Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2019ko otsailaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
894

IRAGARKIA, zeinaren bidez ARA Transferencias Térmicas, S.L. enpresari dei egiten zaion, agerraldi bidez Uraren Euskal Agentziaren 2018ko maiatzaren 15eko Ebazpen-proposamenaren berri emateko. Ebazpen-proposamen horren bidez, Uraren Kanonari dagokion likidazioa jaulkitzen zaio ARA Transferencias Térmicas, S.L. enpresari (LIQU-2018-0007).

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Jakinarazten den egintza: Uraren Kanonari dagokion egiaztapen mugatuko prozedurari hasiera ematen dion Uraren Euskal Agentziaren 2018ko maiatzaren 15eko Ebazpen-proposamena. ARA Transferencias Térmicas, S.L.–k A-B-2011-2846 / CTA-B-2015-0002 emakida/baimenaren bidez legeztatutako ur-aprobetxamendu baten titular edo erabiltzaile zuzena izanik, 2017. ekitaldian kontsumitutako edo erabilitako urari dagokiona.

Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritza aipatutako ebazpen-proposamena jakinarazten saiatu zen, baina Administrazioari egotzi ezin dakizkion arrazoiengatik ez zen helburua lortu. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 42, 44 eta 46. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Beraz, zitazioa egiten zaie ARA Transferencias Térmicas, S.L. enpresako legezko ordezkariei, enpresari dagokion Uraren Kanonaren likidazioa jaulkitzea proposatzen duen Uraren Euskal Agentziaren 2018ko maiatzaren 15eko Ebazpen-proposamena jakinarazteko aurrez-aurreko agerraldia egiteko Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritzan, Orio kalea, 1-3 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava) helbidean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hamar egun balioduneko epean, egintza honen eduki osoaren berri izateko eta ezagutza hori jasota uzteko.

Aipatutako epean agerraldirik egon ezean, jakinarazpena lege ondorio guztietarako egintzat joko da, epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 27a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala