Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2019ko martxoaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1286

EDIKTUA, 740/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 740/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: BK Consulting Abogados & Asesores SA.

Abokatua: Daniel Fraile Corujo.

Prokuradorea: Sebastian Izquierdo Arroniz.

Demandatua: Logistica Zeebra Comercial SL.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2019-02-25ean. Hona hemen epaitza:

87/2019 epaia, 2019ko otsailaren 25ekoa, 740/2018 hitzezko judizioaren prozeduran emana. Prozedura horretan, hauek izan dira alderdiak: batetik, demandatzaile gisa, BK Consulting Abogados & Asesores SA, Izquierdo prokuradore zuela; bestetik, demandatu gisa, Logistica Zeebra Comercial SL (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe). Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura. Epai horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Logistica Zeebra Comercial SL demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala