Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2019ko otsailaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
971

AGINDUA, 2019ko otsailaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena, Mungiako (Bizkaia) «Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutua» Bigarren Hezkuntzako ikastetxearen baimena aldatzeko dena.

«Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutua» ikastetxearen ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, eta 2014ko otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretua ikusita –zeinaren bidez arautzen diren hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako ikasketen Oinarrizko Lanbide Heziketaren alderdi espezifikoak eta hamalau oinarrizko lanbide titulu onartzen diren– eta 2016ko uztailaren 7ko 104/2016 Dekretua –zeinaren bidez ezartzen den Oinarrizko Lanbide Heziketako hogei tituluren curriculuma, Euskal Autonomia Erkidegoan emateko, eta III. eranskinean Informatika eta Komunikazioetako oinarrizko lanbide-heziketaren titulua garatzen den, eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako xedapenak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2018-2019 ikasturterako:

Kode zenbakia: 48019201.

Izen generikoa: Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutua.

Izen espezifikoa: «Mungia».

Titularra: Mungiako udala.

Helbidea: Módulo D-23 Belako 2 Elkartegia / Makoaga, 2.

Udalerria: Mungia.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– «Ibilgailuen mantentze-lanak» Oinarrizko Lanbide heziketa-zikloa kentzeko.

– «Informatika eta komunikazioak» Oinarrizko Lanbide heziketa-zikloa emateko.

Ikastetxearen osaera Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Ostalaritza eta Turismoa:

○ Sukaldaritza eta jatetxe-arloa. Oinarrizko Lanbide heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Irudi Pertsonala:

○ Ile-apainketa eta estetika Oinarrizko Lanbide heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Informatika eta Komunikazioak:

○ Informatika eta komunikazioak Oinarrizko Lanbide heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Instalatze eta Mantentze-lanak:

○ Etxebizitzen mantentze-lanak Oinarrizko Lanbide heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 12a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala