Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2019ko martxoaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL FINANTZA ERAKUNDEA
1218

IRAGARKIA, Brexitaren eragina hartuko duten enpresei laguntzeko finantzaketa-lerroari buruzkoa.

Finantzen Euskal Institutuak (Ogasun eta Finantza Sailari atxikitako zuzenbide pribatuko erakunde publikoa) iragartzen du finantzaketa-lerro bat abian jarri duela Brexitaren eragina hartuko duten enpresei laguntzeko.

Finantzaketa-lerro horren xedea izango da finantzaketa erraztea Erresuma Batuarekin merkataritza-harremanak dituzten, euren bezeroen eta hornitzaileen artean Erresuma Batuarekin merkataritza-harremanak dituzten edo euren jarduera edo bertatik sortutako transakzio ekonomikoek brexit prozesuaren eragina har dezaketen enpresa txiki eta ertainei. Elkargi EBBren abala izatea betebeharra izango da.

Ezaugarriei eta eskabidea betetzeko prozedurari buruzko informazio orokorra «www.ivf-fei.euskadi.eus» eta «www.elkargi.es» web-orrietan dago kontsultagai.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 28a.

Finantzen Euskal Institutuko zuzendari nagusia,

JOSU IÑAKI GARAY IBÁÑEZ DE ELEJALDE.


Azterketa dokumentala