Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2019ko martxoaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1199

204/2019 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Iratxe Ocerin Bengoa andrea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendari Mediko lanpostua betetzeko izendatzen duena.

Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendari Mediko lanpostua betetzeko deialdia aztertu da; deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen urtarrilaren 16ko 49/2019 Ebazpenaren bitartez egin zen, eta 2019ko otsailaren 1eko EHAAn argitaratu (23. zenbakia).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita jasotako merezimenduen arabera bere baldintza profesionalak baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, Iratxe Ocerin Bengoa andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Iratxe Ocerin Bengoa andrea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendari Mediko izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek 2019ko otsailaren 27tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 26a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.


Azterketa dokumentala