Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2019ko martxoaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

CENTRO KURSAAL - KURSAAL ELKARGUNEA S.A.
1471

IRAGARKIA, eszenatokiko arduradun bat kontratatzeari buruzkoa.

Centro Kursaal-Kursaal Elkargunea S.A.k lanpostu hau bete behar du:

– Eszenatokiko arduraduna.

Operazio burua nagusi duela, Kursaalen egiten diren ikuskizun eta kontzertuen antolaketaz, zuzendaritzaz eta muntaketaren koordinazioaz arduratuko da. Eszenatokiko egoeraren arduradun izango da eta sekzio ezberdinetako arduradunak (makineria, argiztapena, ikus-entzunezkoak) eta konpainia gonbidatuak koordinatuko ditu. Lan prebentzioko segurtasun araudia bete dadila zainduko du eta muntatzen diren igogailu guztien segurtasun mekanikoaren ardura hartuko du.

Hautagaiek gutxienez erdi-mailako heziketa, batxilergoa edo antzekoa egiaztatu behar dute, eta lanpostu berdinean edo antzekoan esperientzia frogatu beharko dute, baita eszenatokiko makinerian eta argiztapenean ezagutza solidoak egiaztatu ere. Soinu-ekipoetan trebakuntza baloratuko da. Antolamendu eta lidergo gaitasuna izan beharko dute. Ezinbestekoa izango da euskara jakitea eta ingelesez komunikatzeko gai izatea.

Interesa duten pertsonek 15 egun naturaleko epean LKSren webguneko (www.lks.es) Lan Eskaintzen atalean izena eman edo helbide honetan sartu eta CVa atxiki beharko dute: http://lks.epreselec.com/ –Lan Eskaintzak–.

Aurrez aukeratutako hautagaiei bakarrik erantzungo zaie.

Donostia, 2019ko martxoaren 13a.

Zuzendari gerentea,

IKER GOIKOETXEA MENDOZA.


Azterketa dokumentala