Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2019ko otsailaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
885

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 181/2018 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtso laburtuan interesatuta dauden hirugarrenak.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak eskatu du honako administrazio-espediente hau bidaltzeko: Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2018ko urtarrilaren 18ko Aginduaren aurka jarritako 181/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtso laburtuari buruzko espedientea. Agindu horren bidez ezesten da IVAPeko zuzendariaren 2017ko urriaren 5eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Aurkaraturiko ebazpenaren bidez, Administrarien Kidegoko lan-poltsa handiagotzeko hautaketa-prozesua gainditu duten pertsonen behin betiko zerrenda onartzen da.

Uztailaren 13ko 29/1998 Legeak Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen du, eta lege horrek 49. artikuluan ezartzen duenez, balizko hirugarren interesdun guztiak epatu behar dira aipatutako prozedura judizialean agertzeko. Horretarako, bederatzi eguneko epea daukate, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Ez da ezaguna nor dagoen interesatuta aipatu den prozeduran; hortaz, iragarki hau argitaratzen da, urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan ezartzen duena betetzeko (lege hori Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena da).

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 6a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala