Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2019ko martxoaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1288

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 144/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 144/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Basilisa Santaolalla Ruiz.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Nancy Buensidi Nsoki.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2019-02-25ean. Hona hemen epaitza:

15/2019 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 22a.

Nik, M.ª Teresa Trinidad Santosek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko eta Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaileak, ikusi ditut 144/2018 hitzezko judizioaren autoak. Hona hemen alderdiak: batetik, demandatzaile gisa, Basilisa Santaolalla Ruiz, bere izenean eta ordezkaritzan eta letraduaren laguntzarik gabe, eta, bestetik, demandatu gisa, Nancy Buensidi Nsoki, auzi-ihesean. Horiek horrela, epai hau ematen dut:

EPAITZA

Ezesten dut Basilisa Santaolalla Ruizek Nancy Buensidi Nsokiren aurka aurkeztutako demanda.

Demandatua kostuak ordaintzera kondenatzen da.

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen (Araba), bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita bostean.

Nancy Buensidi Nsoki demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala