Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2019ko martxoaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1131

AGINDUA, 2019ko otsailaren 13koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2019. urtean arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren arabera, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eskumenekoak dira arte- eta kultura-jarduerei dagozkien zereginak eta jardun-arloak. Eskumen horiek Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari esleitzen dizkio apirilaren 11ko 82/2017 Dekretuak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak egoki deritzo, bere eskumenen baitako zeregina den aldetik, arte eszenikoen esparruan izaera profesionala duten prestakuntza, sustapen eta erakusketa jarduerak sustatzeko aukera emango duen bidea antolatzeari. Horretarako, dirulaguntzak emango dira arte eszenikoen sustapena ahalbidetzen duten prozesu desberdinak finantzatzeko.

Antzerkiko eta dantzako profesionalen prestakuntza bultzatuz, arlo publiko eta pribatuaren arteko elkarlana erraztuko duen bidea eskainiz eta dantza eta kaleko arteen ikuskizunen erakusketa sustatuz aurrerapausoak eman nahi dira sektorearen profesionalizazioan eta, gainera, herritar guztiei bermatu kalitateko kultura-eskaintza eskuragarri eta kalitatekoa.

Era berean, agindu hau Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2018-2020 urteetarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan sartu da.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:
I. KAPITULUA
ARAU OROKORRAK

1. artikulua.– Xedea.

1.– 2019. urtean arte eszenikoak sustatzera bideratutako prestakuntza, sustapen eta erakusketa programak garatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egitea da agindu honen xedea.

2.– Deialdi honek aurreikusten dituen modalitateetako bakoitzari buruzko kapituluan zehazten diren jarduerak lagundu ahal izango dira.

2. artikulua.– Modalitateak eta diru-baliabideak.

1.– Dirulaguntza hauetarako, guztira, 630.000 euro daude jarrita.

2.– Zenbateko globala honela banatuko da deialdiko 5 laguntza-mota desberdinen artean:

a) Prestakuntzarako laguntza-motak.

– 55.000 euro antzerkiko profesionalen prestakuntza integralerako.

– 105.000 euro arte eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntzarako.

b) Sustapenerako laguntza-motak:

– 160.000 euro arte eszenikoak sustatzeko egitasmoetarako.

c) Erakusketarako laguntza-motak:

– 150.000 euro kaleko arte eszenikoen ikuskizunen programak garatzeko.

– 160.000 euro Sarea Dantza Zirkuitua garatzeko.

3.– Modalitate bakoitzean adierazitako zuzkidura dena dela ere, eskabiderik ez dagoelako, eskakizunak betetzen ez dituztelako edo aurkeztutako proiektuen kalitatea eskasa delako, modalitateetako batean ezarritako diru-kopurua agortzen ez bada, Balorazio Batzordeak, arrazoiak emanez, beste modalitaterako dirulaguntzaren zenbatekoa handitzea proposatuko dio Kulturako Sailburuordeari, betiere delako modalitate hori artean erabaki gabe badago. Horretarako honako irizpide hauek jarraituko dira: lehentasuna izango du artikulu honen 2. ataleko talde beran dagoen laguntzak. Aldaketa hau posiblea ez den kasutan eskatutako diru kopuru orokorra eta hasierako kopuruaren arteko desoreka handien duen modalitateak lehentasuna izango du.

Zenbatekoa handitzearen onarpenaren berri eman beharko da Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.

3. artikulua.– Pertsona edo erakunde onuradunak.

1.– Dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte, artikulu honetan ezarritako eskakizunez gain, modalitate bakoitzerako ezartzen diren bestelako berariazko eskakizunak betetzen dituztenek.

2.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzak jaso ahal izateko, beharrezkoa da zerga-betebeharrak egunean izatea, baita Gizarte Segurantzakoak ere.

Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, dirulaguntza eskatu duten pertsonek Gizarte Segurantzarekiko baldintzak betetzen dituztela, eta horretarako ez du pertsona horien oniritzia beharko, halaxe xedatzen du-eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak. Hala ere, eskatzaileak baimen hori berariaz ukatu dezake, baina, kasu honetan, dagozkion egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.

3.– Ezingo dituzte deialdi honetako dirulaguntzak jaso:

a) Laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekua dutenek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legezko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu diskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenak barne.

b) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan jasotako ezein egoeratan dauden pertsona edo entitateak.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomoek ezaugarri bereko laguntza edo dirulaguntza batzuk eman badizkiote eta horiek itzultzeko edo zigorren bat ezartzeko prozeduraren bat izapidetzen ari bada, prozedura bukatu arte ezingo da dirulaguntza onartu, eta hala badagokio, ordaindu.

5.– Eskatzaile bakoitzak proiektu bat baino gehiago aurkez dezake, baina onuradun bakoitzari modalitate bakoitzean proiektu bakarragatik baino ez zaio dirulaguntza emango. Hala, bada, balorazio onena lortzen duen eskabideari emango zaio eta gainerakoak ezetsi egingo dira.

4. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

1.– Eskaerak aurkezteko epeak honako hauek izango dira:

a) Kaleko arte eszenikoen ikuskizunen programak garatzeko laguntza-motak: agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita 2019ko martxoaren 29an bukatuko da.

b) Gainerako laguntza-motak: agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabetekoa izango da.

2.– Pertsona fisikoek eskabideak aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz aurkeztu ahalko dituzte:

– Aurrez aurre: eskabideak, Zuzenean Zerbitzuko bulegoetan, EAEko erregistro laguntzaileetan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasotakoak) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean aurkeztu ahal izango dira.

– Bide elektronikoa: eskabideak aurkeztu ahalko dira, euskadi.eus gunean artikulu honetako 4. atalean adierazitako helbidean.

Eskabidea egiteko eta dokumentazioa aurkezteko bide horietako bat erabiliz gero –presentziala edo elektronikoa–, horrek ez du esan nahi bidez aldatu ezin denik prozeduraren ondorengo izapideetan, alegia, edonoiz aldatu daiteke bidea.

3.– Pertsona juridikoek eskabideak bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dituzte, aurretik adierazitako helbide elektronikoan.

4.– Eskaerak nola tramitatu aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak azaltzen dituzten argibideak euskadi.eus-en honako helbide honetan daude ikusgai: https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2019/arte_eszenikoen_sustapena/web01-tramite/eu/

Eskabidearen ondoko izapideak, bide elektronikoa erabiliz, hemen egin daitezke: http://www.euskadi.eus/nirekarpeta

5.– Pertsona eta erakunde eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute eskaera, atxikitako dokumentazioarekin batera. Halaber, pertsona edo erakunde eskatzaileak aukeratzen duen hizkuntza hori erabili ahal izango da prozedura osoan, Euskararen Erabilpena Arautzen duen 1982ko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeko 5.2.a) eta 6.1 artikuluek xedatzen duen moduan.

6.– Eskabideak aurkezteak deialdi honetako oinarriak definitzen dituzten baldintzak espresuki eta formalki onartu direla adierazten du.

7.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharko da hurrengo kapituluetan modalitate bakoitzerako zehazten den dokumentazioa.

5. artikulua.– Erantzukizunpeko adierazpenak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak ezartzen duenaren arabera (1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua), erantzukizunpeko adierazpen bidez egiaztatuko dira honako betebehar hauek:

– Xede bera duten eta bestelako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuei eskatutako eta, hala badagokio, haietatik jasotako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea.

– Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea zigor administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik.

– Kaleko arte eszenikoen ikuskizunen programak garatzeko laguntza-motan udalerriko biztanle-kopurua egiaztatu, agindua argitaratzen den egunean indarrean dagoen udaleko biztanle-erroldaren arabera.

– Eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla adieraztea, eta laguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak konplitzen dituela adieraztea.

6. artikulua.– Dirulaguntzen kudeaketa.

Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honen bidez emango diren dirulaguntzak kudeatzeko lanak egitea eta Kultura Sustatzeko Zuzendaria izango da laguntza horien arduraduna.

7. artikulua.– Aurkeztutako eskabidean egindako akatsak zuzentzea.

1.– Ikusten bada eskabidea onartzeko eskatzen den dokumentazioan zerbait falta dela edo forma-akatsak daudela, edo balorazioa egiteko aurkeztu diren dokumentuetan akatsak daudela, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko. Era berean, ohartarazi egingo zaio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela.

2.– Pertsona juridikoek eskaera aurrez aurre egiten badute aurkezpen elektronikoaren bitartez zuzen dezala eskatuko zaie eta ondorio horietarako, zuzenketa hori egin den eguna joko da eskaeraren aurkezpen-datatzat.

8. artikulua.– Balorazio Batzordea.

1.– Deialdi honetara aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko balorazio-batzorde bana eratuko da modalitate bakoitzeko, Sarea Dantza Zirkuituko laguntza-motan izan ezik. Hona kideak:

a) Batzordeburua: Kultura Sustatzeko zuzendaria.

b) Bokalak: Kulturako sailburuordeak agindu honetako xedean aditu diren pertsonen eta arte eszenikoekin zerikusia duten profesionalen artean izendatutako 2 edo 3 kide.

c) Idazkaria: Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat izango da, zuzendariak izendatua. Ez da Balorazio Batzordeko kide izango eta hitza izango du baina ez botorik.

2.– Beste eginkizunen artean, Idazkariak Balorazio Batzordearen jarduketen legezkotasun formala eta materiala zaindu beharko du.

3.– Balorazio Batzordearen behin betiko osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den Kultura sailburuordearen ebazpen baten bidez jakinaraziko da, Batzordea eratu aurretik, interesdunek errefusatzeko duten eskubidea erabil ahal izan dezaten, legez ezarritako zehaztapen eta baldintzetan.

4.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzerakoan Gizonen eta Emakumeen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.7 artikuluan xedatutakoa beteko da.

5.– Batzordeak, ezarritako esleipen-irizpideetan oinarrituta, adostasunez ebatziko du Kultura sailburuordeari aurkeztuko dion dirulaguntzak emateko proposamena.

9. artikulua.– Ebazpena.

1.– Deialdi honetan aurreikusitako modalitate bakoitzeko dirulaguntzak esleitzeko ebazpena Kulturako sailburuordeak emango du Balorazio Batzordearen proposamena edo, Sarea Dantza Zirkuituaren kasuan, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak egindako txostena ikusita.

2.– Ematen diren ebazpenek ez dute administrazio-bidea amaitzen. Beraz, haien aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango diete interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera kontatuta, horrela dago-eta xedatuta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121 eta 122. artikuluetan.

3.– Hartutako Ebazpenak banan-banan jakinaraziko zaizkie pertsona onuradunei. Dena den, jendeak horren berri izan dezan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko dira.

4.– Eskaerak ebazteko eta pertsona interesdunei jakinarazteko epeak sei hilabete iraungo du gehienez, agindu hau argitaratu zen egunetik zenbatzen hasita. Ebazteko epea amaituta, inolako jakinarazpenik egin gabe, interesdunek eskabidea errefusatutzat jo dezakete, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

5.– Interesdunari bide batetik baino gehiagotatik egiten bazaio jakinarazpena, lehenik egin zaionarena hartuko da jakinarazpen-datatzat.

10. artikulua.– Dirulaguntzen bateragarritasuna.

1.– Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak, Kaleko arte eszenikoen ikuskizunen programak garatzeko laguntza-mota izan ezik, eta beste edozein erakunde publikok edo pribatuk emandako laguntzak sarrerak edo bestelako baliabideak batera erabil daitezke helburu berbererako, betiere Aginduan aurreikusitako mugak ez badira gainditzen eta gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Gainfinantzaketarik badago, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion mugaraino.

2.– Halere, deialdi honetan aurreikusten diren dirulaguntzak ez dira bateragarriak izango Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandako dirulaguntzekin: ez proiektu bera egiteko, ez proiektuaren zatiren bat egiteko. Dirulaguntzak, berriz, izendunak edota musika, dantza, ikus-entzunezko, antzerki, ikusizko arte, liburugintza eta literatura alorretako aginduen babesean emandakoak izan daitezke.

11. artikulua.– Onuradunaren betebeharrak.

Agindu honetan araututako dirulaguntzak jasotzen dituztenek betebehar hauek izango dituzte:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman dela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean onuradunek berariaz uko egiten ez badiote, laguntza onartutzat emango da.

b) Dirulaguntza eskatzen duen pertsona edo erakundea erregistratu gabe badago Eusko Jaurlaritzako Ogasuna eta Ekonomia Saileko Hirugarrenen Erregistroan, edota Erregistroan dauden bere bankuko datuak aldatu nahi baditu, eskabidearekin batera Eusko Jaurlaritzako hirugarrenaren altari buruzko agiria, aurkeztu beharko du.

c) Diruz lagundutako proiektua deialdirako aurkeztu diren baldintzetan garatzea.

d) Dirulaguntza ematen duen organoari Estatuko nahiz mundu mailako beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatuek xede bererako ematen dituzten bestelako laguntza edo dirulaguntzak jasotzen diren jakinaraztea.

e) Ogasuna eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari dirulaguntzen fiskalizazio-lanetan behar duten informazio guztia ematea.

f) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa berariaz aipatzea katalogo, egitarau, iragarki-kartel, argazki eta gainerako material grafikoan. Material hori euskaraz egingo da, eta beste hizkuntza batzuetan ere egin ahal izango da.

g) Halaber, dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan eta Euskadiko Ogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.2 artikuluan jasotako eskakizunak bete behar dituzte onuradunek.

12. artikulua.– Dirulaguntza ordaintzea.

1.– Agindu honen kargura esleitutako dirulaguntzak honela ordainduko dira:

a) Dirulaguntzaren % 75 ebazpena eman ondoren eta 11.a artikuluan ezarritako epea igaro ondoren ordainduko da.

b) Gainerako % 25a diruz lagundutako jarduera gauzatu dela egiaztatu eta jarduera osoa aurkeztutako aurrekontuaren arabera justifikatu ondoren, 13. artikuluan eta modalitate bakoitzari dagokion artikuluan zehaztutako eran gastuen aurrekontuaren arabera eta, betiere, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera.

2.– Laguntzaren edo dirulaguntzaren zenbatekoari kendu egingo zaizkio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) atxikipenak eta konturako ordainketak, hala badagokio zergaren araudia aplikatuz.

3.– Dirulaguntzak ez dira ordainduko onuradunak zerga-betebeharrak beteta ez baditu, edo dirulaguntza edo laguntzaren bat itzultzeko badu.

13. artikulua.– Justifikazioa: modua eta tokia.

1.– Dirulaguntza jasotzen duten pertsona/entitate onuradunek, lagundutako jarduera bukatu eta hiru hilabeteko epean, beti ere 2020ko martxoaren 31 baino lehen, modalitate bakoitzean zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute

2.– Pertsona fisikoek justifikazioak aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz aurkeztu ahalko dituzte:

– Aurrez aurre aurkeztu ahal izango dituzte Zuzenean Zerbitzuko bulegoetan, EAEko erregistro laguntzaileetan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasotakoak) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean.

– Justifikazioak bide elektronikoaren bidez ere aurkeztu ahalko dituzte, http://www.euskadi.eus/nirekarpeta gunean.

3.– Pertsona juridikoek justifikazioak bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dituzte, aurretik adierazitako helbide elektronikoan.

4.– Justifikazioak, bai bide presentziala erabiliz bai bide elektronikoa erabiliz, nola tramitatu behar diren azaltzen dituzten argibideak euskadi.eus-en egongo dira ikusgai, agindu honetako 4.4 artikuluan adierazitako helbideetan.

14. artikulua.– Aldatzeko ebazpena.

1.– Aldaketak egin ahal izango dira, baldin eta aldaketok funtsezkoak ez badira eta ez badute bideragarritasun ekonomikoa eragiten. Aldaketa horiek idatziz jakinaraziko zaizkio Kultura sailburuordeari eta hark, jakinarazpena jasotzen duen egunetik hamabost eguneko epea izango du horiek onartu edo gaitzesteko. Epea inolako jakinarazpenik gabe igaroz gero, aurkeztu den aldaketa onartu dela ulertuko da.

2.– Aldaketa hauek ematen badira edo beste entitate publiko zein pribatuetatik beste laguntzarik jaso bada, laguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da. Horretarako, Kulturako sailburuordeak aldaketa-ebazpena emango du, emandako diru-zenbatekoak doitzeko.

15. artikulua.– Ez-betetzeak.

1.– Honako hauek izango dira ez-betetzeak:

a) Jasotako dirulaguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.

b) Agindu honetan edo dirulaguntza emateko egintzan adierazitako betebeharrak ez betetzea.

c) Dirulaguntzaren likidazioa egiteko ebazpenean adierazitako zenbatekoa epearen barruan ez itzultzea (hala badagokio).

d) Dirulaguntzekin lotutako xedapen orokorretan nahitaez bete beharrekotzat jotako beste edozer ez betetzea.

2.– Ez betetzeren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren eta abenduaren 17ko 689/1991 Dekretuaren arabera (hurrenez hurren, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onesten duen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua).

II. KAPITULUA
ANTZERKIKO PROFESIONALEN PRESTAKUNTZA INTEGRALA

16. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen arloak.

1.– Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2019. urtean zehar 2018-2019 ikasturtean burutuko diren antzerkiko profesionalak prestatzeko programa eta jarduerei daude zuzenduta.

2.– Ez dira diruz lagunduko, goi mailako hezkuntzaren arloren bateko edozein eremuri atxikitako programa erregelatuak aurkezten dituzten proiektuak, zentro publikoetako zein pribatuetakoak izan.

17. artikulua.– Pertsona edo erakunde onuradunak.

Laguntza hauek eskatu ahal izateko, 3. artikuluko baldintzez gain, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

– Bizilekua edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duen pertsona fisiko edo juridiko-pribatua izatea.

– Eskabidea aurkezten duten unean, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren baitako dagokien epigrafean alta emanda egotea eta pertsona juridikoa izanez gero, antzerki-jarduerak gauzatzearekin bat datorren xede edo helburu soziala edukitzea.

18. artikulua.– Dirulaguntzen mugak.

Administrazio publiko desberdinetatik jasotako guztizko gehienezkoak ezin gaindituko du honako kapituluan aurreikusitako edozein laguntza-motarako eskatutako jardueraren kostuaren % 70, ezein kasutan.

19. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1.– Eskatzaileari buruzko agiriak.

a) Pertsona fisikoa izanez gero:

– Eskaera sinatu duenaren identitatea egiaztatzeko agiriak.

b) Pertsona juridikoa izanez gero.

Administrazio honetako erregistroetan dauden erakundeak:

– Eskabidean adieraziko dute zein erregistrotan dauden eta ez dute erregistro horren agiririk aurkeztu beharko.

Beste administrazioetako erregistroetan dauden erakundeak egiaztatu beharko dute bere nortasun juridikoari dagokion legezko eraketa, ordezkaria den pertsonaren identitatea eta daukan legezko ordezkaritzako ahalmena honako dokumentazio honen bitartez:

– Sortze-eskritura eta estatutuak eta dagozkion erregistro publikoetan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria.

– Identifikazio Fiskalaren Zenbakiaren txartela.

– Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren identitatea eta daukan legezko ordezkaritzako ahalmenaren egiaztagiriak.

c) Pertsona fisikoen zein juridikoen kasuan, euskadi.eus eskuragarri dagoen eredua erabilita erantzukizunpeko adierazpena, zeinaren bidez jakinaraziko baitute aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta unekoan agindu honen lehen xedapen gehigarrian deskribatzen den minimis erregimenari lotutako beste laguntzarik jaso duten ala ez, eta, baiezkoan, haien jatorria, helburua eta zenbatekoa zehaztuta.

2.– Proiektuari dagokion dokumentazioa. Dokumentazio hau formatu elektronikoan aurkeztu beharko da:

a) Aurkeztutako proiektuaren memoria zehaztuarekin batera, euskadi.eus webgunean aurkituko duzun inprimakia behar bezala beteta.

b) 2017-2018 ikasturtean zehar garatutako prestakuntza-formazioaren memoria.

c) Proiektuaren sarreren eta gastuen aurrekontu banakatu eta zehaztua, euskadi.eus webgunean aurkituko duzun inprimakia erabiliz.

d) Eskaera baloratzeko aurkeztu nahi diren agiri gehigarriak.

3.– Aurkeztuko diren dokumentu elektronikoak, erabilitako bidea (presentziala edo elektronikoa) edonolakoa dela ere, ondorengo ezaugarriak izan beharko dituzte:

a) Deskargatzeko ereduak erabiliko dira holakoak daudenean. Bestelako kasuetan, ahal bada dokumentazioa PDF formatuan aurkeztuko da.

b) Dokumentazio elektroniko guztiaren gehienezko tamaina 30 Mb izango da.

c) Bideoak web helbide baten bidez aurkeztu ahal izango dira.

20. artikulua.– Hautapena eta kuantifikazioa egiteko irizpideak.

1.– Dirulaguntzei buruzko ebazpen-proposamena egiteko Balorazio Batzordeak ondorengo irizpideak erabiliko ditu:

a) Irakasle-taldearen ibilbide profesionala eta era honetako programak egiten entitate eskatzaileak duen esperientzia (irizpide honek guztizko puntuazioaren % 35 balioko du).

b) Arte dramatikorako indarrean dauden arauek ezartzen dutenarekiko zentroaren egokitasuna (instalazioak, curriculum-a, irakasle-taldea) (Guztizko puntuazioaren % 25a. Gehienezko puntuazioa arte dramatikoko titulazio ofiziala lortzeko Hezkuntzari buruzkoa den maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoa betetzen duten zentroek izango dute).

c) Euskararen erabilera. Prestakuntza-programak lurralde historiko bakoitzeko egoera soziolinguistikoarekiko duten egokitasuna baloratuko da (% 20).

d) Proposatutako proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, bereziki aurrekontuaren egokitasunari eta enpresa-baliabideei begiratuko zaie (% 20).

