpideok erabiliko dira:

– Eskainitako izenburua ez da kontuan hartuko.

– Eskutitz zein inprimaki erako testuetan (ohar, e-posta, eskabide-orri...) hasierako agurretik hasi eta amaierako agurrean amaituko da kontatzen. Beraz, ez dira zenbatuko igorle zein hartzailearen datu hutsak (izen-abizenak, helbidea...). Datari dagokionez, lau hitz zenbatuko dira gehienez.

– Sortutako testuari erreparatuko zaio soilik. Beraz, proposaturiko egoera komunikatibotik hitzez hitz kopiatutako esaldiak ez dira kontuan hartuko.

Horrez gain:

– Hitz-elkarketak: hitz bakar bezala zenbatuko dira, kontzeptuak berak adierazten duen bezala.

– Araua bete gabe idatzitako hitzak zuzen idatzita baleude bezala zenbatuko dira.

– Zenbakiak hitz bakar bezala zenbatuko dira.

Antolaketa:

Azterketak lurraldeka eta lurralde bakoitzean barruti bateratuan egingo dira bi une ezberdinetan: lehenik, irakurmen-proba eta idazmen-proba egingo dira, hurrenez hurren, egun berean, eta ondoren, entzumen-proba eta mintzamen-proba.

Kalifikazioak, konpentsazioa, ponderazioa eta emaitzak:

a) C1 mailako proben kalifikazioak honela emango dira:

(Ikus .PDF)

b) Konpentsazioa:

Ezinbesteko baldintza izango da irakurmen-proba gainditzea idazmen-proba zuzendua izateko.

Nolanahi ere, idazmen-probako emaitzan 15 puntura iritsi ez, baina gutxienez 13 lortzen dituen azterketariak mintzamen-proban ateratako puntuekin konpentsatu ahal izango du puntu-gabezia hori, baldin eta mintzamen-proba gainditzeko gutxienekoa lortu eta idazmen-proba gainditzeko eskatzen den gutxienekora iristen bada mintzamen-proban lortutako soberakinarekin. Edozelan ere, ezinbesteko baldintza izango da gutxienez 13 puntu ateratzea idazmen-proban, mintzamen-probara aurkeztu ahal izateko.

Horrezaz gain, irakurmen-proban 9 puntu ateratzen baditu, idazmen-proba zuzendu egingo da, eta idazmen-proban gutxienez 16 puntu ateratzen baditu, konpentsatu egingo da irakurmen-probako kalifikazioa. Era berean, azterketariak entzumen-proban 9 puntu atera eta mintzamen-proban gutxienez 16 puntu ateratzen baditu, konpentsatu egingo zaio entzumeneko kalifikazioa.

c) Ponderazioa:

Idazmen-probari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taularen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 13; koherentzia, % 24; kohesioa, % 17; aberastasuna, % 20; eta zuzentasuna, % 26.

Mintzamen-probari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taularen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 10; koherentzia eta kohesioa, % 20; jariotasuna, % 25; aberastasuna, % 20; eta zuzentasuna, % 25.

d) Emaitzak:

Irakurmen-proba: Gai/Ez gai.

Idazmen-proba: Gai/Ez gai.

Entzumen-proba: Gai/Ez gai.

Mintzamen-proba: Gai/Ez gai.

Guztira: Gai/Ez gai.

C2 maila: erabiltzaile aditua

Entzumen-proba:

Entzumenaren ulermen-proban, azterketariak ulertu duela erakutsi behar du. Horretarako, bi testu bina aldiz entzungo ditu, euskara batuan nahiz euskalkietan; eta, ulertu duela frogatzeko, testu horiei buruzko 15 galderari erantzun beharko die.

Entzungaia maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle egokia izango da (hedabideetako iruzkina, ahozko iritzia, azalpena, mahai-ingurua, hitzaldia, komunikazioa, lan-egitasmoa...) eta HEOCean C2 mailan erabiltzaile adituaren esparrurako zedarritutako edukiez osatutakoa.

Eman beharreko erantzuna berariaz sortu behar da, eta ez dago jatorrizko testua besterik gabe errepikatzerik.

Entzumen-probak 20 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira.

Probaren iraupena: 60 minutu.

Mintzamen-proba:

Azterketariak, aztertzaileen aurrean, ordu-erdi lehenago adieraziko zaion ekintza komunikatiboa gauzatuko du. Enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (hitzaldia, komunikazioa, ahozko iruzkina...), C2 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa). Azterketariak matrikulatzean zehazturiko espezialitate akademiko edo teknikoaren ikuspegitik jorratuko du egokitu zaion ekintza komunikatiboa.

Mintzamena neurtzeko irizpideak hauek izango dira: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egoki jardun duen; 2) azalpenean eta elkarreraginean diskurtsoa koherentea, argia eta ongi lotua den; 3) jarioduna eta ongi ahoskatua den; 4) aberatsa den, eta 5) zuzen adierazi duen.

Proba honek, gehienez, 30 puntu izango ditu, eta gainditzeko 15 puntu beharko dira. Ezinbestekoa izango da irizpide guztietan nahikoa izatea.

Probaren iraupena: azterketariak 30 minutu izango ditu egitekoa prestatzeko eta 10 minutu inguru proba egiteko.

Irakurmen-proba:

Azterketariak, emandako testua irakurriko du eta ulertu duela frogatzeko 50-70 hitzetan laburbilduko du irakurritakoa, aldagai nagusiak adieraziz: zer esaten duen nork, zertarako, norentzat... Testua maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle egokia izango da (iritzi-artikulua, txostena, lan-egitasmoa, testu juridikoa, saiakera, editoriala, azalpen-artikulua...) eta HEOCean C2 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoa.

Irakurmena ebaluatzerakoan, kontuan hartuko da: 1) zer neurritan egin duen azterketariak agindu zaiona eta 2) egoki egin duen.

Proba honek 20 puntu izango ditu, eta gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira.

Iraupena, aldiz, eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da; eta betiere, 50 minutu ingurukoa.

Idazmen-proba:

Azterketariak, gutxienez, 400 hitzeko testu bat idatziko du, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatuz. Probaren enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (azalpen- edo iritzi-artikulua, komunikazioa, txostena, lan-proposamena, erreportajea, editoriala, hitzaurrea...), C2 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xedea edo asmo komunikatiboa). Azterketariak matrikulatzean zehazturiko espezialitate akademiko edo teknikoaren ikuspegitik jorratuko du egokitu zaion ekintza komunikatiboa.

Idazmen-proban eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoari dagokionez, aztertzaileak irizpideok beteko ditu eta ondoriozko kalifikazioa emango:

– Azterketariak eskatutako hitz-kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

– Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak baloratzerakoan, % 10 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, ondoren zehazten denaren arabera:

(Ikus .PDF)

Halaber, % 10a baino hitz gehiago falta zaizkion idazmen-proba horrela kalifikatuko da:

(Ikus .PDF)

Ekintza komunikatiboaren ebaluaziorako irizpide hauek hartuko dira kontuan: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egokitasuna; 2) koherentzia; 3) kohesioa; 4) aberastasuna eta 5) zuzentasuna.

Proba honek 30 puntu izango ditu gehienez, eta gainditzeko 15 puntu lortu beharko dira. Ezinbestekoa izango da irizpide guztietan nahikoa izatea.

Probaren iraupena 2 ordu eta 40 minutukoa izango da.

Hitzak zenbatzeko, irizpideok erabiliko dira:

– Eskainitako izenburua ez da kontuan hartuko.

– Eskutitz zein inprimaki erako testuetan (ohar, e-posta, eskabide-orri...) hasierako agurretik hasi eta amaierako agurrean amaituko da kontatzen. Beraz, ez dira zenbatuko igorle zein hartzailearen datu hutsak (izen-abizenak, helbidea...). Datari dagokionez, lau hitz zenbatuko dira gehienez.

– Sortutako testuari erreparatuko zaio soilik. Beraz, proposaturiko egoera komunikatibotik hitzez hitz kopiatutako esaldiak ez dira kontuan hartuko.

Horrez gain:

– Hitz-elkarketak: hitz bakar bezala zenbatuko dira, kontzeptuak berak adierazten duen bezala.

– Araua bete gabe idatzitako hitzak zuzen idatzita baleude bezala zenbatuko dira.

– Zenbakiak hitz bakar bezala zenbatuko dira.

Antolaketa:

Azterketak lurraldeka eta lurralde bakoitzean barruti bateratuan egingo dira bi une ezberdinetan: lehenik, irakurmen-proba eta idazmen-proba egingo dira, hurrenez hurren, egun berean, eta ondoren, entzumen-proba eta mintzamen-proba.

Kalifikazioak, konpentsazioa eta emaitzak:

a) C2 mailako proben kalifikazioak honela emango dira:

(Ikus .PDF)

b) Konpentsazioa:

Ezinbesteko baldintza izango da irakurmen-proba gainditzea idazmen-proba zuzendua izateko.

Nolanahi ere, azterketariak irakurmen-proban 9 puntu ateratzen baditu, idazmen-proba zuzendu egingo da, eta idazmen-proban gutxienez 16 puntu ateratzen baditu, konpentsatu egingo da irakurmen-probako kalifikazioa. Era berean, azterketariak entzumen-proban 9 puntu atera eta mintzamen-proban gutxienez 16 puntu ateratzen baditu, konpentsatu egingo zaio entzumeneko kalifikazioa.

c) Emaitzak:

Irakurmen-proba: Gai/Ez gai

Idazmen-proba: Gai/Ez gai

Entzumen-proba: Gai/Ez gai

Mintzamen-proba: Gai/Ez gai

Guztira: Gai/Ez gai


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana