Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2019ko martxoaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1211

EBAZPENA, Lan eta Justizia Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Osakidetzako garbiketa-zerbitzuaren enpresa esleipendunen sektore bakarreko hitzarmen bakarreko soldata-taulak onartzen dituen akordioa erregistratu, argitaratu eta gordailutzea (hitzarmen-kodearen zenbakia: 86002115012003).

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2019ko otsailaren 5ean, batzorde paritarioak REGCONen aurkeztu du Osakidetzako garbiketa-zerbitzuaren enpresa esleipendunen sektore bakarreko hitzarmen bakarreko soldata-taulak onartzen dituen akordioari buruzko nahitaezko dokumentazioa.

Bigarrena.– Akordio hori 2019ko otsailaren 4an izenpetu zuen Osakidetzako garbiketa-zerbitzuaren enpresa esleipendunen hitzarmen kolektiborako batzorde paritarioak.

Hirugarrena.– Akordio partzial hori sinatu dutenek pertsona bat izendatu dute akordioa erregistratu eta argitaratzeko.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Lan-agintaritza honi dagokio Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90.2 eta 3. artikuluetan aurreikusitako eskumena, urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua (2015-10-24ko BOE), betiere bat etorrita Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuarekin, zeinaren 16. artikuluan sortzen baita Lan eta Justizia Saila eta lehen xedapen iragankorrean ezartzen baitu erregelamendu organikoak indarrean daudela. Aplikagarriak dira, halaber, apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuaren 11.1.i) artikulua, urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuari dagokionez, eta maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua, Hitzarmen kolektiboen erregistroari buruzkoa.

Bigarrena.– Izenpetutako akordioak Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategineko 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Akordioa Euskadiko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena.– Akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 18a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

Yolanda Zarandona Gutierrezek, Osakidetzako garbiketa-zerbitzuaren enpresa esleipendunen Hitzarmen Kolektiborako Batzorde Paritarioak emandako baimenaz baliaturik, honako hau

Adierazten du: Batzorde horrek, 2019ko otsailaren 4an, besteak beste jarraian azaldutako gaia aztertu zuen, UGTk eskatuta, eta hona hemen hartutako erabakia, bileraren aktatik hitzez hitz hartua:

Egindako galdera: Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren 146/2018 Ebazpena argitaratu da, eta, han dago xedatuta EAEko Administrazioaren zerbitzuan diharduten langileen ordainsarien 2018ko igoerak onartzen dituen akordioa eman behar dela argitara, hau da, 2017ko urteko ordainsari osoen % 1,5, 2018ko urtarrilaren 1etiko ondorioekin, eta % 1,75, 2018ko uztailaren 1eko ondorioekin. Horrenbestez, batzordeari eskatzen zaio hitzarmen kolektiboaren soldata-taulak eguneratzeko.

Batzordearen ebazpena: Batzordeak, aho batez, honako erabaki hau hartu du:

Onartu egiten dira Osakidetzako garbiketa-zerbitzuaren enpresa esleipendunen sektoreko hitzarmen bakarreko soldata-taulak (akta honi erantsi zaizkio I. eta II. eranskinetan, izenpetuta). Taula horietan, soldata-kontzeptuak eguneratuta ageri dira, % 1,5eko igoera aplikatuta, 2018ko urtarrilaren 1etiko ondorioekin, eta, % 1,75ekoa, 2018ko uztailaren 1eko ondorioekin, betiere EAEko Administrazioaren zerbitzuan diharduten langileen 2018ko ordainsariak igotzeko Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiarekin bat etorriz.

Soldata-taulak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen direnetik aurrera gauzatuko dira ordainketak.

Eta hala ziurtatzen du, dagozkion ondorioak izan ditzan, Bilbon, 2019ko otsailaren 4an.

2018ko soldata-taulak (urtarriletik ekainera)
A) Soldatak
(Ikus .PDF)

(*) Ospitaleratze-plusa hamabi hilekotan ordainduko da.

B) Osagarriak
(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

2018ko soldata-taulak (uztailetik abendura)
A) Soldatak
(Ikus .PDF)

(*) Ospitaleratze-plusa hamabi hilekotan ordainduko da.

B) Osagarriak
(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala