Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2019ko martxoaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
1277

IRAGARKIA, 99/2019 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu izanari buruzkoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 47.1 artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela:

Errekurtsoaren zenbakia: 99/2019.

Sekzioa: 3. sekzioa

Errekurtsoa aurkeztu zen eguna: 2019-02-04

Errekurtsogilea: Cooperativas Agro-Alimentarias de España U. de Coop.

Aurkaratutako jarduera gauzatu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.

Aurkaratutako jarduera: 165/2018 Dekretua, 2018-11-20koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailarena, langilerik gabeko instalazioek C ibilgailuentzako erregaiak eta motor-erregaiak txikizka saltzeko bete behar dituzten eskakizunei buruzkoa.

Bilbao, 2019ko otsailaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala