Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2019ko otsailaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
880

13/2019 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Oiartzungo Udalarekin eta Oarsoaldea - Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia udalerrien Eskualdeko Garapen Agentziarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, erakunde horiek Etxebideko Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistrora sarbide izateko, erregistro horretan dauden Oiartzungo espedienteen kudeaketan laguntzeko helburuarekin.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hitzarmena sinatu duenez gero, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Oiartzungo Udalarekin eta Oarsoaldea - Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia udalerrien Eskualdeko Garapen Agentziarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, erakunde horiek Etxebideko Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistrora sarbide izateko, erregistro horretan dauden Oiartzungo espedienteen kudeaketan laguntzeko helburuarekin. Eranskinean dago testua.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 11.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 11KO 13/2019 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAk, OIARTZUNGO UDALAk ETA OARSOALDEAK –ERRENTERIA, LEZO, OIARTZUN ETA PASAIA UDALERRIEN ESKUALDEKO GARAPEN AGENTZIAk– LANKIDETZA HITZARMENA adostu dute, OIARTZUNGO UDALAK ETA ERRENTERIA, LEZO, OIARTZUN ETA PASAIAKO UDALERRIEN OARSOALDEA ESKUALDEKO GARAPEN AGENTZIAK SARBIDEA IZAN DEZATEN ETXEBIDEKO ETXEBIZITZA BABESTUEN ESKATZAILEEN ERREGISTRORA, ERREGISTRO HORRETAN JASOTAKO OIARTZUNGO ESPEDIENTEEN KUDEAKETAN ELKARLANEAN ARITZEKO
BILDU DIRA:

Alde batetik, Ignacio María Arriola López jauna, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua.

Beste alde batetik, Jexus Leonet Elizegi jauna, Oiartzungo Udaleko alkate-udalburua.

Eta beste alde batetik, Fernando Nebreda Diaz de Espada jauna, Oarsoaldea-Eskualdeko Garapen Agentziaren kudeatzailea.

BERTARATU DIRA:

Lehenengoa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua baita eta, halatan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean lankidetza-hitzarmen hau sinatzeko baimenduta baitago Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 2019ko urtarrilaren 29an egindako bileran hartutako erabakiaren bidez.

Bigarrena Oiartzungo alkate-udalburua baita eta, halatan, Udalaren izenean lankidetza-hitzarmen hau sinatzeko baimenduta baitago Oiartzungo Udalbatzak 2018ko martxoaren 28ko saioan hartutako akordioaren bidez.

Hirugarrena Oarsoaldea-Eskualdeko Garapen Agentziako kudeatzailea baita eta, halatan, lankidetza-hitzarmen hau sinatzeko baimenduta baitago 2018ko urtarrilaren 20an Oiartzungo alkatearekin sinatu zuen hitzarmenaren bitartez.

Agertutako aldeek elkarri aitortu diote lankidetza-hitzarmen hau izenpetzeko beharrezkoa den legezko gaitasun nahikoa eta, horretarako, honako hau

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa.– Etxebizitzaren 3/2015 Legearen 13. artikuluak Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroa arautzen du, jarraipena eman diezaion aurreko antzeko administrazio-erregistroari, aipatu legearen arabera.

Bigarrena.– Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak 2012ko urriaren 15ean Etxebizitza-eskatzaileen erregistroari buruz emandako Aginduaren 5. artikuluak jasotzen duenez, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak hitzarmenak sinatu ahal izango ditu Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroaren kudeaketan lagundu nahi duten udalekin; hala, bada, udalerrian aurkeztutako eskaerak eta agiriak erregistratuko dituzte udal horiek. Agindu bereko 7. artikuluak jasotzen duenez, berriz, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroa kudeatzeko lankidetza-hitzarmena sinatzen duten udalek haren baldintzei eta funtzionamenduari buruzko beharrezko informazio guztia eman beharko diete herritarrei.

Hirugarrena.– Oiartzungo Udalak eta Oarsoaldea-Eskualdeko Garapen Agentziak 2016ko irailaren 19an sinatutako akordioan jasotzen denez, ASAP programaren bitartez etxebizitzen alokairua sustatzeko konpromisoa du Oarsoaldeak, eta konpromiso horren barruan, besteak beste, Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan izena emateko laguntza emango die alokairuzko etxebizitzen eskatzaileei.

Laugarrena.– Ordezkaritza arautzen duen Administrazio Publikoen Araubide Administratibo Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, ezinbestekoa da ordezkaritza hori egiaztatzea, beste pertsona baten izenean eskaerak egiteko, erantzukizuneko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko, errekurtsoak jartzeko, akzioetan atzera egiteko eta eskubideei uko egiteko.

Bosgarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. artikuluak izapidetze elektronikoaren inguruan xedatzen duenez, Administrazio Publikoek gaikuntza orokor edo espezifikoa eman ahal izango diete interesdunen ordezkari gisa transakzio elektronikoak egiteko baimenduta dauden pertsona fisiko edo juridikoei. Artikulu horrek zehazten duenez, gaikuntzak argi eta garbi jaso beharko du gaitutako pertsonak zer baldintza eta betebehar jarraitzeko konpromisoa hartzen duen.

Seigarrena.– Era berean, Administrazio Elektronikoaren otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren 12. artikuluak aurreikusi bezala, Administrazioak pertsona fisikoak edo juridikoak gaitu ditzake jarduketa elektroniko jakin batzuk egin ditzaten interesdunen izenean. Dekretuak gaineratzen duenez, Administrazioak eta dena delako pertsonak edo erakundeak, hitzarmen bat sinatu beharko dute aurretiaz, bi gauza hauek zehazteko: zer prozedura eta izapidetarako den gaikuntza, eta zer betebehar duten hitzarmena sinatu duen erakundeak eta gaitu diren pertsonek –pertsona horiek berariaz onartu beharko dute hitzarmena–.

Horretarako, eta betiere aldeen eskumenak errespetatuta eta guztien interesak, konpromisoak eta ekarpenak behar bezala kontuan izanda, alde guztiek honako Lankidetza Hitzarmen hau formalizatzen dute jarraian jasotako zehaztapenen arabera.

HITZARTZEN DUTE:

Lehenengoa.– Helburua.

Hitzarmen honen helburua Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren, Oiartzungo Udalaren eta Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia udalerrien Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziaren arteko elkarlana artikulatzea da honako jardueretan kudeaketa egokia bultzatzeko: Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroko Oiartzungo izen-emateak, etxebizitza babestuen esleipenetan parte hartzea eta etxebizitzarako eskubide subjektiboa betetzea. Horrela herritarrek erakundeen baliabideetara duten sarbidea erraztu nahi da, baita etxebizitza arloko zerbitzuak ematerakoan izaten diren disfuntzio eta bikoiztasunak saihestu ere.

Elkarlan horren markoan, hitzarmenaren beste helburu bat da Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia udalerrien Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentzia gaitzea horrela eskatzen duten pertsonak ordezkatzeko aipaturiko jarduera horietan.

Bigarrena.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren konpromisoak.

Hitzarmen honen markoan, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak honako jarduerak egiteko konpromisoa hartzen du:

– Zehaztutako Oiartzungo Udaleko eta Oarsoaldea Garapen Agentziako langileei aplikazio informatikoetara sarrera ematea, Oiartzungo udalerriko eskatzaileei dagozkien, Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan jasotako eskaeren kontsultak egiteko.

– Aplikazio informatikoen egokitzapen teknikoek ahalbidetzen duten heinean eta interesdunek horrela eskatuta, Oiartzungo Udaleko eta Oarsoaldeko baimendutako langileek www.etxebide.euskadi.eus helbidean eskura dauden izapidetze elektronikoak ere egin ahal izango dituzte, hain justu, Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroko kudeaketarekin, babes publikoko etxebizitzen esleipenetan parte hartzearekin eta etxebizitzarako eskubide subjektiboa betetzearekin lotutakoak.

– Aipatutako Oiartzungo Udaleko eta Oarsoaldea Garapen Agentziako langileei aholkularitza ematea honako arloekin lotuta: aholkularitza normatiboa, etxebizitza babestuen eskariaren kudeaketa, babes publikoko etxebizitzen esleipena, eta etxebizitzarako eskubide subjektiboa eta horrekin lotutako etxebizitzako prestazio ekonomikoak.

– Langileei behar den prestakuntza ematea honako arloetan: Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistrora sartzeko baldintzak eta Erregistroa kudeatzeko modua, babes publikoko etxebizitzak esleitzeko prozedurak eta etxebizitza duin eta egoki bat legez izateko eskubide subjektiboa.

– Oiartzungo Udalari eta Oarsoaldea Garapen Agentziari honako jarduerekin lotutako inprimaki eguneratuak eskura jartzea: Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroaren kudeaketarekin, babes publikoko etxebizitzen esleipenetan parte hartzearekin eta etxebizitzarako eskubide subjektiboa betetzearekin.

– Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan izena emanda daukaten Oiartzungo eskatzaileen gaineko informazio eguneratua ematea Oiartzungo Udalari eta Oarsoaldeari, hala eskatzen badute, informazio estatistikoa, eta, hala badagokio, baita babes publikoko etxebizitzak esleitzeko beharrezko informazioa ere.

Hirugarrena.– Gaikuntza.

Hitzarmen honen baitan, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia udalerrien Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentzia gaitu da pertsonak ordezkatzeko –haiek hala eskatuz gero– Oiartzungo Udalari lotutako honako jardueretan: Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroaren kudeaketa, babes publikoko etxebizitzen esleipenetan parte hartzea eta etxebizitzarako eskubide subjektiboa betetzea. Hala, I. eranskinean jasotako pertsonak izendatu dituzte Oiartzungo Udalak eta Oarsoaldeak, honako hitzarmen honetako xede diren izapideak egiteko horrela eskatzen duten pertsonen izenean eta haien ordezkari bezala. Onartutako identifikazio elektronikoko bitarteko bat izango dute baimendutako pertsonek.

Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzako funtzionario baimendunek inskribatuko dituzte Oiartzungo Udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak izendatutako pertsonak Ordezkarien Erregistro Elektronikoan, eta zer prozedura eta izapidetan izan daitezkeen ordezkari zehaztuko dute. Izendatutako pertsonen zerrendan egiten den aldaketa oro, Ordezkarien Erregistro Elektronikoan eguneratuko du Oiartzungo Udalak edo/eta Oarsoaldea Garapen Agentziak.

Laugarrena.– Oiartzungo Udalaren eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren konpromisoak.

Hitzarmen honen markoan, Oiartzungo Udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak honako jarduerak egiteko konpromisoa hartzen dute:

– Interesdunek egindako honako kontsultak erantzutea: Oiartzungo udalerriari dagozkion Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan izena emateko eskaerei buruzko kontsultak.

– Aplikazio informatikoen beharrezko egokitzapen teknikoek ahalbidetzen duten heinean eta pertsona interesdunek horrela eskatuta, www.etxebide.euskadi.eus helbidean eskura dauden izapidetze elektronikoak egitea, hain justu, Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroko kudeaketa, babes publikoko etxebizitzen esleipenetan parte hartzea eta etxebizitzarako eskubide subjektiboa betetzea.

– Oiartzungo Udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak bermatuko dute soilik baimendutako langileak sartuko direla Etxebideko espedienteak kudeatzen diren aplikazioan eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak edo ordezko arauek ezarritakoaren arabera egingo dutela.

Bosgarrena.– Datu pertsonalen babesa.

(DBAO) Datuak Babesteko Araudi Orokorrari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Erregelamendua (EB) 2016/679, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa aintzat hartuz, Oiartzungo Udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak honako konpromisoa hartzen dute: Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan jasotako datu pertsonalak Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzaren instrukzioen arabera tratatuko dituzte, eta ez dituzte erabili edo aplikatuko adostutakoarekin bat egiten ez duten helburuekin.