2.– Baztertu egingo dira eta ez dira aukeraketaren baitan sartuko gutxienez balorazio-baremoaren % 50 lortzen ez duten proiektuak.

3.– Proiektu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa proportzionala erabiliko da. Alegia, diru-kopuru osoa proportzionalki banatuko da, balorazio-fasean eskabideek ezarri diren irizpideak aplikatuta lortu duten puntuazioari jarraituz.

21. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa: aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Dirulaguntza jasotzen duten pertsona/entitate onuradunek, 13. artikuluan ezarritako epean, honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

a) Lagundutako jarduerari buruzko txosten zehatza, exekuzioa, betetze-maila eta ebaluazioa azaltzen dituena.

b) Diruz lagundutako jardueraren behin betiko exekuzio-aurrekontua (gastuak eta diru-sarrerak), ahalik eta zehatzena, erantzukizunpeko aitorpen bidez, euskadi.eus webgunean horretarako dagoen inprimakia erabiliz.

Diru-sarreren atalean honako datu hauek, besteak beste, zehaztu beharko dira:

– Entitate onuradunaren behin betiko ekarpena.

– Beste administrazio edo entitateen ekarpenak, publikoenak eta pribatuenak. Entitate onuradunak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandakoaz gain bestelako dirulaguntzarik jaso ezik, hori horrela dela adierazten duen zinpeko aitorpena ere aurkeztu beharko da.

– Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandako dirulaguntza.

c) Diruz lagundutako programa edo jarduera gauzatzeak sorturiko gastuak justifikatzen duten dokumentu guztien zerrenda, euskadi.eus webgunean horretarako dagoen inprimakia erabiliz. Balio Erantsiaren gaineko Zergari dagokion zenbateko kengarria ezingo da egindako gastutzat hartu.

d) Emandako dirulaguntzaren adinako gastuak, gutxienez, justifikatzen dituzten egiaztagiri eta fakturak (jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak).

Hala ere, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak artikulu honetako lehenengo paragrafoan ezarritako epearen barruan hala eskatzen badu, pertsona onuradunek konpromisoa hartuko dute aurkeztutako aurrekontu osoa justifikatuko duten egiaztagiriak Zuzendaritzaren eskura uzteko.

e) Katalogo, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren hizkuntz bertsio desberdinen aleak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa espresuki adierazita dutelarik.

22. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

1.– Agindu honetan ezarritako ondorioetarako, honako gastuak lagun daitezke diruz: diruz lagundutako jarduera motari erantzuten diotenak, baldin eta ezinbestekoak badira eta oinarri arautzailea hauetan eta laguntzak emateko ebazpenean ezarritako epearen barruan burutzen badira. Diruz lagun daitezkeen gastuen kontua ez da izango, sekula ere, merkatuan duten baliotik gorakoa.

2.– Edozein kasutan, agindu honen harira dirulaguntza jaso dezaketen gastutzat joko dira dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan esandakoarekin bat datozenak.

3.– Ezin izango da diruz laguntzeko moduko gastutzat hartu BEZaren zenbateko kengarria, erakunde eskatzaileak zerga horren aitorpena egin beharra duenean. Halako kasuetan egotzi ahal izango den gastu kopurua, justifikazio-agirien zerga oinarriari dagokiena izango da.

23. artikulua.– Azpikontratazioa.

1.– Onuradunak hirugarren batzuekin azpikontratatzen duen jarduera, diruz lagundutako jardueraren % 50era iritsi ahal izango da, azpikontratu guztien prezioak batuta.

2.– Kontzeptu honetatik kanpo geratzen dira onuradunak prestakuntza-jarduera emateko irakasleak kontratatzea eta dirulaguntza jaso duen jarduera bere kabuz egiteko egin behar dituen gastuen kontratazioa.

3.– Edozein kasutan, onuradunei eta kontratistei dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29.3 artikuluan ezarritako muga eta betebeharrak aplikatuko zaie.

III. KAPITULUA
ARTE ESZENIKOETAKO PROFESIONALEN ETENGABEKO PRESTAKUNTZA

24. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen arloak.

1.– Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2019. urtean zehar burutuko diren arte eszenikoetako profesionalei zuzendutako etengabeko prestakuntza jarduerentzat dira.

2.– Modalitate honetan kontuan hartuko diren jarduera zehatzak honako hauek izango dira:

a) Etengabeko prestakuntzarako ikastaro edo tailerrak.

b) Berariazko prestakuntzarako ikastaroak edo tailerrak.

c) Ikerketara eta profesionalen etengabeko prestakuntzara zuzendutako laborategiak edo antzeko espazioak.

d) Profesionalen entrenamendu jarraiturako espazioak.

3.– Jarduera hauek ez dira diruz lagunduko:

– Praktika edo prestakuntza eszenikoa aisia jarduera gisa.

– Berez aurre-profesionalak diren ikastaroak, arautuak izan ala ez.

– Arte Eszenikoko profesionalei irekita ez dauden ikastaro edo tailerrak.

25. artikulua.– Pertsona edo erakunde onuradunak.

Laguntza hauek eskatu ahal izateko, 3. artikuluko baldintzez gain, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

– Bizilekua edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duen pertsona fisiko edo juridiko-pribatua izatea.

– Eskabidea aurkezten duten unean, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren baitako dagokien epigrafean alta emanda egotea eta pertsona juridikoa izanez gero, jarduera eszenikoak gauzatzearekin bat datorren xede edo helburu soziala edukitzea.

26. artikulua.– Dirulaguntzen mugak.

Onuradun batek jaso dezakeen gehienezko dirulaguntza 20.000 eurokoa izango da.

27. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1.– Eskatzaileari buruzko agiriak.

a) Pertsona fisikoa izanez gero:

– Eskaera sinatu duenaren identitatea egiaztatzeko agiriak.

b) Pertsona juridikoa izanez gero.

Administrazio honetako erregistroetan dauden erakundeak:

– Eskabidean adieraziko dute zein erregistrotan dauden eta ez dute erregistro horren agiririk aurkeztu beharko.

Beste administrazioetako erregistroetan dauden erakundeak egiaztatu beharko dute bere nortasun juridikoari dagokion legezko eraketa, ordezkaria den pertsonaren identitatea eta daukan legezko ordezkaritzako ahalmena honako dokumentazio honen bitartez:

– Sortze-eskritura eta estatutuak eta dagozkion erregistro publikoetan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria.

– Identifikazio Fiskalaren Zenbakiaren txartela.

– Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren identitatea eta daukan legezko ordezkaritzako ahalmenaren egiaztagiriak.

c) Pertsona fisikoen zein juridikoen kasuan, euskadi.eus eskuragarri dagoen eredua erabilita erantzukizunpeko adierazpena, zeinaren bidez jakinaraziko baitute aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta unekoan agindu honen lehen xedapen gehigarrian deskribatzen den minimis erregimenari lotutako beste laguntzarik jaso duten ala ez, eta, baiezkoan, haien jatorria, helburua eta zenbatekoa zehaztuta.

