Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2019ko martxoaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 13 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1279

EDIKTUA, 114/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

Fede ematen dut: antolaketarako eginbidea eman da, 2019ko urtarrilaren 24an, epaitegi honetan bideratutako 114/2018 hitzezko judizioan.

Ez dakigu zer helbide duen prozedurako alderdi honek: Justo Gorrochategui Merino, eta Jose Gorrochategui Oronozen eta Josefa Merino Hojalateroren jaraunspen jasogabea. Hori dela eta, ediktu honen bidez, 2019-01-24ko epaia jakinarazten da, eta, aditzera ematen da, halaber, ebazpen judizial horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, organo honetako bulego judizialean.

Ediktu honek betetzen ditu Justizia Administrazioan izaera pertsonaleko datuak babesteko irizpideak. Irizpide horiek honako arau hauetan ezarrita daude: Botere Judizialaren Lege Organikoaren 236.bis artikulua eta ondorengoak; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB), Datu pertsonalak tratatzeari eta datu horiek aske zirkulatzeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 95/46/EE Zuzentaraua, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrari buruzkoa, indargabetzen duena.

Justo Gorrochategui Merinori eta Jose Gorrochategui Oronozen eta Josefa Merino Hojalateroren jaraunspen jasogabeari behar bezala jakinarazteko balio dezan, ez baitakigu zer helbide duten, ediktu hau eman eta sinatzen dut. Ediktua organo judizial honen iragarki-taulan argitaratuko da. Prozedurako alderdi horri ohartarazten diot, gainera, hurrengo jakinarazpenak ebazpenaren edo zedularen kopia bat iragarki-taula horretan argitaratuz egingo direla, eta ondorio guztiak izango dituztela.

Bilbao, 2019ko urtarrilaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala