Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2019ko martxoaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1458

EBAZPENA, 2019ko martxoaren 8koa, HABEren zuzendari nagusiarena, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean zedarritutako komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko 2019. urteko probetarako aztertzaileak izendatzeko dena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak, 2016ko azaroaren 23ko Aginduaren bidez, HEOCen zedarritutako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskuratzeko prozedurak ezarri zituen, eta aipatu aginduaren 5. artikuluaren babesean, HABEren zuzendari nagusiak, 2018ko azaroaren 12ko Ebazpenaren bidez, aurtengo egiaztatze-deialdiak egin zituen.

Geroago, 2019ko otsailaren 13ko Ebazpenaren bidez, komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko proben Azterketa Batzordeko kideak, jarraipen-batzorde teknikoko kideak, epaimahaiak, tutoreak, lurralde-arduradunak eta lurralde-batzordeak izendatu zituen, proba horien antolaketa- eta didaktika-alorreko lanei ekin ziezaieten.

Beraz, 2016ko azaroaren 23ko Aginduan xedatutakoari jarraikiz, eta 2019an egingo diren HABEren deialdiak gauzatzeko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean aipatzen diren pertsonak mailaz mailako aztertzaile izendatzea, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean zedarritutako mailak egiaztatzeko 2019an izango diren HABEren deialdietako entzumen-, irakurmen-, idazmen- eta mintzamen-probak zuzendu eta kalifikatzeko.

Deialdi hauetan matrikulatuen kopuruak egindako aurreikuspenak gaindituko balitu, HABEren Ebaluazio-atalburuak zenbait aztertzaile mailaz alda lezake, beharrei egoki erantzun ahal izateko.

Bigarrena.– Interesdunei jakinaraztea administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka egiteko gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Donostia, 2019ko martxoaren 8a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala