Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2019ko martxoaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1223

84/2019 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari kudeatzailearena. Honen bidez, lau urterako izendatu da, aldi baterako, luzatzeko aukerarekin, Adolfo Lopez de Munain Arregui jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostia Unibertsitate Ospitaleko zerbitzu sanitarioko buru, espezialitate honetan: Neurologia.

Martxoaren 12ko 326/2018 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko zerbitzu sanitarioko buruaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko, espezialitate honetan: Neurologia.

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Adolfo Lopez de Munain Arregui jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko zerbitzu sanitarioko buru, espezialitate honetan: Neurologia

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Adolfo Lopez de Munain Arregui jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko zerbitzu sanitarioko buru izendatzea aldi baterako, espezialitate honetan: Neurologia.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, eta aldi baterakoa izango da luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta ondorioetarako data hau izango da: 2019ko otsailaren 1a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Donostialdea ESIari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2019ko otsailaren 1a.

Donostialdea ESIko zuzendari kudeatzailea.
E (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Pertsonaleko zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala