Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2019ko martxoaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1207

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 8koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita jendaurrean jarri dela NBBF eta LGNEF funtsen kontura 2018an esleitu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen bitartez ordaindutako laguntzen informazioa.

Administrazioaren dirulaguntzen jardueran nagusi izan behar duen publikotasun-printzipioa betetze aldera, eta kontuan hartuta 2018. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak onuradun askori ordaindu dizkiela –eta banan-banan jakinarazi– NBBF eta LGNEF funtsen kontura finantzaturiko dirulaguntzak, ebazpen honen bidez jakinarazten da jendaurrean jarri direla dirulaguntza horien inguruko datuak.

Datuen publikotasuna 1306/2013 eta 908/2014 (EB) Erregelamenduetan ezarritako irizpideen arabera egingo da.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

2018an NBBF eta LGNEF funtsen kontura esleitu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen bitartez ordaindutako laguntzen onuradunen datuak interneteko http://www.euskadi.eus/erakunde-ordaintzaileak-izapidetutako-ordainketak/web01-a2nekabe/eu/ helbidean jendaurrean jarri direla jakinaraztea.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 8a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria ez dagoenez, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2011 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren arabera.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

IRMA MARIA BASTERRA UGARRIZA.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.


Azterketa dokumentala