Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2019ko martxoaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

IRUNGO UDALA
1219

IRAGARKIA, Garaiar kaleko Hiri Antolamenduko Plan Bereziari buruzkoa.

Gaia: 2016PLES0003 espedientea, Garaiar kaleko Hiri Antolamenduko Plan Bereziari buruzkoa:

Udal Batzarrak, bi mila eta hemeretziko urtarrilaren hogeita bostean eginiko bilkuran, honako akordio hau hartu zuen eta honela dio bere xedapen zatiak:

«1.– Garaiar kaleko hiri antolamenduko plan berezia behin betiko onartzea.

2.– Dokumentazio hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea:

a) Ebazpen hau, Plana behin betiko onartzen baitu, eta Udalak Plan Bereziaren eduki osoa jarriko duen helbide elektronikoa.

b) Ingurumen txosten estrategikoa argitaratu den aldizkariaren erreferentzia.

3.– Aurreko erabakiak aipatzen duen plan berezia Gipuzkoako Foru Aldundiari helaraztea, argitaratu aurretik Gipuzkoako Hirigintzaren Plangintzaren Erregistroan sartzeko.

Plana indarrean sartzeko ondorioetarako, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 88. artikuluak arautzen dituen ondorioak izan ditzan, Plana behin betiko onartzeko erabakiaren eta hirigintza arauen eduki osoa Gipuzkoako Lurralde Historikoko aldizkari ofizialean argitaratuko da, dagokion hirigintza plana aipatutako erregistroan sartu dela adierazita.

Plana behin betiko onartzeko erabakia, gainera, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zabalkunderik handieneko egunkari(et)an argitaratuko da.

4.– Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio bideari. Aukeran, berraztertze errekurtsoa jarri ahalko da beronen aurka, administrazioarekiko auzi errekurtsoaren aurretik, hilabetean erabakia jakinarazi eta biharamunetik, edo, bestela, zuzenean aurkaratu ahalko da erabakia, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabetean erabakia jakinarazi eta biharamunetik. Gainera, egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso aurkeztu ahalko da.

– Ebazpen hori zein Plan Bereziaren eduki osoa herritarren eskura daude ondorengo helbide elektronikoan:

Klikatu hemen: http://www.irun.org/cod/obras/fichaexpo.aspx?idioma=2&clave=245&tipo=1

– Ingurumen Administrazioko Zuzendaritzaren 2018ko azaroaren 22ko ebazpena, Garaiar kaleko lurzatien Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren ingurumen txosten estrategikoa egitekoa dena, 2018ko abenduaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (236 zenbakian) argitaratuta dago.

Eta hau argitaratzen da Ingurumeneko Ebaluazio Estrategikoari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeko 31 eta 32 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Irun, 2019ko otsailaren 6a.

E Alkatearena.

HIRIGINTZAKO TEKNIKARIA.


Azterketa dokumentala