Gainera, beharrezko neurri teknikoak zein antolakuntza mailakoak hartu beharko dituzte datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horien aldaketa, galera eta baimenik gabeko erabilera edo eskuratzea eragozteko.

Oiartzungo Udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak datuak adostutako erabileraz bestelako helburu batekin erabiltzen badituzte edo datuak ezarritakoa urratuz erabili edo komunikatzen badituzte egindako arau hausteei erantzun beharko diete.

Seigarrena.– Ordezkaritza egiteko egiaztagiria.

Nor edo nork nahi baldin badu bere ordez Oiartzungo Udaleko edo Oarsoaldea Garapen Agentziako langile baimendunek egin dezan Hitzarmen honi lotutako izapideren bat, Hitzarmenean II. eranskin gisa atxikitako ordezkaritza-egiaztagiria bete beharko du. Egiaztagiri hori gaitutako Oiartzungo Udala zein Oarsoaldea Garapen Agentzia erakundeak kontserbatu beharko du eta Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzak edozein unetan eskatu ahal izango dio aurkez dezan. Egiaztagiria aurkezten ez bada, kasuan kasuko erantzukizunak eskatuko dira.

Zazpigarrena.– Araubide ekonomikoa.

Lankidetza-hitzarmen honek sinatzaileen arteko kontraprestazio ekonomikorik sortzen ez badu ere, aldeek egoki diren inbertsioak egin beharko dituzte, hitzarmen hau sinatuta beren gain hartu dituzten betebeharrak betetzeko.

Zortzigarrena.– Jarraipen Batzordea.

Etxebidek, Oiartzungo Udalaren eta Oarsoaldearen ekarpenak eta oniritzia jaso ondoren, urteko jarraipen txosten bat egingo du. Bertan hitzarmen honetan hartutako konpromisoak betetzen ari direla jasoko da.

Hitzarmen hau ulertzeko egon litezkeen arazoak argitzeko edo hitzarmen hau gauzatutakoan gerta litezkeen gatazkak edo eta interferentziak konpontzeko, eta oro har gerta litezkeen arazo intzidental guztiak konpontzeko, parte-hartzaile erakundeen ordezkarien arteko harremanen bidez egingo da.

Bederatzigarrena.– Hitzarmenaren araubide juridikoa eta izaera.

Hitzarmen honek izaera administratiboa dauka, eta, urriaren 1eko Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legeak eraentzen du. Horrenbestez, administrazioarekiko auzien jurisdikzioari dagokio berau interpretatu, aplikatu eta betearaztearekin edo beronen ondorioekin lotuta sor daitezkeen alderdi guztiak ezagutzea, aurreko klausulan aurreikusitako bidea amaitu denean.

Hitzarmen hau Sektore Publikoko kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen, aplikazio eremutik kanpo dago.

Hamargarrena.– Indarraldia eta iraungipena.

Hitzarmen honek lau urteko indarraldia du, sinatu den egunetik aurrera. Epe hori lau urte gehigarrira bitarte luzatu ahal izango da.

Hitzarmenaren indarraldia bertan behera utzi ahal izango da, parte hartzen duten administrazioek hala adosten badute edo horietako batek aldebakarreko erabakiz horrela erabakitzen badu beste aldeetako batek hartutako betebeharrak era larrian hautsi dituelako (ez-betetze hori egiaztatu egin behar da).

Hitzarmen honetan jasotako betebeharrak ez betetzea, hitzarmena bertan behera uzteko arrazoia izango da, eta, ondorioz lehengo egoera juridikora itzuliko dira aldeak. Horrez gain, hitzarmena bertan behera geratzea eragin duen aldeak sortutako kalte-galera guztiak ordaindu beharko dizkie, bai beste aldeei, bai hirugarren onustedunei.

Eta adostasunaren eta fede onaren froga gisa, agiri honen lau ale sinatu dira, idazpuruan zehazten den lekuan eta egunean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 31.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Oiartzungo alkate-udalburua,

JEXUX LEONET ELIZEGI.

Oarsoaldea-Eskualdeko Garapen Agentziaren kudeatzailea,

FERNANDO NEBREDA DIAZ DE ESPADA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala