Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2019ko martxoaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1237

AGINDUA, 2019ko otsailaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Arrasateko (Gipuzkoan) Mondragon Goi Eskola Politeknikoa – J. M.ª Arizmendiarrieta S. Coop. Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena.

Aztertu da Mondragon Goi Eskola Politeknikoa – J. M.ª Arizmendiarrieta S. Coop. ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola, Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Ikusi dira arau hauek: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); ekainaren 23ko 1581/2011 Errege Dekretua, zeinaren bidez Automatizazio eta Robotika industrialeko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen baita eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen baitira (azaroaren 4ko BOE), eta azaroaren 27ko 254/2012 Dekretua, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen baita aipatutako tituluari dagokion curriculuma (otsailaren 25eko EHAA) eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da, 2019-2020 ikasturterako:

Kode zenbakia: 20002803.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: Mondragon Goi Eskola Politeknikoa – J.M.ª Arizmendiarrieta, S. Coop.

Titularra: Jose Arizmendiarrieta Eskola Politeknikoa Sociedad Cooperativa.

Helbidea: Loramendi 4.

Udalerria: Arrasate.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

– «Automatizazioa eta robotika industriala» Goi-mailako heziketa-zikloa emateko.

– «Sareko informatika-sistemen administrazioa» Goi-mailako heziketa-zikloa kentzeko.

Ikastetxearen osaera Lanbide Heziketako irakaskuntzarako:

– Lanbide-heziketa:

● Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika:

○ Automatizazioa eta robotika goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

● Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa:

○ Fabrikazio mekanikoko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzea goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

● Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak:

○ Sareko informatika-sareen goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak:

○ Mekatronika industriala goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 25a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala