Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2019ko martxoaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1137

EDIKTUA, delitu arinen gaineko 611/2018 berehalako judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Ignacio Gines Ortiz Casabanek, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko (ZULUP) Justizia Administrazioaren letradua naizen honek,

Fede ematen dut: delitu arinen gaineko 611/2018 judizioan, epaia eman du, 2018-10-10ean, epaitegi honetako Maria Gabriela Irazusta Zubimendi epaileak.

EPAITZA

Tiberiu Gheorghe Lita kondenatzen dut, Zigor Kodearen 234.3 artikuluan jasotako eta 16. artikuluari lotutako saiakera-graduan ebasketa-delitu arin baten egilea den aldetik, 29 eguneko isun-zigorra (egunean 6 euro) –ordaindu ezean, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du– eta prozesuko kostuak ordaintzera.

Tiberiu Gheorghe Lita (AIZ: Y6171869V) non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta, bost eguneko epean.

Demandatuak eskuragarri dauka ebazpenaren testu osoa organo honetako bulegoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hemeretziko otsailaren hemeretzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala