Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2019ko martxoaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1281

EDIKTUA, 1706/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Donostiako Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian, 1706/2017 hitzezko judizioa bideratu da, Maria Lourdes Ormazabal Garmendiak eskatuta, Pablo Ibrahin Chamali Hannaren aurka. Prozedura horretan epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

560/2018 EPAIA

Epailea: Daniel Sanchez De Haro.

Lekua: Donostia.

Eguna: bi mila eta hamazortziko maiatzaren hamabosta.

Alderdi demandatzailea: Maria Lourdes Ormazabal Garmendia.

Abokatua: Maria De La Peña Berraondo.

Prokuradorea: Ines Perez-Arregui De Codes.

Alderdi demandatua: Pablo Ibrahin Chamali Hanna.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: hitzezko judizioaren demanda.

EPAITZA

Epaileak honako hau erabaki du: baiesten dut María Lourdes Ormazabal Garmendiak Pablo Ibrahin Chamali Hannaren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztu duen demanda, eta, horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 3.664,60 euro gehi legezko interesak (ordainketa egin artekoak) eta prozesuko kostuak ordaintzera.

Epai honen aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke Gipuzkoako Probintzia Auzitegian hogei eguneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Prozedura Zibilaren Legearen 561.3 artikuluan 455. eta hurrengo artikuluak direla-eta xedatutakoari jarraikiz.

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (2812 0000 03 1706 17). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta Epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut nik, Daniel Sánchez De Harok, Donostiako Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu naizenak.

Pablo Ibrahin Chamali Hanna demandatuari jakinarazpena behar bezala egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Donostian, bi mila eta hamazortziko urriaren hogeita hamaikan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala