Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2019ko martxoaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1261

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 28koa, Garraio Plangintzaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoan kalitatezko kudeaketarako eta ingurumenaren kudeaketarako sistemak ezartzeko laguntza-programa bat ezartzen duen 2018ko maiatzaren 16ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda argitara ematen duena.

Dirulaguntzak emateko jardunean errespetatu behar den publizitate-printzipioa betetzeko, 2018ko maiatzaren 16ko Aginduak 9.3 artikuluan xedatzen duenez, dirulaguntza guztiak emandakoan onuradunen eta emandako diru kopuruaren zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Hortaz, aurreko lerroaldean zehaztutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoan teknologia berrien eta segurtasunaren sistemak ezartzeko laguntza-programa bat ezartzen duen Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko maiatzaren 16ko Aginduan aurreikusitako laguntzak, Garraio Plangintzaren zuzendariak bere eskumenak erabiliz eman dituen ebazpenen arabera, zeini eman zaien argitara ematea. Onuradunen zerrenda eta emandako diru kopurua ebazpen honekin batera doa, eranskin gisa.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 28a.

Garraio Plangintzaren zuzendaria,

JANIRE BIJUESCA BEDIALAUNETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala