Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2019ko otsailaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
882

15/2019 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Mie Prefekturarekin (Japonia) 2018ko urriaren 24an sinatu zen akordioaren memoranduma.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hitzarmena sinatu duenez gero, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Mie Prefekturarekin 2018ko urriaren 24an sinatu zen akordioaren memoranduma. Eranskinean dago testua.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 12a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 12KO 15/2019 EBAZPENARENA
AKORDIORAKO MEMORANDUMA PARTAIDEAK: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA (EUSKADI) ETA MIE PREFEKTURA

Euskal Autonomia Erkidegoaren izenean (Euskadi), Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua, María Aranzazu Tapia Otaegui andrea.

Mie Prefekturaren izenean, gobernadorea, Eikei Suzuki jauna.

Hemendik aurrera, alderdiak:

Bi alderdiak:

Jakitun dira lankidetzak eta elkarlanak industria-arloan duten garrantziaz, eta biek berresten dute asmotzat dutela arreta berezia egitea elkarren intereseko industria-sektoreetako elkarlan eta lankidetza sustatzeari.

Lehenengoa.– Lankidetzak, hasieran, elkarren intereseko arlo hauek izango ditu ardatz, baina ez da horietara bakarrik mugatuko:

– Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza.

– Industria-politika eta haren sektore nabarmenenak, hala nola automobilgintza, aeronautika eta manufaktura.

– Industria 4.0, Material aurreratuak, Robotika, eta Automatizazioa.

– Bioteknologia.

– Nekazaritzako elikagaiak.

Bigarrena.– Akordiorako Memorandum honek ez du alderdietako bat ere behartzen finantza-konpromisoak hartzera, non eta, hala badagokio, ez den halakorik idatziz bereizita onartzen.

Lankidetza hau alderdien aurrekontu-eskuragarritasunaren mende dago.

Beharrezkoa bada, proiektu espezifikoetan oinarritutako lantaldeak eratuko dira.

Lankidetza etengabeko harremanetan oinarrituko da. Beharrezkoa bada, proiektu espezifikoetan oinarritutako lantaldeak eratuko dira. Proiektua proposatzen duen alderdia izango da proiektu horren antolamenduaren kudeaketaren eta lidergoaren erantzule.

Lankidetza gauzatzeko ekimenen etengabeko segimendua egingo da, eta horretarako neurri eta programa egokiak abian jarriko dira.

Hirugarrena.– Akordiorako Memorandum honetan aldaketarik egin nahi izanez gero, elkarren adostasunez eta idatziz egin beharko dira, nahitaez. Aldatu den edozein dokumentu eranskin moduan atxikiko zaio Akordiorako Memorandum honi, eta horren parte izango da.

Akordiorako Memorandum hau, behin sinatuta eta dagokion administrazio-prozedura beteta, 2 urtez aplikatuko da.

Alderdietako edozeinek ere ez badu erretiratzeko asmoa idatziz jakinarazten Akordiorako Memorandum hau iraungi baino hiru hilabete lehenago, Akordiorako Memorandum honen indarraldia automatikoki luzatuko da 12 hilabeteko aldi gehigarritan, Akordiorako Memorandumaren indarraldia amaitzen denean, eta memorandum bera aplikatuko da une horretatik aurrera.

Akordiorako Memorandum hau elkarren arteko adostasunez amaitu daiteke, edo edozein alderdik amaitu dezake, baina idatziz bestea ohartarazi beharko du gutxienez hiru hilabete lehenago. Kasu horretan, alderdiak behartuta egongo dira hasitako jarduketak edo hirugarrenekin hitzemandakoak amaitzera.

Tsu hirian sinatua, Mie Prefekturan, 2018ko urriaren 24an, ingelesezko eta japonierazko ale bitan, bi testuak benetakoak izanik.

Eusko Jaurlaritzaren izenean:

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Mie Prefekturako Gobernuaren izenean:

MIE Prefekturako Gobernadorea,

EIKEI SUZUKI.


Azterketa dokumentala