2.– Proiektuari dagokion dokumentazioa. Dokumentazio hau formatu elektronikoan aurkeztu beharko da:

a) Aurkeztutako proiektuaren memoria zehaztuarekin batera, euskadi.eus webgunean aurkituko duzun inprimakia behar bezala beteta.

b) Dirulaguntza eskatzen duen pertsona/entitatearen ibilbidearen memoria.

c) Proiektuaren sarreren eta gastuen aurrekontu banakatu eta zehaztua, euskadi.eus webgunean aurkituko duzun inprimakia erabiliz.

d) Eskaera baloratzeko aurkeztu nahi diren agiri gehigarriak.

3.– Aurkeztuko diren dokumentu elektronikoak, erabilitako bidea (presentziala edo elektronikoa) edonolakoa dela ere, ondorengo ezaugarriak izan beharko dituzte:

a) Deskargatzeko ereduak erabiliko dira holakoak daudenean. Bestelako kasuetan, ahal bada dokumentazioa PDF formatuan aurkeztuko da.

b) Dokumentazio elektroniko guztiaren gehienezko tamaina 30 Mb izango da.

c) Bideoak web helbide baten bidez aurkeztu ahal izango dira.

28. artikulua.– Hautapena eta kuantifikazioa egiteko irizpideak.

1.– Dirulaguntzei buruzko ebazpen-proposamena egiteko Balorazio Batzordeak ondorengo irizpideak erabiliko ditu:

a) Programaren interesa. Kontuan hartuko da bereziki programaren egokitasuna Euskadiko arte eszenikoetako profesionalen beharrei begira. (Guztizko puntuazioaren % 25).

b) Programaren zehaztasuna: xedeak, metodologia eta organizazioa (%20).

c) Irakasle-taldearen ibilbide profesionala (%15).

d) Era honetako programak egiten entitate eskatzaileak duen esperientzia (%15).

e) Proposatutako proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, bereziki aurrekontuaren egokitasunari eta enpresa-baliabideei begiratuko zaie (% 10).

f) Euskararen erabilera ikastaroetan, materialetan eta dagokion zerbitzuetan (%10).

g) Emakumearen parte hartzea aktibitateen arduradunen artean (%5).

2.– Baztertu egingo dira eta ez dira aukeraketaren baitan sartuko gutxienez balorazio-baremoaren % 50 lortzen ez duten proiektuak.

3.– Proiektu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa proportzionala erabiliko da. Alegia, diru-kopuru osoa proportzionalki banatuko da, balorazio-fasean eskabideek ezarri diren irizpideak aplikatuta lortu duten puntuazioari jarraituz. Beti ere banaketa proportzional horren ondorioz dagokion laguntzak eskatutako kopuruaren % 70a gainditzen badu.

29. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa: aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Dirulaguntza jasotzen duten pertsona/entitate onuradunek, 13. artikuluan ezarritako epean, honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

a) Lagundutako jarduerari buruzko txosten zehatza, exekuzioa, betetze-maila eta ebaluazioa azaltzen dituena.

b) Diruz lagundutako jardueraren behin betiko exekuzio-aurrekontua (gastuak eta diru-sarrerak), ahalik eta zehatzena, erantzukizunpeko aitorpen bidez, euskadi.eus webgunean horretarako dagoen inprimakia erabiliz.

Diru-sarreren atalean honako datu hauek, besteak beste, zehaztu beharko dira:

– Entitate onuradunaren behin betiko ekarpena.

– Beste administrazio edo entitateen ekarpenak, publikoenak eta pribatuenak. Entitate onuradunak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandakoaz gain bestelako dirulaguntzarik jaso ezik, hori horrela dela adierazten duen zinpeko aitorpena ere aurkeztu beharko da.

– Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandako dirulaguntza.

c) Diruz lagundutako programa edo jarduera gauzatzeak sorturiko gastuak justifikatzen duten dokumentu guztien zerrenda, euskadi.eus webgunean horretarako dagoen inprimakia erabiliz.

d) Emandako dirulaguntzaren adinako gastuak, gutxienez, justifikatzen dituzten egiaztagiri eta fakturak (jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak).

Hala ere, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak artikulu honetako lehenengo paragrafoan ezarritako epearen barruan hala eskatzen badu, pertsona onuradunek konpromisoa hartuko dute aurkeztutako aurrekontu osoa justifikatuko duten egiaztagiriak Zuzendaritzaren eskura uzteko.

e) Katalogo, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren hizkuntz bertsio desberdinen aleak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa espresuki adierazita dutelarik.

30. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

1.– Agindu honetan ezarritako ondorioetarako, honako gastuak lagun daitezke diruz: diruz lagundutako jarduera motari erantzuten diotenak, baldin eta ezinbestekoak badira eta oinarri arautzailea hauetan eta laguntzak emateko ebazpenean ezarritako epearen barruan burutzen badira. Diruz lagun daitezkeen gastuen kontua ez da izango, sekula ere, merkatuan duten baliotik gorakoa.

2.– Edozein kasutan, agindu honen harira dirulaguntza jaso dezaketen gastutzat joko dira dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan esandakoarekin bat datozenak.

3.– Ezin izango da diruz laguntzeko moduko gastutzat hartu BEZaren zenbateko kengarria, erakunde eskatzaileak zerga horren aitorpena egin beharra duenean. Halako kasuetan egotzi ahal izango den gastu kopurua, justifikazio-agirien zerga oinarriari dagokiena izango da.

31. artikulua.– Azpikontratazioa.

1.– Onuradunak hirugarren batzuekin azpikontratatzen duen jarduera, diruz lagundutako jardueraren % 50era iritsi ahal izango da, azpikontratu guztien prezioak batuta.

2.– Kontzeptu honetatik kanpo geratzen dira onuradunak prestakuntza-jarduera emateko irakasleak kontratatzea eta dirulaguntza jaso duen jarduera bere kabuz egiteko egin behar dituen gastuen kontratazioa.

3.– Edozein kasutan, onuradunei eta kontratistei dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan ezarritako muga eta betebeharrak aplikatuko zaie.

IV. KAPITULUA
ARTE ESZENIKOAK SUSTATZEKO-PROIEKTUAK

32. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen arloak.

1.– Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak, 2019. urtean arte eszenikoetako konpainien eta udal titulartasun publikoa duten Euskal Autonomia Erkidegoko gune eszenikoen arteko lankidetzan egindako arte eszenikoak sustatzeko programak garatzeko zuzenduta daude.

2.– Lankidetza programa hauek jaso ditzakete:

a) Sentsibilizazio-jarduerak.

b) Bitartekaritza-jarduerak ikusleekin.

c) Prestakuntza-jarduerak (Profesionalei zuzendutako prestakuntza jarduerak izan ezik).

d) Konpainia egoiliarrek garatutako arte eszenikoen sustapenerako egitasmoak.

33. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Laguntza hauek eskatu ahal izateko, 3. artikuluko baldintzez gain, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

– Bizilekua edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duen pertsona fisiko edo juridiko-pribatua izatea.

– Eskabidea aurkezten duten unean, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren baitako dagokien epigrafean alta emanda egotea eta pertsona juridikoa izanez gero, jarduera eszenikoak gauzatzearekin bat datorren xede edo helburu soziala edukitzea.

– Produkzio eszenikoan aritzea eta azken 5 urtetan gutxienez 2 ikuskizun estreinatzea.

– Arte eszenikoen sustapenerako egitasmoaren jarduera nagusiak prestakuntza arlokoak baldin badira, eskatzaileak, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren baitako arte eszenikoei dagokien epigrafean alta emanda egonez gero, ez du aurreko baldintza bete beharrik izango.

34. artikulua.– Dirulaguntzen mugak

Proiektu bakoitzari emandako dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa ezingo ditu gainditu honako muga hauek:

– 25.000 euro, egitasmoaren aurrekontua 35.000 eurokoa edo gehiagokoa baldin bada.

– 10.000 euro, egitasmoaren aurrekontua 35.000 euro baino txikiagoa baldin bada.

35. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1.– Eskatzaileari dagokion dokumentazioa.

a) Pertsona fisikoa izanez gero:

– Eskaera sinatu duenaren identitatea egiaztatzeko agiriak.

b) Pertsona juridikoa izanez gero.

Administrazio honetako erregistroetan dauden erakundeak:

– Eskabidean adieraziko dute zein erregistrotan dauden eta ez dute erregistro horren agiririk aurkeztu beharko.

Beste administrazioetako erregistroetan dauden erakundeak egiaztatu beharko dute bere nortasun juridikoari dagokion legezko eraketa, ordezkaria den pertsonaren identitatea eta daukan legezko ordezkaritzako ahalmena honako dokumentazio honen bitartez:

– Sortze-eskritura eta estatutuak eta dagozkion erregistro publikoetan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria.

– Identifikazio Fiskalaren Zenbakiaren txartela.

– Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren identitatea eta daukan legezko ordezkaritzako ahalmenaren egiaztagiriak.

2.– Proiektuari dagokion dokumentazioa. Dokumentazio hau formatu elektronikoan aurkeztu beharko da:

a) Aurkeztutako proiektuaren memoria zehaztuarekin batera, euskadi.eus webgunean aurkituko duzun inprimakia behar bezala beteta.

b) Dirulaguntza eskatzen duen pertsona/entitatearen ibilbidearen memoria. Bertan aurreko urteetan entitate eskatzaileak egindako antzeko lankidetza-programak arte eszenikoen sustapenaren arloan jasoko dira.

c) Proiektuaren sarreren eta gastuen aurrekontu banakatu eta zehaztua, euskadi.eus webgunean aurkituko duzun inprimakia erabiliz.

d) Eskaera baloratzeko aurkeztu nahi diren agiri gehigarriak.

3.– Aurkeztuko diren dokumentu elektronikoak, erabilitako bidea (presentziala edo elektronikoa) edonolakoa dela ere, ondorengo ezaugarriak izan beharko dituzte:

a) Deskargatzeko ereduak erabiliko dira holakoak daudenean. Bestelako kasuetan, ahal bada dokumentazioa PDF formatuan aurkeztuko da.

b) Bideoak web helbide baten bidez aurkeztu ahal izango dira.

36. artikulua.– Hautapena eta kuantifikazioa egiteko irizpideak.

1.– Dirulaguntzei buruzko ebazpen-proposamena egiteko Balorazio Batzordeak ondorengo irizpideak erabiliko ditu:

a) Aurkeztutako proiektuaren garrantzia eta interesa. Irizpide hau erabiltzerakoan proiektua bere osotasunean hartuko da eta honako alderdi hauek baloratuko dira, besteak beste: erabiliko diren baliabideak, proposatutako jarduerak edo jarduera horien destinatzaileak nortzuk diren (puntuazio osoaren % 40).

b) Programaren zehaztasuna: xedeak, metodologia eta organizazioa (%20).

c) Era honetako programak egiten pertsona edo entitate eskatzaileak duen esperientzia (%15)

d) Proposatutako proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, bereziki aurrekontuaren egokitasunari eta enpresa-baliabideei begiratuko zaie (% 10).

e) Euskararen erabilera ikastaroetan, materialetan eta dagokion zerbitzuetan (%10).

f) Emakumearen parte hartzea aktibitateen arduradunen artean (%5).

2.– Baztertu egingo dira eta ez dira aukeraketaren baitan sartuko gutxienez balorazio-baremoaren % 50 lortzen ez duten proiektuak.

3.– Proiektu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa proportzionala erabiliko da. Alegia, diru-kopuru osoa proportzionalki banatuko da, balorazio-fasean eskabideek ezarri diren irizpideak aplikatuta lortu duten puntuazioari jarraituz. Beti ere banaketa proportzional horren ondorioz dagokion laguntzak eskatutako kopuruaren % 70a gainditzen badu.

37. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa: aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Dirulaguntza jasotzen duten entitate onuradunek, 13. artikuluan ezarritako epean, honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

a) Lagundutako jarduerari buruzko txosten zehatza, exekuzioa, betetze-maila eta ebaluazioa azaltzen dituena.

b) Diruz lagundutako jardueraren behin betiko exekuzio-aurrekontua (gastuak eta diru-sarrerak), ahalik eta zehatzena, erantzukizunpeko aitorpen bidez, euskadi.eus webgunean horretarako dagoen inprimakia erabiliz.

Diru-sarreren atalean honako datu hauek, besteak beste, zehaztu beharko dira:

– Entitate onuradunaren behin betiko ekarpena.

– Beste administrazio edo entitateen ekarpenak, publikoenak eta pribatuenak. Entitate onuradunak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandakoaz gain bestelako dirulaguntzarik jaso ezik, hori horrela dela adierazten duen zinpeko aitorpena ere aurkeztu beharko da.

– Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandako dirulaguntza.

c) Diruz lagundutako programa edo jarduera gauzatzeak sorturiko gastuak justifikatzen duten dokumentu guztien zerrenda, euskadi.eus webgunean horretarako dagoen inprimakia erabiliz.

d) Emandako dirulaguntzaren adinako gastuak, gutxienez, justifikatzen dituzten egiaztagiri eta fakturak (jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak).

Hala ere, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak artikulu honetako lehenengo paragrafoan ezarritako epearen barruan hala eskatzen badu, pertsona onuradunek konpromisoa hartuko dute aurkeztutako aurrekontu osoa justifikatuko duten egiaztagiriak Zuzendaritzaren eskura uzteko.

e) Katalogo, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren hizkuntz bertsio desberdinen aleak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa espresuki adierazita dutelarik.

38. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

1.– Agindu honetan ezarritako ondorioetarako, honako gastuak lagun daitezke diruz: diruz lagundutako jarduera motari erantzuten diotenak, baldin eta ezinbestekoak badira eta oinarri arautzailea hauetan eta laguntzak emateko ebazpenean ezarritako epearen barruan burutzen badira. Diruz lagun daitezkeen gastuen kontua ez da izango, sekula ere, merkatuan duten baliotik gorakoa.

2.– Edozein kasutan, agindu honen harira dirulaguntza jaso dezaketen gastutzat joko dira dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan esandakoarekin bat datozenak.

3.– Ezin izango da diruz laguntzeko moduko gastutzat hartu BEZaren zenbateko kengarria, erakunde eskatzaileak zerga horren aitorpena egin beharra duenean. Halako kasuetan egotzi ahal izango den gastu kopurua, justifikazio-agirien zerga oinarriari dagokiena izango da.

4.– Gune eszenikoa programatzearen ondoriozko gastuek ez dute dirulaguntzarik jasoko.

5.– Proiektuari egotzitako erakunde onuraduneko langileen kostua ezingo du kostu osoaren % 30a gainditu.

Proiektuan parte hartzen duten berezko langileen kostua erabakitzeko, kasu bakoitzean orduaren kostua kalkulatuko da eta aurkeztutako proiektuari eskainitako ordu kopuruari dagokion zatia egotziko zaio.

39. artikulua.– Azpikontratazioa.

1.– Onuradunak hirugarren batzuekin azpikontratatzen duen jarduera, diruz lagundutako jardueraren % 50era iritsi ahal izango da, azpikontratu guztien prezioak batuta.

2.– Kontzeptu honetatik kanpo geratzen dira onuradunak dirulaguntza jaso duen jarduera bere kabuz egiteko egin behar dituen gastuen kontratazioa. Tailerrak edo antzeko prestakuntza saioak sartuz gero prestakuntza-jarduera emateko irakasleak kontratatzea ere kanpoan geratzen da.

3.– Edozein kasutan, onuradunei eta kontratistei dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan ezarritako muga eta betebeharrak aplikatuko zaie.

V. KAPITULUA
KALEKO ARTE ESZENIKOEN IKUSKIZUNEN PROGRAMA

40. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen arloak.

1.– Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2019. urtean aire zabaleko gune publikoetan euskal konpainiek egiten dituzten arte eszenikoen ikuskizunen (teatroa, dantza eta zirkoa) programen garapenera zuzenduta daude.

2.– Ondoren aipatzen diren baldintzak betetzen dituzten programazioetarako dira laguntza hauek:

a) Biztanleria-tarte bakoitzerako ezarritako gutxieneko teatro, dantza edota zirko ikuskizunak programatuko dira:

– 20.000 biztanletik gorako herrietan: bost ikuskizun.

– 20.000tik 10.001era biztanleko herrietan: lau ikuskizun.

– 10.000tik 5.001era biztanleko herrietan: hiru ikuskizun.

– 5.000tik 1.001era biztanleko herrietan: bi ikuskizun.

– 1.000 biztanletik beherako herrietan: ikuskizun bat.

b) Ikuskizunak Euskadiko Autonomia Erkidegoan helbidea edo sozietate-egoitza duten konpainia profesionalen eskutik eskainiko dira. Prozedura ezberdinetan eskatutako gutxieneko ikuskizunak betetzeko xedearekin, Euskal Autonomia Erkidekotik kanpoko konpainien ikuskizunak aurkeztu daitezke.

c) Berariaz aire zabaleko gune publikoetan erakusteko moduko diseinua duten ikuskizunak soilik onartuko dira.

d) Ezingo da sarrerarik kobratu ikuskizuna ikusi ahal izateko.

e) Zaindariaren jaietan programatutako ikuskizunak jaso daitezke. Gehienez ere bi.

3.– Baztertu egingo dira:

a) Ekitaldi tradizionalekin loturiko emanaldiak.

b) Beste herri batzuetan antzeztuak izateko diseinatuta ez dauden ikuskizunak.

c) Soilik musikalak diren ikuskizunak.

41. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Agindu honetan 3. artikuluan ezartzen diren bestelako eskakizunez gain, dirulaguntza hauek eskatu ahal izango dute, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean honako baldintza hauek betetzen dituzten udalek, mankomunitate, kuadrillek eta kontzejuak edo beren udal-erakunde autonomoek, tokiko enpresa-entitate publikoek eta sozietate publikoak, sozietatearen kapitala titulartasun publikokoa bada:

a) Antzezleku egokiak izatea, seinaleztatuak eta mugatuak, indarreko legediak eskatzen dituen segurtasun-neurri guztiak beteko dituztenak, bai eta programatzen diren ikuskizunetarako erantzukizun zibileko asegurua eta artisten gela eta aldagela moduan erabiltzeko moduko lokalak ere.

b) Programaren alderdi tekniko guztiak koordinatuko dituen pertsona arduradun bat izatea.

42. artikulua.– Dirulaguntzen mugak.

1.– Diru-kopuru hori honela banatuko da, deialdiak hartzen dituen bost prozeduren artean:

a) 40.000 euro, kale-antzerkiko programazioak 20.000 biztanletik gorako herrietan antolatzeko.

b) 35.000 euro, kale-antzerkiko programazioak 20.000tik 10.001era biztanleko herrietan antolatzeko.

c) 25.000 euro, kale-antzerkiko programazioak 10.000tik 5.001era biztanleko herrietan antolatzeko.

d) 45.000 euro, kale-antzerkiko programazioak 5.000tik 1.001era biztanleko herrietan antolatzeko.

e) 5.000 euro, kale-antzerkiko programazioak 1.000 biztanletik beherako herrietan antolatzeko.

2.– Prozedura bakoitzean adierazitako zuzkidura dena dela ere, eskabiderik ez dagoelako edo eskakizunak betetzen ez dituztelako prozeduretako batean ezarritako diru-kopurua agortzen ez bada, beste prozeduretako dirulaguntzaren zenbatekoa handituko da.

3.– Horrelako kasurik gertatzen bada, biztanle gutxien dituzten udalerriak jasotzen dituen prozeduran hasiko da diru-zuzkiduraren handitzea.

43. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Erakunde eskatzailearen legezko ordezkariaren nortasun-datuen egiaztagiria.

b) Aurkeztutako proiektuaren memoria, euskadi.eus webgunean aurkituko duzun inprimakia behar bezala beteta barne.

44. artikulua.– Hautapena egiteko irizpideak.

1.– Dirulaguntzak lehiaketa bidez esleituko dira eta, horrela, 40.2 artikuluan ezarritako prozedura bakoitzean aurkeztutako eskaera guztiak alderatu egingo dira, hurrenkera jakin batean jartzeko, eskabidean aurkeztutako ikuskizunen kontratazio kostea kontuan harturik.

2.– Behin eskabideak prozedura bakoitzean ordenatu egin direnean, laguntzak horrela esleituko dira:

a) Lehen fase batean esleituko dira aurkeztutako programako lehenengo hiru ikuskizunei dagozkien laguntzak, harik eta, hala gertatzen bada, prozedura bakoitzaren zuzkidura agortzen den arte. Ikuskizunen hautaketa aurkezpen-hurrenkeraren arabera egingo da.

b) Lehen fase horretan deialdiaren zuzkidura agortuko ez balitz, gainditu ahal izango da hiru ikuskizunen muga, puntuazio altuena jaso duen eskabidetik hasita laugarren ikuskizunari dagokion dirulaguntza banatuz eta horrela gainerakoak, deialdiaren zuzkidura agortu arte.

45. artikulua.– Dirulaguntzak kuantifikatzeko irizpideak eta mugak.

1.– Emanaldi bakoitzari dagokion dirulaguntza kalkulatzeko, kontuan hartuko dira aurkeztutako kaxetak (BEZa barne). Kontratatuak eskainitako emanaldiagatik jasotzen duen kontraprestazio ekonomikoari deitzen zaio kaxeta.

a) 2.000 eurotik beherako ordainsaria duten ikuskizunen emanaldien laguntza: ordainsariaren % 35.

b) 2.000 eta 3.500 euro bitarteko ordainsaria duten ikuskizunen emanaldien laguntza: ordainsariaren % 40.

c) 3.500 eurotik gorako ordainsaria duten ikuskizunen emanaldien laguntza: ordainsariaren % 45.

2.– Ez dira muga hauek gaindituko:

a) Ikuskizun bakoitzari ematen zaion laguntza ez da inoiz 3.000 euro baino handiagoa izango.

b) Onuradun bakoitzari ematen zaion laguntza ez da inoiz 10.000 euro baino handiagoa izango.

c) Ikuskizun beraren emanaldi bat baino gehiago egiten badira, horietako bat bakarrik lagunduko da diruz.

46. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa: aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1.– Dirulaguntza jasotzen duten entitate onuradunek, 13. artikuluan ezarritako epean, honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

a) Dirulaguntza eskuratzeko eskabide-orriarekin batera aurkeztutako jardueraren gaineko memoria, ahalik eta zehatzena, non haren exekuzioa, betetze-maila eta ebaluazioa ere jaso behar baitira.

b) Diruz lagundutako programaren barruan egindako emanaldi guztien kontratuak. Kontratu hauek kontratatutako erakundeak hartzen dituen legezko, lan arloko eta zerga betebeharrak jaso beharko dute.

c) Diruz lagundutako programaren barruan egindako emanaldi guztien fakturak.

d) Katalogo, egitarau, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren hizkuntz bertsio desberdinetako aleak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa espresuki adierazita dutelarik.

VI. KAPITULUA
SAREA DANTZA ZIRKUITUA

47. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen arloak.

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2019. urtean Sarea dantza-zirkuitua garatzera zuzenduta daude.

Dantza-zirkuituaren antzokien zerrenda osoa I. eranskinean dago jasota.

48. artikulua.– Pertsona edo erakunde onuradunak.

Agindu honetan 3. artikuluan ezartzen diren bestelako eskakizunez gain, dirulaguntza hauek eskatu ditzakete Sarearen antzokien programazioetan ikuskizunen bat emanez parte hartzen duten dantza-konpainiek. Ikuskizunak Eusko Jaurlaritzak bultzatutako dantza-zirkuituan sartutako antzokietan eman behar dira, betiere. Gainera, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

– Eskabidea aurkezten duten unean, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren baitako dagokien epigrafean alta emanda dagoen pertsona fisiko edo juridiko-pribatua izatea. Pertsona juridikoa izanez gero, dantza-jarduerak gauzatzearekin bat datorren xede edo helburu soziala edukitzea.

49. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Dirulaguntza hauetarako, guztira, 160.000 euro erabiliko dira.

50. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

1.– Eskatzaileari buruzko agiriak.

a) Pertsona fisikoen kasuan:

– Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren identitatea egiaztatzeko agiria.

b) Pertsona juridikoen kasuan:

– Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren identitatea egiaztatzeko agiria, bai eta haren ordezkaritza-ahalordea egiaztatzeko agiria ere.

– Identifikazio fiskalaren zenbakiaren txartela.

2.– Proiektuari buruzko dokumentazioa.

a) euskadi.eus-en eskuragarri dagoen inprimakia, aurkeztutako emanaldiei buruzko datuak behar bezala adierazita.

b) Dantza-zirkuituko antzokiak kudeatzen dituen erakundeetakoren batekin kontratatutako emanaldien kostua egiaztatzeko, kontratuak, aurrekontratuak, hitzezko kontratuak edo zuzenbidean balioa duen beste edozein betebehar-dokumentu aurkeztu behar da.

51. artikulua.– Laguntzak kuantifikatzeko eta mugatzeko irizpideak.

1.– Emanaldi bakoitzari dagokion dirulaguntza kalkulatzeko, aurkeztutako programan bildutako ikuskizunen kaxeten gainean honako ehuneko hauek aplikatuko dira, BEZa barne. Kontratatuak eskainitako emanaldiagatik jasotzen duen kontraprestazio ekonomikoari deitzen zaio kaxeta:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko konpainiak: gehienez, ordainsariaren % 55; nolanahi ere, emanaldi bakoitzeko ez dira 2.500 euro baino gehiago emango.

b) Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko konpainiak: gehienez, ordainsariaren % 40, betiere dantza-zirkuituan egindako emanaldi-kopuruaren arabera; nolanahi ere, emanaldi bakoitzeko ez dira 3.000 euro baino gehiago emango.

– Zirkuituan, emanaldi bakarra: ordainsariaren % 30.

– Zirkuituan, bi emanaldi: ordainsariaren % 35.

– Zirkuituan, hiru emanaldi edo gehiago: ordainsariaren % 40.

2.– Antzoki berean ikuskizun baten emanaldi bat baino gehiago eginez gero bakarra lagunduko da.

3.– Jasotako eskabideei aurreko atalean ezarritako zenbatekoetan erantzuteko diru-ahalmenik ez bada, laguntzak hainbanatuko dira, aurreko paragrafoan ezarritako irizpideen arabera eskabide bakoitzari dagokion dirulaguntza oinarri hartuta.

52. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa: aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Dirulaguntza jasotzen duten entitate onuradunek, 13. artikuluan ezarritako epean, honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

a) Diruz lagundutako programaren barruan egindako emanaldi guztien kontratuak. Kontratu hauek kontratatutako erakundeak hartzen dituen legezko, lan arloko eta zerga betebeharrak jaso beharko dute.

b) Diruz lagundutako programaren barruan egindako emanaldi guztien fakturak.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu honetako II. eta III. kapituluetan jasotako laguntzek honako hau bete beharko dute: 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 Erregelamendua, Itunaren 107. eta 108. artikuluak «minimis» laguntzei aplikatzeari buruzkoa (DOUE, L 352/1, 2013-12-24). Laguntza horiek minimis gisa sailkatzen dira; izan ere, pertsona fisiko edo juridiko bati emandako laguntza guztizkoak ez du gainditzen 200.000 euroko zenbatekoa, hiru ekitaldi fiskaleko ezein alditan. Uste da ezen muga horretatik behera laguntzek ez diotela eragiten merkataritzari eta ez dutela lehia faltsutzen; hortaz, ez dira sartzen Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 107.1 artikuluaren aplikazio eremuan.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.

Agindu honetako IV, V. eta VI. kapituluetan jasotako laguntzek ez dituzte Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. artikuluaren 1. atalean ezarritako baldintza guztiak betetzen. Horregatik ez da beharrezkoa Europako Batzordeari jakinaraztea, ez baitira Estatuko laguntzak.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Izaera pertsonaleko datuen babesaren arloko informazio-klausula.

Arduraduna: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila; Kultura Sustatzeko Zuzendaritza.

Helburua: arte eszenikoak sustatzera bideratutako prestakuntza, sustapen eta erakusketa programak garatzeko dirulaguntzak kudeatzea.

Lege-oinarria: interes publikoaren mesedetan zein tratamenduaren arduradunari esleitutako ahal publikoak gauzatzean egindako zeregina betetzeko beharrezkoa suertatzen den tratamendua da (Dirulaguntzen Lege Orokorra eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko legea).

Jasotzaileak: gaiaren gaineko eskumena duten administrazioei jakinarazi ahal izango zaizkie datu pertsonalak.

Eskubideak: zeure datuak ikusteko, zuzentzeko zein ezabatzeko eskubidea duzu; baita haien tratamendua mugatzeko nahiz haren aurka egiteko, informazio gehigarrian adierazten den moduan.

Informazio gehigarria: web helbide honetan aurkitu ahal izango duzu datu pertsonalen babesari buruzko informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2019/arte_eszenikoen_sustapena/web01-tramite/eu/

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 13a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala