Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2019ko martxoaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1456

EBAZPENA, 2019ko martxoaren 11koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako hau zuzentzen duena: Ebazpena, 2018ko abenduaren 18koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko 2019rako laguntzen deialdia argitaratzen baita. Lehen Aukera programa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak hau ezartzen du: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».

Era horretako akatsak aurkitu dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 2018ko abenduaren 18ko Ebazpenean, zeinaren bidez gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko 2019rako laguntzen deialdia argitaratzen baita (Lehen Aukera programa). Zehazki, 2018ko abenduaren 28ko Euskal Herriko Aldizkarian argitaratu zen, 249. zenbakian, eta honako hauek zuzendu behar dira:

–2018/6380 orrialdean (34/7), 7. artikuluaren 1.a) atalean:

Hau esaten duen lekuan:

a) Enpresak egingo du zuzenean, enpresa horrek Euskal Autonomia Erkidegoan duen zentroren batean prestakuntza-aldia amaitu duten gazteak izanez gero, bai prestakuntza dualaren formula baliatuta (hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako tituluren bat lortzeko prestakuntza baldin bada), bai enpresetan prestakuntza-aldia egiteko 2019rako bekak emateko Eusko Jaurlaritzaren programaren baten babesean (hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako tituluren bat lortzeko edo unibertsitate-esparrutik lan-esparrurako trantsizioa egiteko). Titulua 2019an eskuratu duten gazteak kontratatu beharko dira.

Hau esan behar du:

a) Enpresak egingo du zuzenean, enpresa horrek Euskal Autonomia Erkidegoan duen zentroren batean prestakuntza-aldia amaitu duten gazteak izanez gero, bai prestakuntza dualaren formula baliatuta (hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako tituluren bat lortzeko prestakuntza baldin bada), bai enpresetan prestakuntza-aldia egiteko 2018-2019 kurtsorako bekak emateko Eusko Jaurlaritzaren programaren baten babesean (hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako tituluren bat lortzeko edo unibertsitate-esparrutik lan-esparrurako trantsizioa egiteko). Titulua 2018tik aurrera eskuratu duten gazteak kontratatu beharko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 11.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.


Azterketa dokumentala