Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2019ko otsailaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
973

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 14, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2019-2020 ikasturtean ordezkogaiak kudeatzeko prozesuan –baita urtean zehar deitzen den edozein hautatze-prozesutan ere– alfabeto-hurrenkera zehaztuko duen letra-zozketaren emaitza.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren bidez, onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia. Agindu horrek ezartzen du abizenen eta izenen araberako hurrenkera alfabetikoa izango dela berdinketa-kasuak konpontzeko irizpidea, eta urteroko zozketa baten bidez ebatziko dela zein letratatik hasi.

Halaber, letra horrek zehaztuko du zer hurrenkeraren arabera aukeratuko duten lanpostua ordezkogaiek, hau da, zozketa horretan ateratzen den letrak zehaztuko du nor izango den lehen ordezkogaia ikasturtean zehar deitu daitekeen edozein hautatze-prozesutan.

Zozketa 2019ko otsailaren 14an egin da, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritza honen egoitzan. Horregatik guztiarengatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea «L» letrak zehaztuko duela nork zer hurrenkera izango duen ordezkogaien zerrendan 2019-2020 ikasturtean. Letra hori erabiliko da berdinketa-kasuetan. Era berean, letra horrek zehaztuko du zer hurrenkeran parte hartuko duten izangaiek ikasturtean egiten den beste edozein hautaketa-prozesutan. Horrela, bada, «L» letrak zehaztuko du nor izango den lehenengoa, abizenen eta izenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 14a.

Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

JON KARLOS AGUIRRE HUERGA.


Azterketa dokumentala