Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2019ko otsailaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
979

IRAGARKIA, 2019ko otsailaren 11koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da Autokontsumorakoa den instalazio fotovoltaikoa gauzatzeko proiektua, Donostiako udal-mugartean.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan (2013-12-27 BOE), Energia-iturri berriztagarrietatik, kogeneraziotik eta hondakinetatik energia elektrikoa ekoizteko jarduera arautzen duen ekainaren 6ko 413/2014 Errege Dekretuan, trantsizio energetikorako eta kontsumitzaileen babeserako premiazko neurriei buruzko urriaren 5eko 15/2018 Errege Lege Dekretuan (2018-10-06 BOE) ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da instalazio elektrikoaren proiektua, zeinetarako administrazio-baimena eta gauzatze-proiektua onartzeko eskatzen duten.

– Eskatzailea: Ekondakin Energía y Medio Ambiente SA; egoitza, dagozkion jakinarazpenetarako: Donostiako Errotaburu Pasealekua, 1 – 5. zk.

– Erreferentzia: 20-AT-J-2018-2.

– Kokapena: Donostiako udal-mugartea.

– Helburua: autokontsumorakoa den instalazio fotovoltaikoa egitea.

– Aurrekontua: 355.220,50 euro.

Denek jakin eta ezagutu dezaten argitaratzen da iragarki hau. Espedientea aztergai egongo da Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan, Donostiako Easo kalea 10ean, eta dagokion udaletxean. Edozein kasutan, aurkeztu ahal izango dira egokitzat jotzen diren alegazioak, bi aletan, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Donostia, 2019ko otsailaren 11.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.


Azterketa dokumentala