Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2019ko otsailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
1118

IRAGARKIA, 14/2018 zehapen-prozeduran espedientearen instrukzio-egileak emandako ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.

Bar Nebbia (Zapatari kalea 36, Vitoria-Gasteiz) establezimenduaren titular Gustavo de Lucari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi zehapen-prozedura hasteko erabakia. Horregatik, iragarki hau argitaratzen da.

Horrenbestez, iragarki honen bidez jakinarazten zaio 2019ko urtarrilaren 23an zehapen-espedientea ebazteko proposamena hartu dela, osasun-arloko arau-hauste bat (tabakoa) egin baitu.

Legezko ohartarazpenak:

Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko 1998ko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 36.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, adierazten zaio 15 egun balioduneko epea duela, egintza hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, bidezkotzat jotzen diren alegazioak, dokumentuak eta informazioak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki ikusten diren frogabideak proposatzeko. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango du Osasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Olagibel kalea 38, Gasteiz).

Eta hala jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Ediktu bidezko jakinarazpen honek dies a quo efektuak sortuko ditu, epeak zenbatzeari dagokionez, Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 18a.

Arabako Osasuneko lurralde-ordezkaria,

ARTURO LÓPEZ RUIZ.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala