Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2019ko martxoaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO UDALA
1206

IRAGARKIA, Donostiako Kirol Patronatuan teknikari laguntzaileen 21 lanpostu lehiaketa-oposizio bidez txanda librean betetzeko deialdiari buruzkoa.

Donostiako Kirol Patronatuko gerenteak teknikari laguntzaileen 21 lanpostu lehiaketa-oposizio bidez txanda librean betetzeko deialdia egiten du. Lanpostu horiek Administrazio Bereziko eskalakoak dira, Azpieskala Teknikokoak eta teknikari laguntzaileen klasekoak dira. Oinarri orokorrak eta berariazko oinarriak argitaratu ziren, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2019ko urtarrilaren 30ean lehenengoa eta 2019ko otsailaren 20an bigarrena, eta https://www.donostia.eus/ web gunean.

Eskaerak, deialdiko oinarri orokorretan ezarritakoaren arabera, oinarri horietan adierazten den epean aurkeztuko dira, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita.

Donostia, 2019ko otsailaren 21a.

KUPeko gerentea,

LEIRE LANDA SEDANO.


Azterketa dokumentala