Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2019ko martxoaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
1455

IRAGARKIA, Arkitektura Zerbitzuko buruaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialaren (33. zk.), 2019ko martxoaren 18koan argitaratutakoan, deialdia argitaratu zen Arkitektura Zerbitzuko buruaren lanpostua izendapen askearen sistemaren bidez betetzeko.

Interesa dutenek Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendu behar dizkiote eskaerak, eta aurkeztuko dituzte Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean edo urriaren 1eko 39/2015 Legeak, herri administrazioen araubide juridikoaren eta prozedura erkidearenak, 16.4 artikuluan xedatzen dituen bideetako edozeinetatik. Horretarako, hamabost egun baliodun izango dituzte, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 7a.

Giza Baliabideen Zerbitzuaren burua,

LOURDES MARTÍNEZ DE LAGOS MANZANA.


Azterketa dokumentala